Azken hilean pare bat aldiz ezin izan dut forora sartu web-gunea DDoS erasopean zegoela esaten. Horrela da?
Kaixo.
Pozten naiz gauzak berriro bere onera itzuli direlako.
Baina birusei buruz ez daukat ideia askorik eta oraindik kezkatuta nago atake hori dela eta.
Dena ongi al dago?
Konpondu beharrekoak konpondu al dira?
Horrelako atake asko jasan behar izan al ditu txokoak?
Espero dut, dena ondo babestuta eta gordeta egongo dela.
Besarkada bero bat leku hau mantentzeaz arduratzen zareten guztioi.
Hosting berriaren arazoa izango da, pasa garenetik bi aldiz gertatu zaigu, eta ordurarte behin ere ez.
Ez dakit hosting zer den, baina ematen du ez dela ezer larria. Beraz, lasaiago nago. Ea berriro ez den gertatzen.
Nik ere arazo hori eduki dut.