kaixo lagunok,
norbaitek ba al dauka Sugegorri beltzaren kapituluak? emulen bilatu dut eta egon badaude, baina ez dago iturririk.
:brickwall
telesaio hori asko gustatu zitzaidan eta orain eskolatan erabili nahi dut. Salduko balute erosiko nuke, biana ziurrenik, saltzekotan, beti lez, erderaz legoke...
Beraz, norbaitek baleuko, konparti dezala, mesedez.
eskerrik asko.
Nik ez dekot erderazko atal bat baino. Rowan Atkinsonena ezta?
saltzen badagoela uste dut, euskerazko audio eta guzti. Gaizki ez banabil, emulean black adder serie guztia jarri zuen talderen batek penintsulako audio askorekin, euskera izan ezik, eta gerora euskerazko audio hutsa jarri zuten jaisteko.
(http://www.dvdgo.com/images/products/ES/l_prod_id_0000115741.jpg)
Kutxa erderaz:
Kutxa Erderaz (http://www.dvdgo.com/product~catgid~0~list~0~prodid~115741~typeproduct~1~dvd~Pack+Black+Adder+-+La+Serie+Completa:+Edici%F3n+Coleccionista.htm)
Kutxa katalanez (diskak berdinak dira):
Kutxa Katalanez (http://www.dvdgo.com/product~catgid~0~list~0~prodid~115742~typeproduct~1~dvd~Pack+L%B4Escur%E7%F3+Negre+-+La+S%E8rie+Completa:+Edici%F3+Col%B7leccionista+(VERSI%D3N+EN+CATAL%C1N).htm)
40 euro dira, 5 diska, 110 minutu extretan.
Caemo, portatzen den dvd editore bat da, euskera ahal izan duen guztietan sartu du, horra hor The Young Ones, Yes Minister, Yes Primer Minister, La pareja basura, eta Allo Allo ia ez du sartzen, gaizki informatu zutelako, baina hori konpondu dugu dagoeneko eta hurrengo hilabeteetan ikusiko dugu.
Sugegorri beltzak ez darama galiziar audiorik, galiziako telebistak uko egin ziolako. Cameok ez zuen izkutatu gertatutakoa, eta horren ostean,Cameori esker, Galiziar telebista portaera berri bati ekin dio. Titulo hau izan da kritikoa audio galiziarrei irtenbidea egiteko, gu euskerarekin baina baina gauden okerragoak badira ikus dezakezuenez.
Euskerazko dvd-een inguruan gehio jakin nahi baduzu, jeitsi post honetako artxiboa: http://aokromes.clanogre.net/smf/index.php?topic=633.0 (http://aokromes.clanogre.net/smf/index.php?topic=633.0) edo link honetatik zuzeneanhttp://www.mediafire.com/?9zgrz4tzj0n (http://www.mediafire.com/?9zgrz4tzj0n)
Joan post-era zerrendaren bertsio eguneratuak jarriz joango gara.
ESKERRIK ASKO DENOI!
Konturatu nahiz agian ez dudala argiegi esan, kutxa erderaz izango da, baina tituloa ingeleses utzi ohi dute BBC-ekoak diren seriekin.
Gustatuko litzaidake telekomedia BBC klasikoak bukatu eta gero, Danger Mouse aterako balute, hau serie britaniarra izanik.
bai, bai, ulertu egin dut. Dena dela, begiratu dut cameo webgunean eta uste dut erosiko dudala. Euskaraz ere badago...
Eskerrik asko berriro.
Aipamenaren egilea: inguma Noiz: 2007ko Martxoaren 25a, 16:24:19
bai, bai, ulertu egin dut. Dena dela, begiratu dut cameo webgunean eta uste dut erosiko dudala. Euskaraz ere badago...
Eskerrik asko berriro.
Eta ripeoa egitera animatuko zinateke? :whistling
baina hori ez da legez kontrakoa? :lol
ikusiko dugu... zein programarekin egiten duzue? shrink32?
hala ere nik euskarazko materiala erosi nahiago dut, bestela gero ez dute argitaratuko... erderazkoa bost axola niri...
ongi izan.
Aipamenaren egilea: inguma Noiz: 2007ko Martxoaren 27a, 16:25:34
baina hori ez da legez kontrakoa? :lol
Ez legala ez da, legala ere ez guztiz, alegala delakoan utziko dugu.
Aipatuikusiko dugu... zein programarekin egiten duzue? shrink32?
Dvd kopiak egiteko edo desprotekzioa egiteko dabil. Gehienetan programa bat baino gehio erabil daitezke. Dvd-eak berregiteko ere dabil.
Aipatuhala ere nik euskarazko materiala erosi nahiago dut, bestela gero ez dute argitaratuko... erderazkoa bost axola niri...
Horretan nago ni, eta nik igotzen dudan materiala, fansubek darabilten etika berdinarekin izango da, erosgai badago edo jartzen badute, momentuan kendu.
Erosgai hori, nik ulertzen dut, kaleratzen den bertsioa. Adibidez, Spirit edo Irla, salgai daude, baina ez nik sortu dudan bertsioan, dvd-eak ez dator euskeraz azpititulatua.
Horrela, Doraemonen igo den filma, 1001 gauak, dvd badago, baina zinemetan bikoiztu ez zenez, dvd atera ondoren ETB-ek bikoiztu zuen, dvd-eak ez darama eta muntaia egin da, salgai ez dagoen bertsio bat kaleratuz.
Hori bai, laister dira titulo hau berreditatzeko, euskera gehituko balu oraingoan, artxiboa kendu beharko litzatekeela uste dut.
Uste dut honekin ulertzen dela gaiari buruzko nire iritzia eta nik egindako igoerekin jarraituko dudan kriterioa.
Ulertzen dut zure iritzia eta onartzen dut, baina ni kontrako iritzikoa naiz.
Zoritxarrez, foro honetako gehienak bizitzaren momentu onenean gaude, baina ez dugu puto duro bat ere ez, eta dekogun gutxia ezin diegu tx****o mordo bati eman. Zergatik t*****oak? Ba... DVD bat 5?-tan salduko balute, ba bai, nik erosiko nuke, baina duten prezioekin, eta batez ere bilduma luzeekin... (adibidez DBZ) Ba sentitzen dut baina ezin naiz erostea permititu. Prezio baxuagoan salduko balituzte ez dut uste galtzen aterako liratekela, eta are gehiago, jende gehiagok erosiko lituzke.
EDIT: editatuta, horrela difamazio arazorik ez.
$GA?-koek dvd-ak kobratu egiten dizkigute grabatu baino lehen, beraz legala da kopiatzea.
EDIT: Kobratu jarri dut. Subkonzienteak K-robatu idaztera bultzatu nau eta.
AipatuZoritxarrez, foro honetako gehienak bizitzaren momentu onenean gaude, baina ez dugu puto duro bat ere ez, eta dekogun gutxia ezin diegu txorizo mordo bati eman.
Dvd-eak ez dira bizitzeko ezinbestekoak, eta berauek negozio bat daramate, irabazi gehienen bila joateko eskubidea dute. Ez da ilegala, beste gauza bat izan daiteke, amorala izatea jartzen diren prezioa.
Ezin baduzu ordaindu, ez du justifikatzen hori lortzeko gauza ilegalak egitea, banku bat lapur zenezake horretarako eta ilegala litzateke, eta oraingoz, legea dagoen moduan, alegala izango litzateke, baina ez legezkoa kopien bidez lortzea.
Eta kontuz hitzekin, difamazio salaketa jaso dezakezu horrelakoak esateagaitik.
AipatuBa... DVD bat 5?-tan salduko balute, ba bai, nik erosiko nuke, baina duten prezioekin, eta batez ere bilduma luzeekin... (adibidez DBZ) Ba sentitzen dut baina ezin naiz erostea permititu. Prezio baxuagoan salduko balituzte ez dut uste galtzen aterako liratekela, eta are gehiago, jende gehiagok erosiko lituzke.
Editore prezio exageratu batez ari zara, kasu konkretu bat, prezio basatiak daramatzana. Ez dira denak Selekta bezalakoak. Errestaurazioa erostea dirua izan zaien arren, prezioz pasatu dira, baina ez 5?-tara jeitsi eta irabazi ahal izateko. Gauzak ez dira ain errazak.
Jakizu denborarekin megapack bat aterako duela, beherapen txiki (txikiegia zihurrenez) batekin, baina denbora aurrera pasa, zihur prezio obeagoan lortuko duzula.
Itxaroten eta noiz erosten jakinda, prezio onak lor daitezke, horretarako, itxaron behar.
Erraz da lortzen titulo asko prezio oso dexentean. Dvd zerrendan azken PVP-a agertzen da, eskaintzetan eta beheraldietan erosis gero, ez da garesti.
Kasu honetan, 40? dira, 5 diska, diska 8?, beherapenetan 30? atera daiteke erraz, 6? diskako atereaz, eta kontuan eduki digipack dela, garestiago egiteko, beraz horrelako prezioa, gauza oso onargarria deritzot.
Bostak 48?-tan atera nituen 8 diskak, 60 zuen packa prezioa, eta beherenapenetan erori zen. Shin Chanen lehen 3 filmak, pack baten erosi ditut, prezioa gaizki jarrita dute eta merkealdian sartuta, 6-7 ? izan dira film bakoitza.
Zure erosteko preziotik ez ain urrun.
Ez da ain garesti, ongi planteatuz, euskerazko material ona erostea.
Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Martxoaren 27a, 23:47:59$GA?-koek dvd-ak krobatu egiten dizkigute grabatu baino lehen, beraz legala da kopiatzea.
Premisa okerra, kanonaren ordainketa ez du legala egiten, legal (obe esan, alegal) egiten duena, kopia pribaturako duzun eskubidea da.
Gainera, desprotekzio programen erabilera, ez legala dela edo hortan zebiltzaten.
Nik argi daukat, ETB zailtasunak, eta ez txikiak jartzen ari die euskerazko bikoizketak erabili nahi dutenei, dirudienez kobratzen katalanek debalde ari direnean, egoera dagoen bezala, nik ez diot izorratuko euskera sartzeko ardura artu duenari, ez dago behartua egitera, bere borondate ona eskertu behar diot.
Fansub mugimendua, eztabaida hau duela luze izan zuen, ondoriak, ezin da kobratu fansub batengandik (nik euskerazko audio muntaietara zabalduko nuke kontzeptua),debalde egin behar da materialaren eskubideak ez dituzulako, behintzat ez dadin egon lukrorik, eta banatzaile bat agertuz, lan guztia zabaltzeari utziz, eta fansub talde dotoreek, ala egiten dute.
Frozen Layer, ala egiten du, eta kaleratuak ditu taldeak bi erabaki horiek ez betetzeagaitik. Talde bat kontraseinua jarri zuen artxibo bati kobratzeko, eta lizenziadun lanak, zuzenean borratzen dituzte serbitzailetik, abisua emanez egin duenari.
Fansub mugimenduen eta enpresen artean akordio moral hori ematen da, nik beteko dut, ez duenak bete nahi, presta dezaka abokatua, banatzaile baten burofaxa lehen edo beranduago jasoko bai du beraiek eskubideak dituzten banaketak geratzen ez baditu epaitegira joango direla. Frozen-Layer burofaxa jaso zuen, eta erabakia hartu paktu hau betetzeko.
Gai honekin eremu delikatuan sartzen ari gara. Nire ustez denek arrazoi dute parte batean.
Hau gauza guztiekin gertatzen da, zinea, musika, bideojokoak eta abar. Produktu baten prezioa gehiegizkoa bada, jendeak kopiatu egiten du merkeago edo dohainik lortzeko. Betikoa da hori.
Hau euskal-encodings izan beharrean usa- edo spain- edo france- edo kotxintxina-encodings izango balitz, eta legeak lege, ahal den bitartean sgaeri kasurik ez nioke egingo. Hobeto esanda, sgae izorratzen saiatuko nintzateke nahita. Beraiek ere ni izorratzen nautelako.
Baina denok dakigu zer garen, euskal-encodings, talde euskaldun bat, hizkuntza gutxitu eta erasotu baten defendatzaileak. Lehendik euskarazko material gutxiegi ateratzen bada, hori salgai dagoen bitartean kopiatzea besterik ez zaigu falta euskara zinetik edo ikusentzunezkoetatik desagertarazteko. Beraz? Nik erdal produktuengatik ez ordaintzea eta diru hori euskal produktuetan gastatzea erabaki dut. Bakoitzak nahi duena egingo du.
guztiz ados darko-rekin
ba lizentziatutako materialik atera ezean, ea zer geratzen den euskal-encodingsen. Nik nahitaezkoa ikusten dut jarraitzea
Ni Ajurekin ados nago eta tipo honekin ere: http://www.youtube.com/watch?v=wsLCgg7eb2I&mode=related&search=
Aipamenaren egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Martxoaren 28a, 00:57:28
AipatuBa... DVD bat 5?-tan salduko balute, ba bai, nik erosiko nuke, baina duten prezioekin, eta batez ere bilduma luzeekin... (adibidez DBZ) Ba sentitzen dut baina ezin naiz erostea permititu. Prezio baxuagoan salduko balituzte ez dut uste galtzen aterako liratekela, eta are gehiago, jende gehiagok erosiko lituzke.
Editore prezio exageratu batez ari zara, kasu konkretu bat, prezio basatiak daramatzana. Ez dira denak Selekta bezalakoak. Errestaurazioa erostea dirua izan zaien arren, prezioz pasatu dira, baina ez 5?-tara jeitsi eta irabazi ahal izateko. Gauzak ez dira ain errazak.
Eske gauza bat da pasatzea eta beste bat da sekula egon den lapurretarik handiena egitea. Beste egunean egon nintzen begira ameriketan atera duten DBZko edizioari. Badakit tirada aplastanteak direla hemengoekin konparatuz, baina iristen da muga bat ya estafatik gora kalifika daitekeena.
Ameriketan ere master digitaldun edizioa hartu da (goitik eta behetik buruak eta hankak destrozatuz, hori bai). Sagaka irten da, eta lehenengoa saiyen saga da, 39 atal. Guztira 25? :blink :blink :blink Hain justu Selektako kutxak 8 atalekin irtetzen dira prezio horretan. 5 aldiz material gehiago. Nahiz eta hemengo eta hango kontsumoa ezberdina izango den eta ezin dela alderatu esan, aldea hain da brutala ze ezin dela beste ezer esan.
http://everything.zstore.com/ProductDetail.cfm?IT=3880
Hor dago prezioa, kontsultatu nahi bada. Gainera edizio honek kurro extra bat dauka; amerikarren ohitura da BSO osoa aldatzea, ba oraingoan bikoizketa hartu eta BSO originalarekin jarri dute. Prezio horrekin 2 kolekzio ere erosiko nituzke, bestea bere paper eta guzti gordez, frikien moduan :xD
EDIT: Konszientea naiz prezio hori promozio bat ere batera, nahiz eta inon esan ez, baina hala ere, pasada bat da, hemen promozioak asko jota 8 atali eragiten die, horiek ya 39ri
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2007ko Martxoaren 28a, 22:56:04
ba lizentziatutako materialik atera ezean, ea zer geratzen den euskal-encodingsen. Nik nahitaezkoa ikusten dut jarraitzea
Badugu nahikoa material dvd-ean atera ez dena eta aterako ez dena guk ateratzeko. Titulo oso bakan batzuk legozke egoera horretan.
Telebisten lizentziaz ez nintzateke arduratuko, dvd-etatik gauza oso desberdina bai da.
AipatuEske gauza bat da pasatzea eta beste bat da sekula egon den lapurretarik handiena egitea.
Lapurreta ilegala da, editore honek ongi deritzon prezioak jartzea ez.
AipatuAmeriketan ere master digitaldun edizioa hartu da (goitik eta behetik buruak eta hankak destrozatuz, hori bai). Sagaka irten da, eta lehenengoa saiyen saga da, 39 atal.
Hori orain, baina lehenago bolumeka atera zuten ere.
Aurreko post hori editatu dizut, FHarlock, Code erabili beharrean ondoan dagoen Instertar cita edo "quote/quote" kodeak erabiltzea hobe da. Bestea beste gauza batzuetarako erabiltzen da ta ez da ondo geratzen. (ez esan hau ere firefoxek mugitzen dizula mesedez :msn-wink).
Lapurreta ilegala izan beharko litzateke, bai. Baina askotan zoritxarrez ez da horrela.
Ez zara SGAE-koa izango ezta FHarlock? :lol Nahiko sutsu ikusten zaitut SGAE defendatzen eta.
juer! nik zerekin egiten zenuten bezterik ez dut galdetu! kar kar kar
jeje, lasai. Nola ripeatzen den ez dakien batentzat nik uste dut gordian knot programa dela onena
Bai, nik ere Gordian Knot erabiltzen dut, oso azkarra, erreza eta ona delako. Bestalde, ideia pixka bat eukita, agian Virtual Dub programa hobea da, aukera gehiago ditu eta (filtroak...) :bye1
Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Martxoaren 29a, 15:33:09
Lapurreta ilegala izan beharko litzateke, bai. Baina askotan zoritxarrez ez da horrela.
Ez zara SGAE-koa izango ezta FHarlock? :lol Nahiko sutsu ikusten zaitut SGAE defendatzen eta.
Lapurreta, joan RAE-ra zer esan nahi duen ikustera, eta erabili erabili behar denean.
Eta ez jarri nik esan ez ditudan hitzak nire ahoan. Ez dut inoiz defendatu SGAE, gauzak diren nolakoak esan ditut bakarrik, eta interesa bere lana ongi egitean gauzak behar bezala editatuz euskeraz sartzen duenari zor zaion errespetoa adierazi dut. SGAE egile guztiak ez ditu errepresentatzen, eta bere moduak ez ditut batere gustokoak.
AipatuBai, nik ere Gordian Knot erabiltzen dut, oso azkarra, erreza eta ona delako. Bestalde, ideia pixka bat eukita, agian Virtual Dub programa hobea da, aukera gehiago ditu eta (filtroak...)
Nik errekodifikatzeko virtualdub obeago dela ikusten dut, aukera gehio eta kontrol gehio ematen dizu. Gauza da, Goardian Knot programa pak bat dela, eta virtualmod erabili nahi baduzu, beste programak bilatu beharko dituzu, Dvddrecrypter bezalakoak.
ok, gordian hori ikusiko dut...
Galderatxo bat... euskaltegian vhs zinta zaharrak dauzkagu eta, badakizue, denborarekin hondatzen ari dira. Nire ideia zen vhs-tik cd-ra pasatzea. Zelan egin liteke hori? Ba al daukazue post bat edo ZelanEgin bat horri buruz?
Eskerrik asko.
ba kapturadora bat beharko duzu, edo bestela dvd grabagailu horietako batek ere balioko dizu.
Aipamenaren egilea: inguma Noiz: 2007ko Martxoaren 30a, 03:49:20
ok, gordian hori ikusiko dut...
Galderatxo bat... euskaltegian vhs zinta zaharrak dauzkagu eta, badakizue, denborarekin hondatzen ari dira. Nire ideia zen vhs-tik cd-ra pasatzea. Zelan egin liteke hori? Ba al daukazue post bat edo ZelanEgin bat horri buruz?
Eskerrik asko.
Nongoa zaren arabera, agian gutako bati pasa diezaiokezu edo geratu hortan laguntzeko.
Bestetik, egizu filmeen zerrenda, eta filmearen arabera, agian audioa harrapatzearekin nahikoa izan liteke. Ardura duena audioa da, eta gero, irudia, dvd-tik atera badaiteke, obeagoa izango dena, muntaia egin eta kito.
Audioa bakarrik atera nahi bada, VHS bat, minijack-line kable estereoa eta ordenagailuaren mikro sarrerarekin nahikoa duzu.
egia esateko virtualdubmod askoz hobeagoa da esan duten moduan, filtroengatik eta, baina dvdkin arazo bat dauka, bideo zatiak .vobetan etortzen dira, eta nik dakidala behintzat ez ditu kargatzen .vob artxiboak bata bestearen atzetik, osea banan-banan konprimitu beharko lirateke eta avian daudela jarri bata bestearen atzean
Aipamenaren egilea: FHarlock Noiz: 2007ko Martxoaren 30a, 12:04:38
Aipamenaren egilea: inguma Noiz: 2007ko Martxoaren 30a, 03:49:20
ok, gordian hori ikusiko dut...
Galderatxo bat... euskaltegian vhs zinta zaharrak dauzkagu eta, badakizue, denborarekin hondatzen ari dira. Nire ideia zen vhs-tik cd-ra pasatzea. Zelan egin liteke hori? Ba al daukazue post bat edo ZelanEgin bat horri buruz?
Eskerrik asko.
Nongoa zaren arabera, agian gutako bati pasa diezaiokezu edo geratu hortan laguntzeko.
Bestetik, egizu filmeen zerrenda, eta filmearen arabera, agian audioa harrapatzearekin nahikoa izan liteke. Ardura duena audioa da, eta gero, irudia, dvd-tik atera badaiteke, obeagoa izango dena, muntaia egin eta kito.
Audioa bakarrik atera nahi bada, VHS bat, minijack-line kable estereoa eta ordenagailuaren mikro sarrerarekin nahikoa duzu.
vhs-en audioak kapturatzeko, hobe da seinalea linea sarreratik sartzea mikrofonoarenetik sartu beharrean.
Ez dago zertan banaka konprimitu beharrik, smartripper bezalako programekin dvdtik .vob-ak ateratzen dira eta .m2v fitxategi bat sortzen da. Virtualdub-ekin sortu berri den fitxategia irekiz gero automatikoki vob guztiak kargatzen dira.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2007ko Martxoaren 30a, 16:01:08
egia esateko virtualdubmod askoz hobeagoa da esan duten moduan, filtroengatik eta, baina dvdkin arazo bat dauka, bideo zatiak .vobetan etortzen dira, eta nik dakidala behintzat ez ditu kargatzen .vob artxiboak bata bestearen atzetik, osea banan-banan konprimitu beharko lirateke eta avian daudela jarri bata bestearen atzean
Egin egiten du, baina audio bakarra aukeran utziz, behintzat virtualdubmodek, eta zatiturik badaude ere, jarraian irakurtzeko gai da logika erabilita.
Dvddecrypter mpeg2 bezala ateratzen dizkizu jada estandarizaturik, vob-ak ogm-ren antzeko gordailu da, eta dexmultiplexatzen usten dizunez, audioa artxibo banaturik dituzu, gero mp3 ongi errekonprimatzeko. Virtualdubek audioen errekonpresioan zarata sartzen zidan.
Kontuz konfigurazioan, 1g-tan banatzen ditu artxiboak, virtualek banaturik uler ditzake, baina konfigurazioan no slip eginda, artxibo bakarrean duzu.
Aipatuvhs-en audioak kapturatzeko, hobe da seinalea linea sarreratik sartzea mikrofonoarenetik sartu beharrean.
Egia, baina teknikoki berdintsuak direnez, beti nahasten naiz esaterakoan.
ostia, egia, hori gordin knotekin ere egin daiteke
epa denoi,
ez dut messengerra erabiltzeko ohiturarik.
instalatu eta probatu dut gordian knot hori eta oso ondo doa. Telesaioa jasotzen dudanean froga bat egingo dut...
bakea zuekin! :hail
zer egin behar dut?
gordian not erabili... irudia eta soinua bereizi eta soinua mp3ra pasatu?
ah! gutxi barru subripi buruzko eskuliburua euskaraz izango duzue eta programa ere euskaratuko dut...
Aju, asmatu non nagoen? kar kar kar
ziberjauretik idazten...
aio!!!!! :hail
bakea zuekin!
Armarri hori... :hail :hail :hail :hail :xD
Beno, ikasketa ordu batzuk galduta (zelako disgustoa) 'Zalantzak eta tutorialak'en jarri dut tutorial bat zelan ripeatu azalduz. Nonbait ataskatzen bazara, abisatu eta ziur hemengo gehienek badakitela zelan konpondu sor dakizukeen arazo hori.
kar kar
badakusat ezagutzen duzula armarria... :xD
Lekeito reges devellabit... kar kar kar
Eskerrik asko eskuliburuagatik, begirada bat botako diot eta esangotsut...
gora Lekitto! :hail