Foroko fitxategi danak emulen mantentzea gero ta zailagoa da, gero eta GB gehiago direz. Nik adibidez ordenagailuan 720 GB dekotaz, baie MPG formatuko ripeoekaz eta emulen konpartitzen dekotazen fitxategi piloagaz ya bete beterik dekot.
Adibidez Dragoi Bola Z 1tik 180ra konpartitzen nabil eta ez dakit zati batzuk "alperrik" dekotazen hor. Hau da, 100tik 120ra adibidez 5 iturri baino gehiago badagoz forokoen artean, ba leku hori oso ondo etorriko jaten. DVD baten grabatu eta behar danean emulen sartuko neuke ostabere.
Nire proposamena da, Fitxategi guztien lista bat itea foroko atal barri baten edo holan. Eta hor nortzuk zer konpartituko dogun antolatzea. 5 iturri eukiteagaz ondo konfiguratute badau emule (powershare limited eta horrek danak) nahiko errez konpartituko ziren fitxeroak.
Bebai ondo egongo zan beste subforo bat edo, jendeak iturririk ez dekien artxiboak eskatzeko edo holango zeozer.
Oso ondo deritzot. Gainera jakin dezagun naiz eta 5 pertsona egon ripeo/muntaietan lan egiten(ke tiene tela tambien)urtero gero ta release gehiago egiten hari gaudela eta hori gende gehiagoren kolaborazioa premiazkoa litzake dena abarkatzeko, bestela batez ere Arsenicum ta nire lana alperrikakoa izango litzake oso(gu biok esaten dut, gehien grabatzen ta montatzen dugunak garelako), zeren Ajuren dragoi bola Z adibidez oso arrera ona du, atal gehienak iturri nahikotxo dituzte....Nire partetik beti bezala, filme guztiak nire esku, eta nire release 3 ere(zehaztugabeak oraindik)....
Baino gauza bat argi dekogu denok ta da....ala edo nola moldatu egin behar garela elkar laguntzeko foruko taldekide guztiok, aintxin zein berri.
Orain guztien esku dago Euskal Encodings... :irak
Nire ustez ere horrelako zerbait egin beharko litzateke nik ere geroz eta espazio gutxiago baitaukat disko gogorrean eta Arsenicum-ek esan bezala batzuk "alperrik" daude. Beraz ea antolatzen garen eta zerbait ken dezakedan diskotik.
Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Abuztuaren 15a, 00:32:17
Bebai ondo egongo zan beste subforo bat edo, jendeak iturririk ez dekien artxiboak eskatzeko edo holango zeozer.
Nik uste atal hau beharrezkoa dela.
Ni ere horren alde nago. Hala ere atzo 500 gigako diska gogorra erosi nuen, asike ez daukat espazio arazorik.