Exvagoseko zerbitzarien arian zebilen erabiltzaile batek komentatu du, zerbitzari hau nolakoa den galdetuz. Guk aspalditik ezagutzen dugu hemen eta bere ahultasunik nagusiena kontu bakoitzeko 1gb espazioa bakarrik eskaintzen zuela zen. Hori dagoeneko amaitu da. Oraintxe bertan kontu bat sortu berri dut eta honen ezaugarriak aztertzerakoan, benetan 50 gb eskaintzen dituela konturatu naiz.
Gainera, beraien premium zerbitzua erabat alde batera utzi dutela dirudi, guztiz dohaineko produktu bihurtuz.
www.myupload.dk
Honek, hala ere, J Downloader erabiltzean akats txikia ematen dik: -rar edo antzeko programen bidez zatitu eta konprimitutako artxibategiak jaitsi bai, baina ez dizkik zabaltzen eta J. Downloader-en errorea bezala agertzen da, nahiz eta -rar edo 7zip-ak jaitsita eduki eta kokatuta dauden karpetatik ireki besterik ez den egin behar. Kontua duk, erabiltzaile gehienek, errorea ikusterakoan atzera egiten dutela, eta ez zaiek bururatzen begiratzea artxibategiak jaisten diren ala ez. :Zahar:
Dirudienez arazoa deskarga amaitu ondoren fitxeroaren luzapena ez duela aldatzen da (.part etik jatorrizko luzapenera). Dagoeneko eman dut abisua JDOWNLOADER-en foroetan.
http://myupload.dk/showfile/c4ca423lj0y
Igo dudan fitxategi hau jaistea otu zait, eta nik deskribatutako arazoa gertatzen dela konturatu nahiz. Hala ere luzapena eskuz aldatu ondoren, Winrar fitxero bat denez, programarekin aztertu dut bere CRC, dena ondo dagoen ziurtatzeko. Ez dit inongo arazorik eman.
Dagoeneko konpondu dute JDOWNLOADER2ren arazoa. Programak automatikoki egiten zuen CRC kalkulua kendu dute, deskarga ondo amaitzen utziz.
Aipamenaren egilea: baronluigi Noiz: 2015ko Abenduaren 06a, 20:10:31
Dagoeneko konpondu dute JDOWNLOADER2ren arazoa. Programak automatikoki egiten zuen CRC kalkulua kendu dute, deskarga ondo amaitzen utziz.
Primeran! Hortaz oso kontutan hartzeko zerbitzaria izan beharko lukeela uste dut, kontutan hartuta Megako artxibo asko kale egiten ari direla azken aldian... :pozik3: :festa: