Telegrameko aurkibidea erabili ahal izateko, Telegram instalatuta izan behar da. Aplikazioak bi bertsio ditu, mugikorrekoa eta ordenagailukoa (kontu berarekin bietan eduki daiteke aldi berean). Behin instalatuta, kontua sortzeko WhatsApp-aren oso antzekoa da, telefono zenbaki eta izen bat eskatuko dizkizu eta honekin kontua sortuko dizu.
Elkarrizketa hasi
Telegram prest izanda, aurkibideko bot-arekin elkarrizketa bat hasi behar da. Horretarako Telegram-eko bot-erako esteka (https://t.me/euskal_encodings_aurkibidea_bot) honetan klik egin eta azpiko irudikoaren atzeko elkarrizketa bat irekiko da. Bertan beheko botoiari sakatu elkarrizketa hasteko.
(https://i.imgur.com/DTgWd0v.jpeg)
Behin hau eginda, azpiko irudian ikus daitekeen bezala, ez zarela administraria esango dizu, baina lasai, ez egin kasurik mezu honi.
(https://i.imgur.com/fY8YVPY.jpeg)
Edukiak bilatu
Aurreko guztia egindakoan, oso erraza da edukiak bilatzea. Bot-ari idatzi edukiaren tituluarekin (adibide moduan Avatar erabili da) eta tituluan Avatar hitza duten edukien zerrenda itzultzen du (kasu honetan bakarra).
(https://i.imgur.com/dtiqFbc.jpeg)
Zerrenda horretan, eduki bakoitzaren informazioa agertzen da ondorengo formatuan:
Euskarazko izena -- Jatorrizko izena: Kanalaren esteka
Kanalaren estekari klik eginda, kanal horren informazioa erakutsiko digu eta botoia sakatuta, kanal horretan sartuko gara.
(https://i.imgur.com/VVr2F4H.jpeg)
Kanal barruan egonda, bertara igotako edukia ikusi daiteke.
(https://i.imgur.com/hXuBPDS.jpeg)