Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Eskaerak => Gaiaren sortzailea: xabino Noiz: 2024ko Irailaren 27a, 00:22:59

Izenburua: Bizkarsoro
Egilea: xabino Noiz: 2024ko Irailaren 27a, 00:22:59
Kaixo!

Bizkarsoro filmaren bila nabil eta zaila egiten ari zait inon aurkitzea. Jada zinetatik kanpo dago eta zuzenean ere ezin da ikusi. Zuek zaretenez euskarazko zinema era askean uzten nagusi, eskaera egin nahi nizuen, ea posible duzuen film hori igo.

Eskerrik asko aldez aurretik!!

Izenburua: Er: Bizkarsoro
Egilea: arrakala Noiz: 2024ko Irailaren 27a, 11:00:42
Kaixo Xabino,

Euskal ekoizpenei kalterik ez egin asmoz, euskal filmak ez ditugu forora igotzen Etb-k emititu arte (edo Primeran, Kanaldude, HamaikaTB edo horrelakoren batek online nahieran jarri arte).

Bizkarsororen kasuan errango nuke herriz-herri emanaldiak eskaintzen ari direla oraindik gainera. Beraz oraindik dexente itxaron beharko dugu filma hona igo arte nik uste.

Irati filma ere adibidez aspaldi atera zen DVD eta BluRayan, baina foroaren arauak (https://www.euskal-encodings.eus/index.php?topic=730.0) jarraituz, ez dugu igoko Etb-k emititu edo Primeranera igo arte.

Ongi izan!