Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: Artzaik Noiz: 2022ko Maiatzaren 26a, 21:59:53

Izenburua: Mundo post-apokaliptiko bateko telesaila
Egilea: Artzaik Noiz: 2022ko Maiatzaren 26a, 21:59:53
Kaixo,

Ez dakit nola bilatu telesail hau, 90rreko hamarkadan bota zuten ETB1n. Mundo post-apokaliptiko bat zen, urez beteta eta gure protagonista itsasuntzi batean joaten zen, maltzurren kontra borrakaz. Hasierako abestia oso polita zen, baina ez naiz izenaz gogoratzen, eta ez dakit igota dagoen edo ez.

Marrazki bizidunak ziren, japoniarrak nik uste.

Eskerrik asko
Izenburua: Er: Mundo post-apokaliptiko bateko telesaila
Egilea: Aju Noiz: 2022ko Maiatzaren 26a, 22:25:14
Conan, etorkizuneko mutila, edo Conan, el niño del futuro izango da. Nik ez dut gogoratzen ikusi izana baina Egunkariako hemerotekako programazioetan ageri da 1990 inguruan. Berreskuratzea ondo legokeen serie horietako bat, baina zailegia izango da grabazioren bat agertzea eta ez dut uste ETBk berriro emango duenik. Argitaletxeren batek DVD/Blurayan argitaratuko balu eta ETBk bikoizketa oparituko balu, zin egin zuen moduan...
Izenburua: Er: Mundo post-apokaliptiko bateko telesaila
Egilea: Artzaik Noiz: 2022ko Maiatzaren 29a, 22:01:02
Bai, telesail hori zen. Eskerrik asko. Hau oroitzapenak. Pena bat ETB1en telesail hauek berriz ez botatzeak.

Aio
Izenburua: Er: Mundo post-apokaliptiko bateko telesaila
Egilea: hikaru Noiz: 2025ko Urtarrilaren 25a, 19:59:16
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2022ko Maiatzaren 26a, 22:25:14Conan, etorkizuneko mutila, edo Conan, el niño del futuro izango da. Nik ez dut gogoratzen ikusi izana baina Egunkariako hemerotekako programazioetan ageri da 1990 inguruan. Berreskuratzea ondo legokeen serie horietako bat, baina zailegia izango da grabazioren bat agertzea eta ez dut uste ETBk berriro emango duenik. Argitaletxeren batek DVD/Blurayan argitaratuko balu eta ETBk bikoizketa oparituko balu, zin egin zuen moduan...

Mezu hau eta hilabete gutxira atera zuen Selecta Visionek. Gazteleraz, galizieraz eta katalunieraz, noski. Euskarazko bikoizketaren aztarnarik ez.
Berdin Karekanorekin, beste aukera galdu bat euskarazko bikoizketa sartzeko. Eskerrak behintzat Karekano hemen badagoela!
Izenburua: Er: Mundo post-apokaliptiko bateko telesaila
Egilea: Artzaik Noiz: 2025ko Apirilaren 19a, 13:28:19
Bai, Amazon-en ikusi berri dut, galegoz eta katalanez badago FORTAK bere garaian botatako marrazkiak izango ziren, Dragoi Bola bezala. Ez dakit zergatik ez duten euskera jarri, ETBk bikoizketa galdu du ala?

Izenburua: Er: Mundo post-apokaliptiko bateko telesaila
Egilea: Aju Noiz: 2025ko Apirilaren 19a, 15:18:18
Audioak emango zituztela promes egin... Eta gero hitza jan. Selecta Visionen blurayetatik kanpo geratu zen, lizentziatu duten plataformetan ez dago... Noiz kristo aterako dituzte argitara audiook?
Izenburua: Er: Mundo post-apokaliptiko bateko telesaila
Egilea: Artzaik Noiz: 2025ko Maiatzaren 04a, 15:52:39
audio guzti hauek eman beharko lituzkete, euskarari kalte asko egiten die honek, nik uste gaur egun lehen baino telesail gutxiago bikoizten dira, eta kalitate aldetik ere asko jeitsi da.