Jonukoek esan didate, Lamu-ren seri osoa ateratzekotan direla, Ranma-ren formatu berdinean.
Jonuren partetik, ETB arazorik jartzen ez badu, euskera sartzeko asmoa legoke, berriz ere pilota ETB-en teilatuan.
Eta hor hurengoko koxka, ETB-ek lehenengo 79 atalak edo eman zituen, 210-rreraino bikoiztea faltako litzateke, Jonuk bikoizturik daudenak sartuko luke euskera, denetan sartu ahal izateko, ETB-ri eskatu beharko litzaioke Lamu berriz eman eta falta diren atalak erosi eta bikoizten dituen.
Badago urtebete erdi edo gehiagoxerako margina, Jonu bikoiztutako atalak editatzen dituen bitartean, atal gehio bikoizten hasten eta planifikatzeko.
Ni honelako kanpaina guztien alde nago eta beti sinatuko dut. Baina, ez dakit, oso aukera gutxi ikusten dut honekin kasu egiteko, lehenengo eskaerarekin baino gutxiago.
Hala ere ez dugu ezer galtzen saiatzeagatik.
Oraingoz, ea eitbeko maila blokeatzen duzuten, eta bereziki, ea zenbat eta gehien jakin arazten dugun, gero ea zerbait antolatzen dugun.
Ea ETB konturatzen den seria hau interesatzen zaigula, idatziozue mail honetara: info@eitb.com
Lehen jartzea pasa egin zait.
Beno, gai honi idatzi, eta erantzun didate.
Conan detectibeaz gain, "Rescue Heroes" eta "Galactic Fotball" emango dutela esan didate.
http://www.fisher-price.com/us/rescueheroes/default_flash.asp (http://www.fisher-price.com/us/rescueheroes/default_flash.asp) Ikus dezakezuenez, oso haurrentzako zuzenduta, behintzat ez da errepikapena, gauzak dauden egoeran egonda, askotxo da.
Galactic fotball http://www.youtube.com/watch?v=EB3tuMglZs4 (http://www.youtube.com/watch?v=EB3tuMglZs4) itxura interesgarriagoxea du, cell shading bidez eginda, beintzat gazte espectroari irekitzen zaio aurrekoarekin konparatuz, baina titulo bikain bat izatetik hurrunn.
Bestetik, beste iturri batzuetatik, jakin dudanez, ETB nahiko argi dauka eta erosketak eginda dagoeneko gabonetaraino, eta haurrentzako titulo ikaragarri on eta interesgarria erosteari uko egin diotela... bisionatu gabe.
ETB-en oraindik ere gauzak argiegi ez dituztela uste dut, gazte espektroari garrantzirik eman gabe darraikite, eta amerikar animazio politiko zuzenarekin arriskurik hartu nahi ez dutela ikusten da.
Ea idazten joaten zareten Lamu interesatzen zaigula ikus dezaten.
Galactic Football hori noizbait ikusi dut, eta mierda ederra da. Oliver eta Benji baino flipada handiagoa da... Haurrek agian gusto izango dute, baina ez da niretzat...