Ba hori, youtube berria egin dutela baina euskaraz www.euskaltube.com. Jar ditzagun bideoak hemen hobe :pla
http://www.euskaltube.com/ hau da.
Irakurten ibili naz eta antza danez Haritz Rodr?guez Kazetariak sortu deu Euskaltube barri hau.
Nik bide bat igon dot. Denboragaz gehiago sartuten joango naz. Oso ideia ona da. Ni Youtuben potrotaraino egon naz bideoak sartu ta hizkuntza Espa?ol jarri behar, hurbilen dagoena dalez jendeak errezau aurkituko deuelakoan.
10 bat zuretzako Haritz!
OSO BERRI HONA!!!
Dena den ez dakit ze ostia gertatzen zaidan baino ez dit erregistratzen uzten :brickwall :brickwall :brickwall
erregistratu emoten dot ta "PUF"eiten dau Pagian web no encontrada.....?? 5 aldiz sahiatu baino ezer....
Arazo batzuk eman dutela uste dut. Baina lasai saiatu geroago.
Hau da Euskaltuberen sortzaileek bidali zuten prentsa oharra.
AipatuEuskaltube, Youtuberen euskal klona
Euskarazko ekimen berri bat aurkeztu da gaur sarean. Youtube arrakastatsua oinarri hartuta diseinatutako webgunea da eta Interneteko euskal bideosormenaren erreferente nagusi bilakatzeko asmoarekin jaio da. Euskaltube.com du izena eta, funtsean, Interneteko erabiltzaileei beren bideoak bidali eta ikusteko aukera eskaintzen die, beste parte hartze tresna batzuekin batera.
Euskaltube.com guneko arduradun Haritz Rodriguezek prentsa ohar idez adierazi duenez, euskal gizarteak Web 2.0 tresna propioak erabili ahal izateko duen beharretik sortu da proiektua. Bereziki, euskaraz adierazten direnek duten beharra da abiapuntua. Euskaltube.com edozein hizkuntzan adieraazten diren erabiltzaileentzako sortu bada ere, sistema euskara hutsean dago, sarean hizkuntza honen erabilpena sustatzeko helburu argiarekin.
Rdriguezen esanetan, ?Euskaltuberen helburua ez da Youtuberi konpetentzia egitea. Hori pentsaezina da bideoak partekatzeko tresna aitzindari honek duen indar eta erabiltzaile kopuruarengatik. Hala ere, Euskaltuben argi dugu sareko tresna globalekin batera, tresna lokalek ere beren txokoa izan dezaketela. Txikiagatik garrantzitsua izateari utzi ez dion txokoa. Izaera lokala da, hainzuzen ere, gisa honetako tresnak interesgarri egiten dituena. Alegia, badakigu euskaldunek Youtube bisitatzen jarraituko dutela munduan arrakasta erdiesten ari diren bideoak ikusteko. Baina, aldi berean, Euskaltube guneari ere bisita egngo diotela espero dugu, hemen zer ikusten eta sortzen ari den jakiteko?.
?Gertuko eduki lokalean datza Euskaltuberen erakargarritasuna. Aurrerantzean webgune berrian ikusi ahal izango diren bideoak erabiltzailearen gertuko ingurunearekin lotutakoak izango dira. Erabiltzaileekiko gertutasun horrek balioa gehituko die webguneko edukiei. Gainera, egun antzerako plataformatan aurki daitekeen bideo kopuru handiak maiz ahanzturara bideratzen ditu Euskaltuben presentzia indartsuagoa izango duten edukiak.Finean, euskal erabiltzaileak bere intereseko bideoak errazago aurkitu eta partekatu ahal izango ditu, baita zehastasun geografiko eta kultural handiagoarekin ere?, gaineratu du prentsa oharrean.
Euskaltubeko administratzaileak webgune berriarentzat blogarien euskal komunitateak duen garrantzia ere, eta alderantziz, azpimarratu nahi izan du. ?Gutxi gora behera 5.000 blog daude euskaraz. Oso komunitate bizia da eta ikusentzunezko edukiak ere sortzen ditu. Maiz, beste hizkuntza batzuetan garatutako webguneetara joan beste erremediorik ez dute, ingelesa kasu. Euskaltube gunetik blogari guztiak gonbidatu nahi ditugu, tresna berri hau erabil dezaten?. Izan ere, Euskaltubera igotako bideoak webgune pertsonal eta blogetan txertatzeko aukera ere eskaintzen du.
Euskaltubera igotako bideoek ez dute zertan euskaraz eginak egon beharko. Euskal Herriarekin harremana duen edozein bideo, baita gazteleraz edo frantsesez egindakoak ere, zabalpen aukera gehiago izango du Euskaltuben beste plataformatan baino. Honi guztiari Youtubek eskaintzen dituen aukera guztiak erabili ahal izatearen gozamena gehitu behar zaio, baina oraingoan norbere hizkuntzan. Izan ere, eduki finkoa (menuak eta jakinarazpenak) euskara hutsean baitaude.
?Garrantzia berezia eman nahi diogu herri kazetaritza deritzaion fenomeno hazkorrari. Gaur egun, edonork bere telefono mugikorrarekin edo etxeko bideo kamerarekin lekuko gisa ikusi duen egunerokotasunezko gertakari bat harrapa dezake. Horregatik, etxeko bideoak, iragarkiak, laburmetraiak, kirolak eta umorea ez ezik, Euskaltube egunerokotasunezko bideoak bidaltzeko tresna bilakatzea espero dugu. Badakigu gaur egun herritarrek grabatutako edozein bideo informazio iturri bilaka daitekeela, baita ohiko hedabideentzat ere?, gaineratu du. gaur aurkeztu dena webgunearen ?beta? bertsioa da.