Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2007ko Urtarrilaren 20a, 17:34:11

Inkesta
Galdera: AVI edo OGM
Aukera 1: AVI boto: 7
Aukera 2: OGM boto: 1
Izenburua: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: Taichisan Noiz: 2007ko Urtarrilaren 20a, 17:34:11
Pentsatzen egon naiz eta, arazo hau lehen baino lehen kompondu behar dugu sakon sakin hasteko relasearekin.

Gauza da , Avi formatuak kompatinilitate askoz gehiago duela edozein DVD divx irakurgailuarekin(mahaikoa) eta oso erosoa da.

OGM formatuak kalitate gehiago ematen du baino jodienda da ez dela hain kompatiblea mahaiko dvdekin...

Dena den hau nire iritsia besterik ez da, horregaitik mesedez eskatzen dizuet zuen iritsia esatea, oso garrantzitzua bait da:  AVI edo OGM??

Bozkatu mesedez

P.D: bozkatzeko 5 egun emango ditugu emendik haurrera, eta bozketa honen ondorioz hasiko gara relasea egiten.
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Urtarrilaren 20a, 18:15:15

Nik AVI nahigo dut beti erreproduktoreengaitik.
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Urtarrilaren 20a, 18:52:07
Atalak beti ordenagailuan ikusten ditut, beraz, berdin zait avi edo ogm. Aukeran kalitate gehien duena, baina ez bada gehigi igertzen, ba avi, kompatibleago delako. Baina duda honi adituen bakarrik erantzun dezakete.
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Urtarrilaren 20a, 21:30:27
AVI edo OGM baino, eztabaida audioa mp3 edo ogg formatuan joatea da, mp3dun audioak OGMn ere sar baitaitezke (aurrerago atera nuen DBGTren bertsioa adibidez) eta dvdek arazorik gabe irakurri beharko lituzkete.

Audioa mp3 formatuan dagoela, bietan sar daitezke, nahi AVI nahi OGM, eta ogg formatuan berriz, OGMn bakarrik.

Ogg-ren abantailak:

  • Audio kalitate gehiago espazio gutxiagoan. Mp3 eta ogg bitrate berdinera jarrita, eta bi audio direla kontuan izanda, 10mb inguruko diferentzia bakarrik litzake ataleko, ez da asko. Ni behintzat ogg-ei 160ko bitratea ematen hasi naiz, eta diferentzia finala tamaina 2mb ingurukoa da (diferentzia 128 bitratedun mp3arekiko, jakina), ia ezereza, baloratu behar dena kalitate diferentzia da. Puntu hau egia esan ez da hain garrantzitsua askorentzat, ulertzekoa da).
  • Ogg-n eginda, baten batek AVIra pasa nahi badu bideoa, audioa atera, mp3ra pasa eta berriro sartu beharko luke, erraza da egiteko, badakit, baina One Piece ez nuen DBGT AVIra pasatzeko utzi nuen bezain erraz utzi nahi; audio japoniarra ezeztatu eta gorde.
  • Subtituluak agertzen badira, eta klaseko bat subtituluak egiteko eskaini zait (ez dakit zenbat iraungo duen ze serie luzea da eta erraza da desanimatzen), bideoa virtualdubekin irekita subtitulua bideo artxibo barrura sar daiteke eta horrela dena legoke artxibo baten, eta AVIn gordeta ez, artxibo aparte batean joango litzake.

Mp3-ren abantailak:

  • Argi eta garbi, konpatibilitatea etxeko dvdarekin


Beno, esan behar da nahiz eta One Piece OGMn ateratzen hasi zen, honen arabera AVI edo OGM joango dela azkenean.
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Urtarrilaren 20a, 22:10:47
Nik AVI nahiago dut, horrela saloiko DVD-an kapituluak ikusteko. Uste dut merezi duela AVI-n egitea nahiz eta kalitatea hain perfektua ez izan.

PD: bihar igoko ditut aste honetako audio guztiak, egun hauetan ooooso okupatuta egon baitnaiz^^
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Urtarrilaren 20a, 22:24:31
Konpatibleena bozkatzen dut. Ordenagailuan askok dira ikusi nahi ez dutenak, xbox edo antzeko konponbideak dituztenak ez dira guztiak. Eta beharrezko konbertsiok egiteko gai direnak gutxi dira.

Zenbat eta konpatibilitate gutxiago, gutxiagok erabiliko dute. Eta nik uste euskara dela eta, zenbat eta gehiagorengana iritsi obeto.

Ala ere, kalitatea ez dut sakrifikatu nahi, uste dut, gaur egun dauden konexioak egonda, mega batzu gora behera, ez dela arduratzeko. Tarifa plana edukita, gaban jeisten ustea da gauza.

Bi formatu dira orain konpatibilitatea zihutatzen dutenak, dvd-video (eta berekin konpatibleak direnak) eta avi. Azkenekoa obeto ikusten da xvid erabilita dvix erabilita, baina gaizki konfiguratuta konpatibilitatea gal daiteke, ikus konfigurazio gomendatuko tutoriala.

OGM nahiko konpatible da, ogg erabili gabe eta xvid ongi egina. Kasu okerrenean direct copy eta demux eginda virtualmod-ekin nahi dituzunak aukeratu litezke.

OGG bitrate bariablekoa da berez, hortik datoz arazo gehienak saloiko erreproduktoreekin, ez kodekaren konplexatasuna, baizik bitrate bariableak sortzen dituen kalkulu konplexuak.

Mp3 bitrate variablearekin arazo berdinak sortzen dituela entzun dut. Ez erabili bariablea.


Aipatu* Ogg-n eginda, baten batek AVIra pasa nahi badu bideoa, audioa atera, mp3ra pasa eta berriro sartu beharko luke, erraza da egiteko, badakit, baina One Piece ez nuen DBGT AVIra pasatzeko utzi nuen bezain erraz utzi nahi; audio japoniarra ezeztatu eta gorde.
MKV erabilita ere, oso erraz da hori egiten, gehitu duzun bakarra audio konbertsioa egin behar izatea da, horretarako sakrifikatu dena, gehiegi da nire ustez, beintzat nork egin duen gal ez dadin, logoen erabilera gomendatzen dut, edo irudian azpititulo batzuk erre. Bostekin abisuak erreta daude irudian, eta besteak aukeragarriak dira.


Aipatu* Subtituluak agertzen badira, eta klaseko bat subtituluak egiteko eskaini zait (ez dakit zenbat iraungo duen ze serie luzea da eta erraza da desanimatzen), bideoa virtualdubekin irekita subtitulua bideo artxibo barrura sar daiteke eta horrela dena legoke artxibo baten, eta AVIn gordeta ez, artxibo aparte batean joango litzake.
Bi audio sartzeko, nik dakidala ezin da avi-rekin egin, beraz, azpitituloak badaude, OGM ezinbestekoa da, eta horrekin, barruan joan daitezela.
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Urtarrilaren 21a, 00:35:26
Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Urtarrilaren 20a, 22:24:31
Aipatu* Subtituluak agertzen badira, eta klaseko bat subtituluak egiteko eskaini zait (ez dakit zenbat iraungo duen ze serie luzea da eta erraza da desanimatzen), bideoa virtualdubekin irekita subtitulua bideo artxibo barrura sar daiteke eta horrela dena legoke artxibo baten, eta AVIn gordeta ez, artxibo aparte batean joango litzake.
Bi audio sartzeko, nik dakidala ezin da avi-rekin egin, beraz, azpitituloak badaude, OGM ezinbestekoa da, eta horrekin, barruan joan daitezela.

En teoria, subtituluak egongo dira.

Ostra, ba zalantzan jarri nauzu, baina uste dut bi audio sar daitezkeela AVIn, beti ere mp3 badira, bestela AVIan proiektua ez litzake dualean, ezta?

EDIT: Konfirmatuta, AVIn ere 2 mp3 jar daitezke
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Urtarrilaren 21a, 01:01:59
beno, azkenean AVIn egiten bada azpitituluak aparte joan daitezke, eta erreproduktorearekin jarri ala ez hautatu.
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Urtarrilaren 21a, 13:42:48
AipatuKonfirmatuta, AVIn ere 2 mp3 jar daitezke
Zenbat sar daitezke gehienez? 4 sartu nahi nituzke.

Agian avi legalicy, definizio zaharrean audio bakarra sar zitekeeen eta avi formatu berrian audio parea azpitituloak aparte jarrita.

Ea jar dezakezun link bat informazio horretarako.
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Urtarrilaren 21a, 15:15:53
6 audio sartuz probatu dut eta 6ak onartzen ditu. Uste dut mp3 den bitartean, nahi beste sar daitezkeela. Virtualdubmod 1.5.4.1arekin egiten dut.
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: baronluigi Noiz: 2007ko Urtarrilaren 22a, 00:10:29
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2007ko Urtarrilaren 21a, 15:15:53
6 audio sartuz probatu dut eta 6ak onartzen ditu. Uste dut mp3 den bitartean, nahi beste sar daitezkeela. Virtualdubmod 1.5.4.1arekin egiten dut.

Audio kantitatea amaiezina dela uste dut...hori bai, zenbat eta audio gehiago jarri, orduan eta kalitate gehiago sakrifikatzen da...kontuan izan hori ere... :dead


Nire botua AVI XviD codec-arekin ematen diot :eat
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Urtarrilaren 22a, 19:43:22
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2007ko Urtarrilaren 22a, 00:10:29
Audio kantitatea amaiezina dela uste dut...hori bai, zenbat eta audio gehiago jarri, orduan eta kalitate gehiago sakrifikatzen da...kontuan izan hori ere... :dead
Ez da sakrifikatu behar, tamainia igo behar bada.

Gauza da Bostak prestatzen nagoela, eta 4 audio ditudala, eta guztiak sartuko ditut (14 ataletik aurrera 3 audio ditut). Artxiboaren zabalkuntza obeagoa izango da, zenbat eta gehiagorentzat balio duen.
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: baronluigi Noiz: 2007ko Urtarrilaren 23a, 17:27:35
Aipamenaren egilea: FHarlock  Noiz: 2007ko Urtarrilaren 22a, 19:43:22
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2007ko Urtarrilaren 22a, 00:10:29
Audio kantitatea amaiezina dela uste dut...hori bai, zenbat eta audio gehiago jarri, orduan eta kalitate gehiago sakrifikatzen da...kontuan izan hori ere... :dead
Ez da sakrifikatu behar, tamainia igo behar bada.

Gauza da Bostak prestatzen nagoela, eta 4 audio ditudala, eta guztiak sartuko ditut (14 ataletik aurrera 3 audio ditut). Artxiboaren zabalkuntza obeagoa izango da, zenbat eta gehiagorentzat balio duen.

Bai hori badakit, baina klaro, ez duzu 20 minutuko kapitulu bati 500 megako tamainua jarriko ezta?
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: Taichisan Noiz: 2007ko Urtarrilaren 23a, 17:32:24
Ba bueno, uste dut bozketa pixkat alderatuta dagoela AVI.ren alde ezda? denaden 2 egun gehiago utziko dugu, ezer ez bada aldatzen(bazkide egin zateren guztiok mesedez bozkatu, zuek ere botua emateko eskubidea daukazue eta)...
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Urtarrilaren 23a, 18:13:39
Kalitate aldetik aldea ez bada oso nabarmena ni ere avi nahiago dut.
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Urtarrilaren 24a, 13:41:52
Kalitate aldetik ez dut uste ezberdintasunik egongo denik eta beraz nire botoa avi-aren alde.
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: Barbadil Noiz: 2007ko Urtarrilaren 28a, 15:16:17
Uste nuen bozkatu nueladuela egun batzu.

Egia esan niri berdin zait, baina jendeak ogm formatuan PC-an bakarrik ikus dezakeenez AVI-rengatik bozkatuko dut, jende gehiago animatuko bait da formatu hori jeisten eta hobeto zabalduko da. OGM-ak duen abantail nabarmen bakarra subtitulu integratuak dira.



Gaur nahiko "espeso" nabil.... non koño daude bozkatzeko botoiak
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Urtarrilaren 28a, 15:26:03
bukatu zen bozketa  :xD
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: Barbadil Noiz: 2007ko Urtarrilaren 28a, 16:21:24
 :embarrassedd 
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: barraplaust Noiz: 2007ko Urtarrilaren 28a, 20:17:53
Niri egia esan berdintxu dit, ogm-ren kalitatea dexente hobea dela entzun dut, eta ordenagailuan ikusten ditudanez... Baina tira, ez dut uste aldea gehiegi nabarituko denik, beraz neuk ere sofaren erosotasunera pasa beharko dut eta avi. ren alde bozkatzen dut.
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: Taichisan Noiz: 2007ko Urtarrilaren 29a, 11:22:40
BOZKETA AMAITU DA

IRABAZLEA 7 BOTUEKIN.............. AVI FORMATUAAAA!!!! XDD
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Urtarrilaren 29a, 22:11:27

Eta honek zer esan nahi du? Ajuk avin egingo dituela?
Izenburua: Re: [INKESTA] ONE PIECE BANATZEKO FORMATUA, .AVI EDO .OGM??
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Urtarrilaren 30a, 15:31:39
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Urtarrilaren 29a, 22:11:27

Eta honek zer esan nahi du? Ajuk avin egingo dituela?
Baaaaaaa... nire atalak ere avian joango direla