Historio pixka bat.
Barton Films zineman euskeraz estrenatzen du Euriaren seme alabak. Gero dvd-ean ateratzen du, euskeraz gain, erderazko audioa, eta memoriak hust egiten ez badit, katalana eta gallegoa. Edizioa hau distribuzio oso txikia izan zuen. Zihurrenez katalan eta galego edizioak izango ziren.
Ez zeraman audio frantsezik VO-rako. Horregatik ez nuen erosi bere momentuan, eta gtero ez dut berriro ikusi.
Orain Eurocines erreditatzen du, eta galegoa, eta euskera erori dira, ingeles eta frantzes audioak sartzeko.
Disgustotik disgustora eta horrela gauzak gero eta okerrago. :brickwall
Eta erreditatzen duten beste titulo batzuk euskera galduko dute ere: Megasonikoak eta Anj?, la leyenda del pirineo. :brickwall :brickwall
Hori baino gero jakin izan beharko genuke zergaitik hain beste euskarazko filmeak urtean bikoiztendiren eta gero inoren eskuragarri daduela, eta esplikatzen naiz: Adibidez, neuk emandako barton films-en lista, gehien bat TINKO EUSKARA ELKARTEAK ateratako materiala izanen da, baino irudibizia webgunean ikusten den bezala bakarrik euskarazko bertsioak eskuragarri dute"unos pocos agraciados" eta nire ustez ez du mesede askorik egiten ezta euskal elkarteei ezta ere euskararen bultzatzaile garenei ere, zeren zertarako bikoizten dituzte hainbeste filme gero gendeak eskuragarri ezbaditu izango?? nire ustez etekin ateratzeko egiten dute beti, esanez euskararen mesederako dela eta....Y UNA MIERDA! adibidez, KORUKO MUTILOAK klasean jarri berri didate ikusteko pasadan astean, eta neuk ezin izan nuen ikusi eta irakasleak dvda utsi zidan etxean ikusteko. Galdetu nion ia euskarazko bikoizketarik zekarren eta ezetz esan zidan eta ni banekien euskaraz bikoizturik zegoela(eta jakinda filme hau CAMEO atera duela eta denok badakigu Cameok egiten duen lana sahiatzen beti euskara zartzen)eta orduan filme hori euskaraz ikusteko aukerarik ez dugu, eta horregatik TINKO EUSKARA ELKARTEA-ri eta IRUDI BIZIAK-i mail bana bildaki diet ia nolan lortu dezakegu bikoizketa horiek(Euskara bultzatzaile elkartea bezala azaldu naiz, eta izatez bagara).
Eta EUROCINES-i buruz ba ez dot ulertzen zeren igual berrerosi egin behar dituzte euskarazko eta galiziar audioak eta merkeago ateratzen zaie ez jartzea(betiko kontua), dena den ,lehen esan dudan moduan , ez digu mesederik egiten gauza hauek...
AipatuAdibidez, neuk emandako barton films-en lista, gehien bat TINKO EUSKARA ELKARTEAK ateratako materiala izanen da
Tinko ez delako toki guztietara heltzen, toki batzuetara Bartonek banatzen die, horregatik Tinkoren filmeak Bartonen katalogo barruan daude, intermediario egiten dutelako.
Eta esan behar da, Tinkori esker ez balitz, euskerazko zinemarik agian ez genukela izango, hauek burrukatu dutena asko izan da.
Bada esaldi famatu bat, Warner-eko zuzendari bat esana zinemarako euskerazko bikoizketak egiteko eskubideak erosteko bilera baten gauzarekin hasi zirenean duela urteak: "No vamos a dar de comer a la bestia". Gixajoa hil omen zen.
Banatzailei eta zinemei gaia aurrera eramateko, Tinkoren garrantzia ezinbestekoa izan da. Banatzaile askorentzako ez delako diru irabazi kontua, mentalitatea baino. Orain Robots bezalako film ain garrantzitsua lortu izana, berandu izan bada ere, aurrerapen haundia da.
Orain ez da Tinko euskerazko zinema jorratzen ari den bakarra, dirulaguntza gairako lortu dute, eta banatzaile batzuk horietaz interesatzen dira, agian gehiegi, beraiek titulo bakoitzarentzat ahal den gehien ajustatzen dute aurrekontua, eta besteek inflatzeko joera dute.
Tinko, beste banatzaile batzuk gairi ekin diote, beraiek zeudelako, eta beldur dira joango balira, gauza pikutara joaten den.
Aipatubaino irudibizia webgunean ikusten den bezala bakarrik euskarazko bertsioak eskuragarri dute"unos pocos agraciados"
Ez dira "unos pocos agraciados". Ikasle piloak dira, film bat ia edo 1000 baino gutxiago ikusletik 30.000 edo gehiakok ikustea lortzen dute, gainera, urteen zehar belaunaldi desberdinei film bera erakusten diete. Irudi biziak ia eskola guztietara heltzen da, eta irudi biziak dute errua ni zine kabinara bat igo izanaz, Cinema Paradiso eskaini zidatelako. Oso garrantsitsua da, nire ustetan, Irudi biziak umeak zinea euskaraz ikus daitekeela erakustea, belaunaldi bat sortzen ari gara, zinea euskeraz badela ere ikasten ari dena, belaunaldi zaharrek ez dakite.
Eta nik dakidala, Tinkok edozien elkarteri erreztasun haundiak ematen dizkio bere katalogoko filmak erabili ahal izateko, euskaltegiek ere badute jorratu ez gero, filme hauek zineman nahi dutenean ikusteko parada, zinemakoekin sala uzteko akordio batera heldu behar dira, eta ez da zaila, bestalde, badira udal zineak, unibertsitatean eta beste tokietan erraz lortzeko salak. Proiekzionista bat aurkitzea, ez da zaila ere, neri deitu, eta banoa.
Behin baino gehiagotan, euskeraz komertzialki zetorrenean, bakarrik egoten ginen ni eta familia. Beno, behin edo beste bakarrik egon naiz, Marco Antonio erreskatea Hong Kongnen eta Otsoen itunean bakarrik nengoen salan. Beno Otsoen itunean matinal bat izan zen... eta ni nintzen zinema osoko ikusle bakarra7 salako multi baten, proiekzionizta eta akomodorea niretzako lan egiten programatutako pelikula bakarrean... eta filma 2 ordutik pasatzen zela ikustean lotsa eta guzti eman zidan ainbeste denboran nigatik han egon behar izanagaitik.
Ez geundenean bakarrik, beste famili bat bazen, eta hitzegiten beraiekin, lehenengo aldia zela eta kasualitatez enteratu zirela, eta guk, badira 6-8 titulo lehen euskeraz ikusi ditugunak, ba gu euskeraz zerbait bazenik ere, jakin ez eta nola jakin zezaketeen besteren bat emango bazen.
Oraindik ere gogoratzen dut behin baino gehiagotan sarrera erozten eta, sabes que es en euskera, que no es en castellano. Precisamente vengo por eso. Gainera, norbait interresa duela erakustea niretzat gai hauetan garrantzia asko duela uste dut.
Ohitura sortu behar da, eta asko publizitatu arren, jende asko ez du jakiten, egunkara ez duelako erosten eta irakurtzen, zinera edozer ikustera doazetelako eta filma txikiak axola ez zaileako...
Doraemonen lehenengoa zinemara joan zenean, 5 ginen salan, azken aurrekoan, 25-30. Azkenekoa nik eman nuen 3 astez (sala betetzeagatik ez zuten kentzen), estreinua ondoren heldu zitzaigun, eta ala ere, jendez ez zen ain gaizki joan kontuan edukita generaman atzerapena. Karramarro uhartean, 35-40 izango ginen.
Piskana piskanaka, gauzak obetuz doaz.
Horregatik, irudi biziak egiten duena, garrantsitsua da, ikusle belaunaldi bat ohitzen asi delako... baino gehioago eta obeto egin behar lukete.
Irudi bizik duen arazo bat askotan filmak aukeratzen dituztela zinean ikusi ondoren irakantzuntzarako balio dutela ikusita, eta lanean jartzen direnerako, dvd-ea kalean dela, Tinkori eskatzen dizkiote. Beste film batzuk, programa honetarako balio dezaketeelako bikoizten dira, El pianista argi zegoen Irudi bizikoek erabiliko zutel. Eta ez dakit, baina badiduri ETB-ek gero film hauek erosteko kontra dagoela berauek alde batera utzi dituztelako, badiduri euskal bikoizketa erosle bakarra ez izateak min egin diela.
Beste arazo bat, eta arriskutsua, orain beriei esker kopiak amortizatzen dira, zineman komertzialki doazenean ez dute diru nahikorik egiten. Baina inertzia oker bat ere eragin dezaket, zertarako eramango zaitut euskeraz ikustera, gero ikastolan berriro eraman behar bazaituzte.
Zineman Irudi biziak gero erabili ez behar badu, ia ezinezkoa da amortizatzea (horregatik ere dirulaguntzak), eta arrazoietako bat, zine kopia bat egiteak balio duena, eta ain gutxi egin daitezke, interpositiboak eta horrelakoak amortizatzen ez direla.
Soinu analogikoa eta dolby digitala, zine kopian doaz, horregatik egiten dira euskarazko kopia bereziak. Ez da berdin laborategira 4 edo 500 eskatzea.
Nire ustez, zine digitala heltzen den arte, DTS soinuarekin lan egion beharko litzateke. DTS filmean irudi soberako margin baten, marra eta puntuekin denbora kode bat darama, cd-ean doan audioarekin sinkronizatzeko. Dolby Digitala denborarekin funtzionatzeari uzten dio, baina DTS ez du sufritzen.
Adibide argi bat, Chihiroren bidaia, laneko batek esan zida, Dolbya ongi ez zebilela, eta DTS markak ikustean diska eskatzea otu zitzaien, soinu oberena eman ahal izateko. Ez zuten lortu. Baina lortu izan balute, diska bat euskerazko audioa erabilita, kopia berdinarekin, nahi zuten audioarekin pasa ahal izango zen, erderaz pase baten, eta euskeraz beste pase baten. Agian euskerazko bikoizketak ez zukeen izango DTS kalitatea hau erabili harren, baina erderazko kopiarekin euskeraz pasatzea bazen.
Zein arazo dauzka batetik, DTS-eak, irakurketa gaizki badabil, DTS eta Dolby digitalak segurtasun audiora jotzen dute isilik ez geratzeko, eta hau zintan dagoen analogikoa da, bestetik, zine guztiek ez dutela ekipamendu hori.
Bakarrik behin hust egiten ikusi dut DTS irakurketa bati, eta zintako kodeak ongi ez zebiltzetelako. Beste behin DTS prozezadoreak huts egin zuen, baino gehiagotan ikusi dut DolbyDigitala erortzen. Gainera, esan behar dut, zine bati gertatu zitzaiela, DTS ematen egon 3 astez, eta beste salara pasa, non DTS ez zuekaten, eta konturatzea kopia frantzesez zegoela. Badira ere, kontuan edukitzekoa da, mediterranear kostaldean, kopia bakarrarekin sala bat baino gehiagotan eman daiteke simultaneoki, ba hango zine batzuk, han ingeles asko dagoenez udaran, estrinu indartsuak, bigarren sala txikian erderazko kopiarekin dts erabilita ingelesez pasatzen dituzte, sala baten erderaz, eta bestea ingelesez kopia bakarrarekin.
DTS ekipamendu erosketa lagunduta, DTS kopiak ongi egina, erderazko kopiekin lan egin liteke euskerazko kopia bat egin beharrik gabe. Egin liteke, prozesador mugikor bat eduki eta euskeraz eman nahi diren saletan denbora irakurgailua jartzea, prozesadore hau edozein ekipori lotu bait daiteke.
AipatuKORUKO MUTILOAK klasean jarri berri didate ikusteko pasadan astean, eta neuk ezin izan nuen ikusi eta irakasleak dvda utsi zidan etxean ikusteko. Galdetu nion ia euskarazko bikoizketarik zekarren eta ezetz esan zidan eta ni banekien euskaraz bikoizturik zegoela(eta jakinda filme hau CAMEO atera duela eta denok badakigu Cameok egiten duen lana sahiatzen beti euskara zartzen)
Hau Irudi biziak eragindako bikoizketa da, dvd-ea kaleratu ondoren. Ea Cameo formatu berriekin hasten baden, orduan sartuko bai du dudarik gabe.
AipatuEta EUROCINES-i buruz ba ez dot ulertzen zeren igual berrerosi egin behar dituzte euskarazko eta galiziar audioak eta merkeago ateratzen zaie ez jartzea(betiko kontua), dena den ,lehen esan dudan moduan , ez digu mesederik egiten gauza hauek...
Ez dakit zein izango den arazoa hauekin, titulo batzuk bai eta beste batzuk ez. Ez dakit informazioa oker ematen ari diren eta bakartzaten, edo titulo batzuetan Bartonek esklusiba mantendu duen edizio lokalarentzako edo zer.
Baina arraroa da, oso arraroa, titulo batzuk bai, beste batzuk ez.