Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: MikelEiza Noiz: 2007ko Otsailaren 25a, 18:23:15

Izenburua: [Proiektua] Banpiro ehiztaria
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Otsailaren 25a, 18:23:15
Aurreko batetan esan bezala, banpiro ehiztariaren film zaharra montatzera noa, lagun batek pasatu zidan VHSa erabiliz. Hala ere, Fharlockek esan zidanez, beste VHS batetik lortutako audioa pasatu zion Taichisani edo eta gustatuko litzaidake muntaia egin aurretik biak konparatzea, kalitate onena duenarekin egiteko muntaia. Horregatik eskertuko nioke audio hori daukanak honen zatitxo bat igoko balu nonbaitera eta kalitate hobe izanez gero audio osoa pasatuko balit.
Audio hori galduta badago daukadana erabiliz egingo dut ondo entzuten baita.
Baliteke egun batzutan ez erantzutea, astegunetan Donostiako pisu batetan bainago eta aspaldi honetan noizbehinka bakarrik baitaukat interneterako konexioa :msn-cry. Hala ere ezin naiz kexatu auzokideren batena baita :lol.
Izenburua: Re: [Proiektua] Banpiro ehiztaria
Egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Otsailaren 25a, 19:52:19
Taichi-ri bidali nion. Berak dionez, oso ongi zegoen.

Ea bidaltzen badizu zati bat konparatu ahal izateko. Ez badizu bidaltzen, esazu, eta saiatuko naiz ni bestela bidaltzen.
Izenburua: Re: [Proiektua] Banpiro ehiztaria
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Apirilaren 02a, 22:07:30
Aspaldian sinkronizazio probak egiten ibili naiz eta sortzen zitzaizkidan arazo eta zalantzak Ajuri galdetuz, banoa sinkronizazioari trukilloa hartzen. Gaur denbora dezente ibili naiz banpiro ehiztariarekin eta erdia baino gehixeago egin dut eta uste dut bihar edo etzi bukatuko dudala; seguruenik etzi. Bukatzean lagunen bati pasatuko diot ea ondo dagoen ikusteko eta ondo baldin badago berehala igoko dut, baina ez dakit zuzenean emulean jarri edo lehenago hulkekin egin nuen bezala openp2m bidez jarri. Openp2m bidez jarriz gero baten batek jaitsiko luke gero emulean konpartitzen jartzeko?