Ea ba, ni guzti honetan berria eta nahiko ezjakina naiz. Pelikulak jaitsi izan ditut hemendik, 7zip programa ere, deskonprimitzeko, baina deskonprimitzen saiatzen naizen bakoitzean arazoa ematen dit "Error no especificado"
Baten batek nik ulertzeko moduko esplikaziorik eman diezadake?
Zatikaturik badago, arazo hori normalean zatiren bat hondaturik jaitsi delako agertu ohi da.
Pelikula baten zati guztiak jeitsi dituzunean (.001, .002, .003, etab.) .001 izenkoaren gainean (besteen gainean ez), eskubiko botoiarekin > 7z > Extract here egin behar duzu. Pasahitza eskatzen badizu, sartu; ab edo EHE izaten da (pelikula jeitsi duzun tokian adierazten da).
Prozesuaren bukaeran, hasierako zati guztiak (.001, .002,...) izango dituzu gehi pelikula (.avi edo .mkv).
Saiatu edo bestela berriz galdetu ea non ezin duzun aurrera egin.