Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: orionatk Noiz: 2007ko Ekainaren 08a, 17:23:02

Izenburua: Subtitle workshop-ekin arazoa
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Ekainaren 08a, 17:23:02
Dragoi bola muntatzen hasi naiz. Zentsura duten ataletarako azpitituluen denborak zuzentzen eta koloratzen ari naiz, subtitle workshop programarekin. Gordetzean, SSA formatuan egiten dut, virtualdub-en subtituluen filtroak onartzen duena delako. Arazoa hau da, nahiz eta subtititle workshop-en aurreikusketan ondo ikusi, koloreekin, gero virtualdub-en kargatzean kolorerik gabe ikusten dira, kolore zuri-transparente arraro batekin. Zein izan daiteke arazoa?
Edo bestela, beste programarik ezagutzen duzue hau egiteko?
Izenburua: Re: Subtitle workshop-ekin arazoa
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Ekainaren 08a, 19:25:26
Erabili Aegisub. Hasieran profil batzuk kreatzen dituzu, adibidez 'Goku' ta barruan kolore urdina hartzen duzu, ta ya hor daukazu betirako gordeta profil hori.

Gero subtituluak prest edukitzean, botoi bati eman eta subtituluak banan-banan agertzen zaizkizu, eta profilak aukeratzen dituzu subtituluei koloreak emateko.
Izenburua: Re: Subtitle workshop-ekin arazoa
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Ekainaren 08a, 19:39:57
Nik ere aegisub gomendatzen dizut. Programa horrekin egin nituen probak sakuraren bideoekin eta oso intuitiboa eta erraza da maneiatzeko.
Ez dakit Ajuk emandako azalpenekin aklaratuko zaren, baina ez bazara aklaratzen animesubs (http://www.animesubs.org/Foro/index.php) orrian sartu, manual oso onak dauzkate.
Izenburua: Re: Subtitle workshop-ekin arazoa
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Ekainaren 08a, 19:43:26
Mila esker! Frogatuko dut aber.