Kaxo denoi,lehenengo ta behin foro hontan nobela naizela esan ber dizuet,gaur bertan registratu naiz,baina aspaldi nebilen zuen upload-ak jaisten,pernando amezketarranak esaterako...ez dakit zeinek euki zun web orri hau montatzearen ideia baina nere partez besarkada handi bat jaso dezala,interneten euskarazko web orriak ez datozte batere gaizki.Nik pentsatu nuen ere joku baten eukararatzea egitea baino bertan behera utzi zen oso konplikatua zen eta,Pro Evolution Soccer Playeko joku famatuaz ari naiz,batek baino gehiagok amestuko du joku hau euskaraz izatea,Euskadiko selekzio ta guzti jaja...
Bueno hemen idaztearen arrazoia kontatuko dizuet,agian ez det subforo egokienean idatzi ,barkatu...
Badakizue Berria egunkariak Kutsidazu Bidea Ixabelen pelikula banatzen ari zela prezio egoki baten ordez,nere galdera ondorengoa da,ezin al du inorrek pelikula hau emulen jarri??ezin izan nun dvda erosi ta ikusteko kriston gogoakin geatu naiz,emulen historio honen antzerkia ageri da bakarrik,pelikularik ez.Norbait animatuko balitz...puto amo!!(barkatu)
Bueno mila esker denoi ta zorte on foro eder honekin.
Aiooo
ba bai, ideia ona da pelikula horren ripeo bat igotzea, baina ez dakit foroko inork erosi zuen... Ea norbait agertzen den :whistling
Bitxia da Berriarekin dendetan salgai jarri aurretik eman izana, oraindik zinema estreinutik gertuegi bai da dvd-ea ateratzeko, baina zihur izan hilabate batzuren barruan dendetan edizio normal bat laister aterako dutela eta ia zihurra ere EITB produkto bezala bere ETB bere dendan izatea.
Nik ezin izan nuen erosi, baina nire egunkari saltzaileari eskatzeko esan nion eta jasotzeko zai dago. Galdegiozu zure egunkari saltzaile gertuenari ea eska diezaiokizun.
Oraindik lor daitekenez, eta era arruntean salgai jarriko dutenez, lortuko dudan arren ez dut ripeorik egingo, ez dut arazo legalik ekarri nahi forora eta ez diot egin nahi kalterik titulo honen banaketa komertzialari, gehio egin ahal daitezen.
Hona idatzi dezakezu ere berria@berria.info edo zure hirian Berriak duen bulegotara joan galdetzera.
Lehenik eta behin ongi etorri geure euskal familiara txarlygraffo, benetan guztion izenean asko ezkertzen dizugu gugan arturiko konfidantza.
Kutxidazu bidea ixabel filmari buruz esan ahal dizut, nahiz eta Berriarekin eman izana(merkeago noski),Elkar dendan edo Megadendan eskuragarri duzula filmea, baita EL CORTE INGLES guztietan ere(euskal erkidegokoak noski). Uste dut filmea 15 euro balio duela, baino ez nago oso seguru, dena den www.megadenda.com en begiratu dezakezu prezioa eta erosi.
Azkenik esan zihurasko, ETBkoak beti egiten duten moduan datorren holerako zine oro-n emititzea, burutik jota bait daude hauek(obelix esaten dun moduanXD).
Ongi etorri berriz ere eta espero dugu sarri irakurtzea :thumbsup
ETBri apur bat itxaronda antzerkia eta pelikula atera daitezke era batera ripeo pare bat eginez.
Antzerkia dvd-ean dago salgai ere ete oraindik ere eskuragarri, filma bezala, eta eskuragarri dauden bitartean, arazorik ez edukitzeko eta bere banaketa komertzialari gure banaketa alternatiboarekin itzalik ez genioke egin behar.
Seria bai, oraingoz aterako ez dutela dirudi.
Telebistan eman, ez dut uste, bi urteko margina ematen zaio filmeei, zineko estreinalditik.
Nik badaukat erosita Berriarekin.
txarlygraffo gixajoa. Mezu bat idatzi ta FHarlock-en erantzunagaz alde egin zeuen. Ba interesgarria izango zan igotzea. Nik bestea dekot, Antzerkiaren dvd-a.
Gauza da nik ez dakidala gauzak nola prestatu eta jarri behar diren interneten jartzeko... bestela jarirko nituen.
Ni seriea grabatzen aritu naiz etb1 eta etbsat-etik. Azkeneko kapituluak ez dakit nola egongo diren zeren eguraldi ona dagoenean ETB1 ETB2 ETBSat eta Canal Vasco pixelatu egiten dira 5 segundoro. (Atenuadorea erosi dut seinalearen potentzia jaisteko baina berdin dabil)
Lizentziarekin edo arazorik egongo litzateke eMulean jarri ezkero?
Lizentziaren kontuan eztabaida izango genuen foroan eta hurrengo arau hau ezarri zen:
Aipatu-Foro honetan interesgarria izan daitekeen euskarazko edozein material da onartua. Azkenaldian lizentzia gora eta lizentzia behera ibili gara: norberak ikus dezala zer egiten duen lizentziatutako materialarekin. Baten batek lizentziatutako zerbait aportatu nahi badu, pertsona horri ez zaio inolako kargurik hartuko ez komentariorik egingo lizentziari buruz, bakoitzak ikus dezala jaitsi ala ez, eta errespeta itzazue beste guztien erabakiak gai honi buruz.
Hori jakinik zeuk erabaki zer egiten duzun, baina niri behintzat izugarri gustatuko litzaidake serie hau berriz ikustea, emititu zutenean atal batzuk ez bainituen osorik ikusi. Seriea osorik grabatu zenuen?
Aipamenaren egilea: Barbadil Noiz: 2007ko Uztailaren 03a, 23:02:20
Ni seriea grabatzen aritu naiz etb1 eta etbsat-etik. Azkeneko kapituluak ez dakit nola egongo diren zeren eguraldi ona dagoenean ETB1 ETB2 ETBSat eta Canal Vasco pixelatu egiten dira 5 segundoro. (Atenuadorea erosi dut seinalearen potentzia jaisteko baina berdin dabil)
Lizentziarekin edo arazorik egongo litzateke eMulean jarri ezkero?
Igo arazorik gabe, egia esan pentsatuta nuen telesaila hartzea bigarren pase batean ,baina zeuk grabatu badezu primeran!!^^ Aupa Barbadil, beste ripeatzaile bat talderako^^ jejeeejejeje
Pelikula ondo dago baina telesaila askoz hobe gehiago agertzen dela... . Ez dakit ETBk zerbait esango duen... :embarrassedd
Aipamenaren egilea: BeleBeltz Noiz: 2007ko Uztailaren 03a, 23:28:53
Lizentziaren kontuan eztabaida izango genuen foroan eta hurrengo arau hau ezarri zen:
Aipatu-Foro honetan interesgarria izan daitekeen euskarazko edozein material da onartua. Azkenaldian lizentzia gora eta lizentzia behera ibili gara: norberak ikus dezala zer egiten duen lizentziatutako materialarekin. Baten batek lizentziatutako zerbait aportatu nahi badu, pertsona horri ez zaio inolako kargurik hartuko ez komentariorik egingo lizentziari buruz, bakoitzak ikus dezala jaitsi ala ez, eta errespeta itzazue beste guztien erabakiak gai honi buruz.
Hori jakinik zeuk erabaki zer egiten duzun, baina niri behintzat izugarri gustatuko litzaidake serie hau berriz ikustea, emititu zutenean atal batzuk ez bainituen osorik ikusi. Seriea osorik grabatu zenuen?
Zehatz-meatz jakin nahi nuena da ea Telesaila DVD-an ez dagoenez ea lizentziatuta dagoen.
Seguroenik kriston parida bota dudala goiko lerroan eta lizentziak ez duela zer ikusirik DVD-an ateratzearekin.
Norbaitek esplika iezadake nola doan lizentziarena eta baldin badu noiz amaitzen den?
Aipamenaren egilea: BeleBeltz Noiz: 2007ko Uztailaren 03a, 23:28:53Seriea osorik grabatu zenuen?
Baietz uste dut, eta repe gainera ETB1 eta ETBSat-etik pixelazioak zirela eta. Oraindik ez ditut konprobatu baina baliteke pixelazioak egotea. Zorionez ETBSat-ean astebete beranduago ematen zuten eta pixelazioak kapitulo berdinarekin ez koinziditzea bietan.
Berri geihago izango dituzue. Aio!
Aipamenaren egilea: Barbadil Noiz: 2007ko Uztailaren 04a, 00:05:02
Norbaitek esplika iezadake nola doan lizentziarena eta baldin badu noiz amaitzen den?
Lehen esan dizudan eztabaida hau da (http://aokromes.clanogre.net/smf/index.php?topic=723.0). Bota begirada bat ea zerbait argitzen dizun, baina gai horretaz gain beste gauza batzuk ere aipatzen dira eta oso luzea eta astuna da irakurtzeko. Uste dut link batzuk zeudela beste orri batzuetara horren inguruko informazioa dutenak.
Agian hobe besteren batek argiago azaltzen badizu, nik gauza gehiegirik ez baitakit lizentzien kontuan.
Aipamenaren egilea: Jotake[EH] Noiz: 2007ko Uztailaren 03a, 23:36:48
Pelikula ondo dago baina telesaila askoz hobe gehiago agertzen dela... . Ez dakit ETBk zerbait esango duen... :embarrassedd
ETBk ez du ezer esango.
Berak galdetzen duena hau dela uste dut, ea serie hau dvd-an argitaratzeko lizentzia norbaitek duen edo libre dagoen.