Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Arsenicum Noiz: 2007ko Urtarrilaren 13a, 20:00:13

Izenburua: Fronton T5
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Urtarrilaren 13a, 20:00:13
 Datorren larunbatetik aurrera, Tele 5-ko Fronton programa, TDT-tik emititzen hasiko dira.

Orain arte, deskonexioa egiten zuten Hego Euskal Herriarentzako, Errioxa eta Gaztela eta Leonentzako. Deskonexio hau analogikoan baino ez zen egiten. Ba euren web orrian esan dutenez eta geroago programan ere bai, Tele 5 Sport TDT-ko kate dohakoan emango dute. Eta ez lehengo herrialdeetara bakarrik. Estatu espainiar osoan baizik.

Niri nahiko ondo datorkit horrela TDT-tik zuzenan grabatuko bait dut.
Izenburua: Re: Fronton T5
Egilea: Taichisan Noiz: 2007ko Urtarrilaren 13a, 20:14:29
Oso berri ona pilota zale guztientzako :thumbsup
Izenburua: Re: Fronton T5
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Urtarrilaren 14a, 14:40:10
Hau da espainian osoan euskalzale asko dagoelaren erakustaldi.

Ea lortzen dugun euskera emisio nazionaletara zabaltzea.
Izenburua: Re: Fronton T5
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Urtarrilaren 14a, 15:44:34
ea nik dakidan batzuek ez duten emisioa zentsuratzen 'por apologia al terrorismo'  :lol
Izenburua: Re: Fronton T5
Egilea: darko Noiz: 2007ko Urtarrilaren 14a, 21:35:06
Baina erdaraz izaten jarraituko du  :unsure ezta?
Izenburua: Re: Fronton T5
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Urtarrilaren 14a, 22:06:29

Bai, bai. Erderaz jarraituko du.
Izenburua: Re: Fronton T5
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Urtarrilaren 15a, 14:20:08
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Urtarrilaren 14a, 22:06:29Bai, bai. Erderaz jarraituko du.
Euskeraz ematea gehitxo da, baina beintzat programa ez dute lurralde batera mugatuko, eta hori aurrera pausoa da.