Euskal Encodings

Orokorra => Hizketa txokoa => Gaiaren sortzailea: enekourbieta Noiz: 2026ko Abuztuaren 02a, 19:08:27

Izenburua: PAMPINO EITB HAUR GAZTE PROGRAMA 1986
Egilea: enekourbieta Noiz: 2026ko Abuztuaren 02a, 19:08:27
Arratsalde on!!

Mezu hau idazten dut ea norbaitek lagundu ahal didan 80 hamarkadako EITBko programa baten grabazioak lortzen edo laguntzen nun lortu. 1986ean PAMPINO haur/gazte programa telebistan eman zuten, bertan nire izebak parte hartu zuen, finalera iritsita hain zuzen ere. Saiatzen ari naizena da gutxienez programako finala bideoan lortzen.

Edozein laguntzarako baita ere, nire maila : enekomartinurbieta@gmail.com da.

Mila esker aldez aurretik
Izenburua: Er: PAMPINO EITB HAUR GAZTE PROGRAMA 1986
Egilea: baronluigi Noiz: 2026ko Abuztuaren 22a, 16:51:35
ETBkoek orain dela hilabete batzuk esan zidaten, sorreratik emititutako programa propio guztiak biltzen zituen plataforma berri bat sortzeko asmotan dabiltzala. Baina batek daki noiz.
Izenburua: Er: PAMPINO EITB HAUR GAZTE PROGRAMA 1986
Egilea: Aju Noiz: 2026ko Abuztuaren 23a, 00:31:56
Ostras, hari hau irakurri gabe nengoen.

Berandu zabiltza, eskaera horiek "Ez da posible" programari egiten zitzaizkion :barregaizto:

Halako gauzak ETBk bakarrik eskain ditzake. Hemen dauden gauza zahar guztiak norbaitek grabatuta zituelako lortu ditugu, ez dugu ETBko artxibora atzipenik  :ezez2: