Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: baronluigi Noiz: 2025ko Urtarrilaren 20a, 15:22:35

Izenburua: Dragoi Bola Super euskeratuko dutela dirudi
Egilea: baronluigi Noiz: 2025ko Urtarrilaren 20a, 15:22:35
https://www.eitb.eus/eu/eitb-taldea/osoa/9672805/dragoi-bola-telesail-mitikoa-ikusgai-izango-da-eitbren-makusi-plataforman-urtarrilarem-18tik-aurrera/

Aipatu"Dragoi Bola Z" eta "Dragoi Bola Super", ondoren

Astero 12 atal ikusgai jarrita, "Dragoi Bola"ren 150 bat ale bilduko ditu MAKUSIk urteko lehen hilabete hauetan; maiatzerako, berriz, "Dragoi Bola Z"ren emanaldiarekin jarraitzea aurreikusita dago, eta jada hasi dira lanean "Dragoi Bola Super" ere eskaintzeko. Irailerako egon daiteke azken hori prest.

Horrez gain, Dragoi Bola eta DBZ osoa igoko dituzte bere zerbitzura.

PD: Selectaren bertsioak direla dirudi. Opening eta ending-ak japoniarrez daude eta.

Izenburua: Er: Dragoi Bola Super euskeratuko dutela dirudi
Egilea: Aju Noiz: 2025ko Urtarrilaren 21a, 11:33:53
Beraien bideo filtratuarekin eta audioa 23.976 fps-ra pasatuz tonua zuzendu gabe. Grabeago entzuten da.
Izenburua: Er: Dragoi Bola Super euskeratuko dutela dirudi
Egilea: Nitro T Noiz: 2025ko Urriaren 02a, 22:41:28
Primeranen web-orrialdean urriaren 22an emitituko dutela jarri dute. Hortaz, euskal bikoizketa ofiziala edukiko dugu, azkenean ere.