Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: egoninobi Noiz: 2016ko Martxoaren 14a, 19:12:10

Izenburua: KODEA LYOKO atal berriak!! Prestatu grabagailuak (?)
Egilea: egoninobi Noiz: 2016ko Martxoaren 14a, 19:12:10
Aspaldian telebista piztu gabe eta gaur bat-batean KODEA LYOKOren atal berri bat ikusi dut!  :ahozabal:

Badirudi falta zitzaizkien atalak bikoiztea erabaki dutela azkenean!!
Edo emititzea, ETB ezagututa gordeta edukiko zituzten...

Pasadan udan 12 atal berri (3. denboraldia) emititu zituzten, baina unerik onenean geratu ziren berriz ere.
Badirudi gaurtik aurrera seriea osatzeko falta diren 29 atalak (4. denboraldia) emango dituztela!  :omgomg:

Norbaitek atalak grabatu eta igo ahal baditu nik dakidan bat zoriontsu egingo zenukete.  :mihi:

Tira, norbaitek grabatzerik badu mesedez egin dezala eta eskerrik asko!!  :agurtu:
Izenburua: Er: KODEA LYOKO atal berriak!! Prestatu grabagailuak (?)
Egilea: zumarra Noiz: 2016ko Martxoaren 14a, 21:33:47
Nik jadanik ezin dut. 13 urte pasa dira grabaketak egiten hasi nitzenetik (Hartz Txiki, Hirukiak, etab.) eta grabagailua aspaldian ez dabil ondo: gehienetan grabaketa erdian geratzen da eta besteetan hasi ere ez du egiten. Bestalde, nire umeak nahikoa hazita daude, jadanik ez didate marrazkiak grabatzeko eskatzen (eskerrak) eta ez daukat beharrik (eta asmorik) beste grabagailu bat erosteko... Ea beste norbaitek...
Izenburua: Er: KODEA LYOKO atal berriak!! Prestatu grabagailuak (?)
Egilea: Taichisan Noiz: 2016ko Martxoaren 15a, 00:32:25
Nik Zumarraren arazo ia berdina dekot. Grabagailuak kasurik bez dit egiten, eta denboraz ez nabil oso ondo, baina norbaiten laguntza behar degu telesaila osatuta eduki ahal izateko, hori bai!
Izenburua: Er: KODEA LYOKO atal berriak!! Prestatu grabagailuak (?)
Egilea: burrundaie Noiz: 2016ko Martxoaren 15a, 06:37:40
Neu ere denboraz larri nabil, baina saiatuko naiz grabatzen. Gaurkoa behintzat jarrita dago... :gosaria:
Izenburua: Er: KODEA LYOKO atal berriak!! Prestatu grabagailuak (?)
Egilea: egoninobi Noiz: 2016ko Martxoaren 21a, 12:02:07
Ene bada... Bost egunetan eman eta dagoeneko programaziotik kendu dute!? Zer tximu klase dago programazioaren ardurapean? Batzuetan pentsatzen dut ETBren etsairik handiena bere burua dela. Potroak ukitzeko daukaten talentu hori beste zerbaitetarako erabili beharko zuten. :aspertu:
Ea Aste Santua eta gero emititzen jarraitzen duten bestela...  :kolpe: