Euskal Encodings

Igoerak => Animazio filmak => Gaiaren sortzailea: maotsetun Noiz: 2018ko Urtarrilaren 26a, 00:22:53

Izenburua: Elurretako erregina - Snezhnaya koroleva (2012) (Vlad Barbe) [720p|Telegram]
Egilea: maotsetun Noiz: 2018ko Urtarrilaren 26a, 00:22:53
ELURRETAKO ERREGINA  -  SNEZHNAYA KOROLEVA (2012)

(https://www.zineuskadi.eu/files/peliculas/260_4.jpg)


Filmaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Errusia (https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f3/Flag_of_Russia.svg/20px-Flag_of_Russia.svg.png)
Generoa: Fantasia / Abentura
Urtea: 2012
Zuzendariak: Vlad Barbe, Maksim Svehnikov
Gidoia: Vlad Barbe, Vadim Svehnikov (Hans Christian Andersenen ipuinean oinarrituta)
Musika: Mark Willott
Sinopsia: Mundu berri bat sortzeko asmotan, non simpletasunak sentimenduak baztertuko dituen eta ipar haize hotzak giza arimak izoztuko dituen, Izotzetako Erreginak izotzez estali du mundua eta arte adierazpen guztiak suntsitu nahi ditu. Ispilu magiko baten iragarpen arabera, Izotzetako Erreginarentzako azken mehatxua Vegard Maisua deritzon beiragile batengandik dator. Haren ispiluek itxura ez ezik ikuslearen arima ere erakusten dute. Egun batean, ipar haizeak Vegard eta bere emazte Una desagerrarazten ditu. Baina, lehenago, beiragileak bere seme Kai eta horren arreba Gerda ezkutatzea lortzn du. Urte batzuk geroago, Izotzetako Erreginaren zerbitzariak Kai aurkituko du, Gerdaren neba eta Vegard Maisuaren oinordekotzat daukatena. Kai Izotzetako Erreginaren jauregian bahituta daukatela, Gerda bidaia luze bati ekingo diio mundu izoztu miragarrian zehar. Oztopo latzei aurre egin eta lagun berriak aurkituko ditu bere ahaleginetan, Kai askatu, Izotzetako Erregina garaitu eta mundu osoko jendearen bihotzak berriz pizteko misio horretan



Bideoaren ezaugarriak:

Iraupena: 72 min
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1,33 GB
Erresoluzioa: 720p
Telegram-eko bot-erako esteka (https://t.me/euskal_encodings_aurkibidea_bot)
Izenburua: Re: IZOTZETAKO ERREGINA (The Snow Queen) (2012)
Egilea: xbartola Noiz: 2018ko Urtarrilaren 26a, 09:23:22
Milesker!!! :txalo1: :txalo1: :txalo1:
Izenburua: Re: IZOTZETAKO ERREGINA (The Snow Queen) (2012)
Egilea: Josu Etx Noiz: 2019ko Martxoaren 26a, 14:02:53
Esteka Erorita dago. Hau film errusiar bat da ezta?
Izenburua: Er: IZOTZETAKO ERREGINA (The Snow Queen) (2012)
Egilea: Arsenicum Noiz: 2020ko Apirilaren 09a, 21:12:16
Esteka eguneratuta.
Izenburua: Er: Elurretako erregina - Snezhnaya koroleva (2012) (Vlad Barbe) [720p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: denanek Noiz: 2021ko Azaroaren 01a, 15:21:31
Arratsalde on!
Erorita dago!!
Izenburua: Er: Elurretako erregina - Snezhnaya koroleva (2012) (Vlad Barbe) [720p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: xabeer Noiz: 2021ko Azaroaren 02a, 07:44:35
Hemen esteka bat: https://mega.nz/file/MhJW2RDL#DXVJRBAnjMaCYVNLq2lCgwmzNClbiNl7vmZOOeFeVGc (https://mega.nz/file/MhJW2RDL#DXVJRBAnjMaCYVNLq2lCgwmzNClbiNl7vmZOOeFeVGc)
Izenburua: Er: Elurretako erregina - Snezhnaya koroleva (2012) (Vlad Barbe) [720p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2021ko Azaroaren 09a, 22:43:41
Esteka eguneratua. Eskerrik asko, xabeer!!
Izenburua: Er: Elurretako erregina - Snezhnaya koroleva (2012) (Vlad Barbe) [720p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: Joxean943 Noiz: 2025ko Urriaren 23a, 15:54:22
Esteka erori da berriz. Norbaitek igoko al du, mezedez?
Izenburua: Er: Elurretako erregina - Snezhnaya koroleva (2012) (Vlad Barbe) [720p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: Ainz Noiz: 2025ko Azaroaren 23a, 19:39:46
Telegramera berrigota.
Izenburua: Er: Elurretako erregina - Snezhnaya koroleva (2012) (Vlad Barbe) [720p|Telegram]
Egilea: Joxean943 Noiz: 2025ko Abenduaren 02a, 13:10:09
Beharrezkoa al da Telegrameko kontu bat izatea esteka hori jeisteko?
Izenburua: Er: Elurretako erregina - Snezhnaya koroleva (2012) (Vlad Barbe) [720p|Telegram]
Egilea: Ainz Noiz: 2025ko Abenduaren 03a, 11:12:00
Kaixo Joxean, bai, Telegram-etik jaitsi ahal izateko Telegram aplikazioa (Whatsapp-en oso antzekoa da) instalatu beharko duzu mugikorrean. Behin instalatuta, esteka hori erabiliz, aukibide lanak egiten dituen txat bat irekiko zaizu eta bertan filmaren izena jarrita, edukiaren kanala lortuko duzu. Edozein zalantza lasai galdetu.
Izenburua: Er: Elurretako erregina - Snezhnaya koroleva (2012) (Vlad Barbe) [720p|Telegram]
Egilea: Aju Noiz: 2025ko Abenduaren 03a, 13:14:18
Honelako gauzak jaisteko onena, PCrako Telegram instalatzea da, ordenagailuan jaisteko.
Izenburua: Er: Elurretako erregina - Snezhnaya koroleva (2012) (Vlad Barbe) [720p|Telegram]
Egilea: Joxean943 Noiz: 2025ko Abenduaren 22a, 13:31:39
Aipamenaren egilea: Ainz  Noiz: 2025ko Abenduaren 03a, 11:12:00Kaixo Joxean, bai, Telegram-etik jaitsi ahal izateko Telegram aplikazioa (Whatsapp-en oso antzekoa da) instalatu beharko duzu mugikorrean. Behin instalatuta, esteka hori erabiliz, aukibide lanak egiten dituen txat bat irekiko zaizu eta bertan filmaren izena jarrita, edukiaren kanala lortuko duzu. Edozein zalantza lasai galdetu.

Inoiz ez dut Telegram erabili eta nahiz eta saiatu, ezin dut ezer lortu. Zein esteka idatzi behar dut telegrameko txatean? Megakoa ez dabilena, euskal-encodings webarena? biak probatu ditut eta ez dut ezer lortu. Filmaren izenburua ipinita ere, ez da ezer gertatzen. Hau nere buruarekin hitzegiteko txat bat ematen du. Esango al zenidake, pausuz pausu, zer egin behar dudan, mezedez?
Mila esker
Izenburua: Er: Elurretako erregina - Snezhnaya koroleva (2012) (Vlad Barbe) [720p|Telegram]
Egilea: xabeer Noiz: 2025ko Abenduaren 23a, 17:26:03
Kaixo,

"Euskal-Encodings aurkibidea" bota bilatu Telegramen, txatean idatzi filmaren izena eta bere kanalarekin erantzungo dizu. Kanal horretan sartu eta bertatik izango duzu filma jaisteko aukera.

(https://i.imgur.com/pRlugnu.png)

(https://i.imgur.com/xERXMfK.png)

(https://i.imgur.com/oDoPLLT.png)
Izenburua: Er: Elurretako erregina - Snezhnaya koroleva (2012) (Vlad Barbe) [720p|Telegram]
Egilea: Joxean943 Noiz: 2026ko Urtarrilaren 21a, 15:40:43
Oraindik ezin izan dut euskal encodings-en bota aurkitu. Euskal encodings-en Dragoi Bola, Lamu eta Lazkao Txikiren kanalak aurkitu ditut, baina besterik ez. Euskal mediateka ere aurkitu dut, baina ez euskal-encodings. Non idatzi behar dut "Euskal-Encodings aurkibidea"? Bilatzen dudanean chats, canales, apps, posts eta beste aukera batzuk ditut, zein aukeratu behar dut?
Izenburua: Er: Elurretako erregina - Snezhnaya koroleva (2012) (Vlad Barbe) [720p|Telegram]
Egilea: Joxean943 Noiz: 2026ko Urtarrilaren 21a, 16:01:58
Googlen bilatu dut eta lotura hau eman dit: https://www.google.com/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=&cad=rja&uact=8&ved=2ahUKEwjC-o_L8ZySAxUOWqQEHb3EMvEQFnoECB0QAQ&url=https%3A%2F%2Ft.me%2Feuskal_encodings_aurkibidea_bot&usg=AOvVaw2VmU1yoeTrkCUb3cg7R1Vk&opi=89978449
Honen bidez sartu naiz botean, baina ezin dut ezer egin. "Ez zara administratzailea" ipintzen dit. Baimenak behar ditut?
Izenburua: Er: Elurretako erregina - Snezhnaya koroleva (2012) (Vlad Barbe) [720p|Telegram]
Egilea: Joxean943 Noiz: 2026ko Urtarrilaren 22a, 09:19:54
Azkenian, uste dut lortu dudala filma jeiztea. Naiz eta ez izan administratzailea, bilatu dezaket eta filmaren kanala aurkitu dut. Milesker denoi zeuen laguntzagatik.