Kaixo.
Atzotik ETBko kanalak ezin ikusirik nabil. Atzo irudiak pixelatuta ageri ziren eta tarteka eszena batzuk ikusten ziren. Ematen zuen piskanaka konponduko zela arazoa. Baina gaur pantaila beltza bakarrik azaltzen zenez, kateak birsintonizatu ditut, eta EITBko katerik jada ez dago nire telebistan.
Mesedez, ea norbaitek konponbideren bat ematen didan.
Antena egokitu ezean hainbat kanal ezin izango dituzu hartu haien artean ETBkoak
Komunitateko antena.
Matraka ederra eman dute ba antena egokitzearekin. Hori izango da. Agian antena berregokituta daukazu jada eta kanalak berriro bilatzea baino ez da.
Kaixo.
Administratzailearekin hitzegin det eta antenista aste batzuk barru etorriko da.
Hala ere, kontu hauek ez ditut ulertzen. Nola da posible telebistetako frekuentziak orain telefono konpainiek erabiltzea lg (ez dakit zer dan) bat egiteko.
Telebistek eta telefonoek sistema bera erabiltzen al dute? Nik uste nuen telefonoak gainontzekoetatik oso desberdinak zirela.
Gainera egunkarian irakurri dut, urte batzuk barru beste egokitzapen egin beharko dugula.
Antenistek behintzat mauka ederra izango dute guzti honekin.
Aipamenaren egilea: biotiko Noiz: 2015ko Apirilaren 03a, 16:13:51
Kaixo.
Administratzailearekin hitzegin det eta antenista aste batzuk barru etorriko da.
Hala ere, kontu hauek ez ditut ulertzen. Nola da posible telebistetako frekuentziak orain telefono konpainiek erabiltzea lg (ez dakit zer dan) bat egiteko.
Telebistek eta telefonoek sistema bera erabiltzen al dute? Nik uste nuen telefonoak gainontzekoetatik oso desberdinak zirela.
Gainera egunkarian irakurri dut, urte batzuk barru beste egokitzapen egin beharko dugula.
Antenistek behintzat mauka ederra izango dute guzti honekin.
Azkenean dena doa uhin bidez, bai mugikorretako seinalea bai telebista, eta hori kontrolatu egin behar da interferentziarik ez egoteko.