Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: JGabiMark Noiz: 2007ko Martxoaren 20a, 20:23:35

Izenburua: DBZ - Posibilidaderik ikusten al da kapituluak sagaka bateratzia
Egilea: JGabiMark Noiz: 2007ko Martxoaren 20a, 20:23:35
Aupa jente!
Barrixa naz foro hontan.
Galdera bateaz nator. Posible izango zan kapituluak sagaka bateratzia ta zipeatuta jartzia emulen? Badakit kriston lana zabitziela hartzen ta eskertzekua da. Baina behin zueik itxen dozuena inda ez da asko zipeatzia sagaka ez?
Ta ia ke idazten doten... beste galdera bat. Zenbat jentek dauko DBZko kapituluak? ze jarritxut deskargetan ta uste dot doian patxadiaz ez dotela hurrengo urterako be deskargauko!!

Benga ba jente, eskerrik asko ta animo Dragoi Bolako kapituluekin!!

HxC rlz!!!
Izenburua: Re: Posibilidaderik ikusten al da kapituluak sagaka bateratzia
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Martxoaren 20a, 20:34:15

Aupa, ongi etorri. (azkenaldian asko errepikatzen dot hau, jende barri asko dabil sartzen foroan eta :hail)

Nik kapitulu danak dekotaz emulen. Nik gitxienez 35 GB inguru banatu dotaz DBz-na. Apurka jartzen badozuz ez dot uste horrenbeste tardako dotzunik. Zipeatzearena... ez dakit ba. 25 GB direz gitxi gora bera oinarte igonda dauena. Ez garez asko banatzeko eta nik uste dot gero ta fitxero handiauak in gero ta txarrau izengo dala banatuteko.
Izenburua: Re: Posibilidaderik ikusten al da kapituluak sagaka bateratzia
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Martxoaren 20a, 21:03:30
Zipeatziana... azkan finean horregaz egingo zana da fuenteak banatu, hau da, imajina 10 pertsonak daukela atalak, 5ek banan-banan eta beste bostek zuk proposatzen dozun moduan zipeatuta, lortuko dan bakarra da txungoago izatea banatzea, eta banan-banan ezin bajatuta bazabilz... Proposatzen dan moduan, are gitxiago.

Fuenteak banatu barik paketeak montatzeko forma bakarra emulecolection artxiboetan batzea da, ba?a azkan finean egiten dozuna da artxibo bat sortu elinkakin.

Asteburuan elinkak dauken atal guztiak jarriko dodaz
Izenburua: Re: Posibilidaderik ikusten al da kapituluak sagaka bateratzia
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Martxoaren 20a, 21:08:59
Ongi etorri forora!!

Neuk be atal guztiak dauzkat emulen ta dagoeneko 100 Giga igo ditut (atal eta pelikulen artean). Iturri gutxi badaude jendeak konpartitzen ez duelako da. Duela hile bat ez dudala ezer igotzen ze DBren lehen dvd-ea jarri nuen bakarrik lanzamienton. Baina asteburu hontan kendu egingo dut, ze ya 35 Giga igo ditut ta banaketa hori hau baino hobeto doa.

Sagak zipetan jartzean iturriak ez dira banatuko, eta eskuragarritasun hobea egongo da. Hala ere, gero atalen tamaina bikoitza beharko dugu. Demagun lehengo sagak 15 Giga dituela (bakarrik nahiz eta niretzat Saiyen ta Freezerren sagak batera doaz, baina soilik Saiyena hartuko dugu kontutan), behin zipa jeistean deskonprimitzeko beste 15 Giga beharko ditugu, guztira 30. Hori traba handia da. Beste alde batetik badago jendea orain dik FAT32-ko partizioak dituela (adibidez ni), ta honek fitxategi baten tamaina maximoa 4 Gigatara mugatzen du.

Gainera kontutan hartu behar duzu Ajuk ez dituela atala sagaka ateratzen (derrepente 80, nahiz ta 20naka atera dituen :xD). Azkenak binaka jarri ditu eta azkar-azkar joan ziren. Banaketa azkarrago joateko, Arsenicumek dioen bezala, jarri binaka edo hirunaka jeisten, horrela iturriak ez dira banatuko eta ondorioz azkarrago joango da.

PD: aupa bizkaiera, tentauta egon naz holan idazteko, baina azkenian atzera bota naz  :xD :xD
Izenburua: Re: Posibilidaderik ikusten al da kapituluak sagaka bateratzia
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Martxoaren 20a, 21:12:35
Nik aurreko euskal partyan piiiiiiiiiiiiiiiiila bat banatu nuen DBZ, 5000 Gb edo gehiago, exageratu gabe. Aurtengora etortzeko animatzen dena, hor izango nau banatzen ere  :bleh
Izenburua: Re: Posibilidaderik ikusten al da kapituluak sagaka bateratzia
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Martxoaren 20a, 21:16:13
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2007ko Martxoaren 20a, 21:08:59
Gainera kontutan hartu behar duzu Ajuk ez dituela atala sagaka ateratzen (derrepente 80, nahiz ta 20naka atera dituen :xD).

Ba prestatu ze 105-109 lortu bezain laster, 194 arte tiroian joango dira ta (20naka ba?a)

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2007ko Martxoaren 20a, 21:08:59
PD: aupa bizkaiera, tentauta egon naz holan idazteko, baina azkenian atzera bota naz  :xD :xD

ejem, zu giputxa zara ba?a, ez? XD Hombre, norbere euskeran idaztia ez dago txarto, beti be kontutan izaten badozu X hitza zeure herri inguruan bakarrik erabiltzen dala eta askok ez dabenez ulertuko batuan jartzen badozu

Aipamenaren egilea: orionatk  Noiz: 2007ko Martxoaren 20a, 21:12:35
Nik aurreko euskal partyan piiiiiiiiiiiiiiiiila bat banatu nuen DBZ, 5000 Gb edo gehiago, exageratu gabe. Aurtengora etortzeko animatzen dena, hor izango nau banatzen ere  :bleh

gigabyte edo gigabit? bietara be asko da, ba?a ia 5 tera...
Izenburua: Re: Posibilidaderik ikusten al da kapituluak sagaka bateratzia
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Martxoaren 20a, 21:19:52

Kontadore bat aurkitu beharko dot. Aurtengo partyan ordenagailutik sartu/irtetzen den informazioa kontatzeko.
Izenburua: Re: Posibilidaderik ikusten al da kapituluak sagaka bateratzia
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Martxoaren 20a, 21:24:22
Bai, bai, Gigabyte... Ni flipatzen nengoen, nola hartzen zidan jendeak. Foroko anime guztia banatzen jarri nuen, baina DBZ bezala ez zuten ezer eskatzen. Partyra sartu nintzenetik (ostegun goiza) atera nintzen arte (astelehen arratsaldea) etengabe DBZ banatzen abiadura izugarrian.
Gainera batek dvd-tan grabatzeko eskatu zizkidan, niregana etorri zen eta grabatu nizkion, berak jeisteko lekurik ez zuen eta^^

Kontadoreren bat bilatu beharko dugu bai, pixka bat zifra zehatzak jakiteko.
Izenburua: Re: Posibilidaderik ikusten al da kapituluak sagaka bateratzia
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Martxoaren 21a, 12:58:05
Partyko etherneta primeran dabil orduan :xD :xD

Baina non dago jende hori guztia?? ze emulen ez...
Izenburua: Re: Posibilidaderik ikusten al da kapituluak sagaka bateratzia
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Martxoaren 21a, 13:37:12
ba bai, ematen du ez direla molestatu gehiago dauden begiratzen... edo aurtengo partyra itxaroten egongo dira. Ikusiko da^^
Izenburua: Re: Posibilidaderik ikusten al da kapituluak sagaka bateratzia
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Martxoaren 21a, 14:09:05
koletilla ezabatu ta grabatu, gehienek hori egingo zuten, ze 291tik 82 atal badauzkazu eta gehiago nahi badituzu, ba fijatzen zara koletillan ta pentsatzen dozu 'googlen jarriko dot', eta foroan sartzen zara, eta zuk bakarrik ia 5 tera konpartitu bazenituen...