Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: euskalbou Noiz: 2015ko Abenduaren 16a, 22:10:05

Izenburua: ZALDUN BAKARTIA
Egilea: euskalbou Noiz: 2015ko Abenduaren 16a, 22:10:05
Aupa.

Berria naz hemen eta oraindik eztakit ondo zelan doan leku hau.

Nik dragoi bola ikusten nuen umea nintzenean 90. hamarkadan eta aurretik nik uste Zaldun Bakartia ( uste dot deitzen zela euskaraz ), Lone Ranger ( Ingelesez ) eta El Llanero Solitario ( gazteleraz ) ematen zuten Etb-n urte haietan.Serie hori nik uste Amerikarra izango dela eta begiratzen egon naz listetan eta ez dot ikusi edo beste izen batekin ipini dozue.

Norbaitek ba ahal daki serie honi buruz ezer ?Euskaraz ze izen duen edo izen hori duen edo deskargatu ahal izateko iƱork igo ahal duen.

Eskerrik asko.

Agur.
Izenburua: Er: ZALDUN BAKARTIA
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Abenduaren 16a, 22:39:19
ETBk erabilitako izenak erabiltzen ditugu hemen, beraz bere txokoan ez badago ez daukagun seinale.
Izenburua: Er: ZALDUN BAKARTIA
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Abenduaren 16a, 23:03:07
Hau da? https://www.youtube.com/watch?v=-nMeiGpOfGQ

Hau euskaratu egin zen? Nik ez daukat gogoan...
Izenburua: Er: ZALDUN BAKARTIA
Egilea: euskalbou Noiz: 2015ko Abenduaren 17a, 18:37:34
Nik uste bai euskaratu zutela.agian okertuta nau.

You tubeko hori izan daiteke, orain dela 20 urte edo gehiago igaro dira, ulertzen, ez dut ondo gogoratzen.
Izenburua: Er: ZALDUN BAKARTIA
Egilea: Arsenicum Noiz: 2015ko Abenduaren 17a, 19:26:03
Harri txuri, auuurrreraaaaaaa!

Nik gogoratzen dot baie eztakit hau edo barriago bat bazan.

Indioak tentel euki zeuen izena?
Izenburua: Er: ZALDUN BAKARTIA
Egilea: Aju Noiz: 2015ko Abenduaren 17a, 20:35:06
Ostra, hori al da?, horrekin neu ere gogoratzen naiz. Kruzatuta neukan seriea, Dragoi Bola ordezkatu baizuen programazioan. Animazio oso flojoa zeukan, garaian bertan umea izan arren konturatu egiten nintzen.
Izenburua: Er: ZALDUN BAKARTIA
Egilea: jonnydbz Noiz: 2015ko Abenduaren 18a, 00:33:43
Ostraaaaaaaaaaaas horrena bai gogoratzen nazela, egixa!

PD: "Arri" hori 'h' gabe delakoan nago.