Hauxe da astelehenetik aurrerako programazio egoera:
07:00 TIK-TAK CIRCUS
Saio honek munduko zirku ikuskizunik onenak biltzen ditu. Txina, Hungaria, Korea, Kanada eta Estatu Batuetako piztia-hezitzaileak, magia, akrobaziak eta umorea azalduko dira bertan.
07:30 HELLO KITTY II
"ALADINO ETA KRISEILU MIRESGARRIA"
07:30 BETIZU
08:00 DORAEMON, KATU KOSMIKOA III
"TELE AULKI MAKILA"
08:20 DORAEMON, KATU KOSMIKOA III
"KOMETA BILTZAILEAK"
08:45 DORAEMON, KATU KOSMIKOA III
"LAGUNAK IRABAZTEKO ERAZTUNA"
09:10 EGAZTEA
09:30 BIDAIDE
09:30 N.G.:OTSOAREN ITZULERA
"N.G.:OTSOAREN ITZULERA"
10:25 HEGO AMERIKA BASATIA
"MUNDU GALDUA"
11:15 TRAVEL NOTES
"BILBO: TITANIOA ETA ASKOZ GEHIAGO"
11:40 GURE LANBIDE ZAHARRAK
"HARRIGINTZA"
26 kapitulutan zehar, pixkana-pixkana galduz joan diren ogibideak azaltzen zaizkigu. Ogibide hauek, gaur egun oso ohikoak ez izan arren, duela denbora gutxira arte gure ekonomiaren zati garrantzitsua osatzen zuten.
12:05 MARE VASCONUM
Paisaia, fauna, landaredia eta gizakien esku-hartzea, gertukoa izan arren ezezaguna zaigun ingurune batean: Bizkaiko Golkoa edo Kantauri Itsasoa. Hori guztia aurkezten zaigu Kantauri Itsasoko naturari buruzko lehen serie honetan.
12:30 ELKARTASUNAREN BIDEAK
"TIERRA Y SEMILLAS-YLENI-I (ALDEA GLOBAL)"
13:05 BETIZU
13:05 TINTINEN ABENTURAK
"URREZKO HAGINDUN KARRAMARROA I"
13:30 VITAMINIX
13:35 AZKEN ERRESERBA
"ILARGIKO TXORIA"
ARRATSALDEA goiza gaua
Programazio honek aldaketak izan ditzake
14:00 GAUR EGUN
14:40 EGURALDIA
14:45 BETIZU
14:50 HARTZ TXIKI
"LIMOI MAGIKOA-TONTOLAPIKOA-GABON HARTZ-"
15:15 SORGIN ASPERTUA
"SORGIN ASPERTUA KLUBEAN"
15:20 BARRE BUSA
16:25 MUNDU GALDUA
"ESKAINTZA"
17:10 LUCKY LUKE
"APATXE ARROLLA"
17:35 ERREGE
"MUNSTROTITISA"
18:00 IPARRALDEAREN ORENA
18:05 BETIZU
18:05 KOCHICAME
"RYOTSUREN LEHEN AMODIOA"
18:35 HATTORI NINJAREN ABENTURAK
"IRAKASLEAREN INSTANTEKO KAMERA"
18:55 DINOSAUROAK
"KATAMOTZ HAGINLUZEAK"
19:20 DRAGOI BOLA Z
"ETSAIAREN AHALAREN MENDE"
19:40 POKEMON
"USTEKABEKO POKEMONA"
GAUA goiza arratsaldea
Programazio honek aldaketak izan ditzake
20:00 ONE PIECE
"KOBYREN BORONDATEA ETA GARP ALMIRANTEORD"
20:25 GAUR EGUN
21:05 EGURALDIA
21:10 ONE PIECE
"LORATEGI TXIKI:ANTZINAKO UHARTEA"
21:35 BI ERREPIDEAN
"MERKATUA"
22:05 ZINEA
"MAITASUNAREN ARRISKUAK"
"(OUT OF SIGHT (`98))"
117 min. - 1998
Zuzendaria: Steven Soderbergh
Antzezleak: George Clooney Jim Robinson Jennifer Lopez
Jack Foleyk bankuak lapurtzen ditu, eta harrapatu eta gero 30 urte bete beharko ditu kartzelan. Tunel bat zulatuko du ihes egiteko, baina zoritxarrez Karen Sisco agente federalarekin egingo du topo. Ihesaldiaren ondoren, Detroiten elkartuko dira berriro. Karen Jacken atzetik dabil, eta lapurra, berriz, izugarrizko iruzurra prestatzen dabil.
00:05 KRONIKAK
"GAIXOTASUNA"
00:35 EGAZTEA
00:55 EGI BIDEAN
"BIZITZA BOKAZIOA"
Gizarte eta kristau gaiak jorratzen dituen erlijio saioa.
01:00 BAKARRIK
03:05 BI ETA BAT
"BIHAR GOIZEAN"
Dirurik ez dutela eta, bi neska beren arazo ekonomikoen konponbidea aurkitu dutelakoan daude beren pisua mutil gazte batekin banatzea erabakitzean. Gazte hau, ordea, ez da Rockefeller aberats bat, eta hiru protagonistek gorabehera ugari biziko dituzte berehala estuasun ekonomikoen ondorioz, ikus-entzuleei barre-algarak sortuaz.
03:35 E-KLIPSE@
Joseina Etxeberriak aurkeztutako musika saioan bideoklipak dira ikusgai.
04:30 ELKARTASUNAREN BIDEAK
"AMARRUPA KANRUPA(MZAMBIQUE)"
Dokumental sail honek Hirugarren Munduko jenderaren eguneroko bizitza erakusten digu. Kooperanteen lanaren bitartez euren kultura, bizimodua eta abar ikusten ditugu. Kooperanteen lana Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako sailari esker ematen da, euskaldunon diru languntzaz.
05:05 EUSKAL HERRITIK
"EBROTIK HEGOALDERA"
Serie dokumental hau osatzen duten atal ugarien bidez, Euskal Herria ardatz duten gai, pertsonaia, toki eta ohitura ugari aurkezten zaizkigu.
05:40 ESANAK ESAN
"PAULO IZTUETA"
Jose Mari Iriondok aurkeztu eta zuzendutako elkarrizketa saioa.
06:10 OSABIDEAK
"OSABIDEAK"
Alfredo Elorzak aurkeztutako saioa. Bertan, osasuna eta elikadura zaintzeko aholkuak emango dira.
06:20 IKUSGELA
Hezkuntza arloari zuzendutako saioa, I?igo Lopez de Aldak aurkeztuta. Irakasleen, gurasoen eta ikasleen beharrizanak eta intereseko gaiak lantzen ditu.
Beno, ta badirudi aurten Zinema gehiago izango dugula, hots:
Larunbata: Ohianeko liburua.
Igandea: Albaniako konkista. Euskal zinea.
Astelehena: Maitasunaren arriskuak,
Asteazkena: Sorgin indarra.
Ba hauek dira aldaketak etb-1ko programaketan.
Suposatzen da, Lucky luke,kochikame, eta besteak amaitzne direzenean sartuko dituztela gutxika gutxika telesail berriak. AIO
Ikusten dudanez aio doremi eta krokodilo ehiztariari...
One pieceko atal horiek berriak dira?
Tintin eta Lucky Luke ia amaitzeko kapaz garen oraingo paseagaz. Lucky Luke ez dot uste hasierarik hasiko danik baie Tintin seguruenik bai.
Doraemon a tutiplen. Dala pare bat urte edo doraemonen bi atal hasi ziren jartzen egunean ta hor grabatu nenduzen EuskalPartyn banatutako danak. Aurten grabatuta dekotazenakaz + hemetik aurrerako eguneko 3 atalekaz... ASKO eukiko dotaz.
Mundu galdua be ez da kendu. Ez dakizuenontzako ze serie dan: http://www.sharerip.com/forum/index.php?topic=23944.0
Dinosauruak astelehenean uste dot 56. atala dala eta 3 baino ez dotaz galdu. Amaitzen danean ez dot uste ostabere emongo deurienik.
Pelikulak astelehenetan ta Zapatuetan.? Ondo! Azkenaldian pelikula asko emoten dabilz. Pasadan zapatuan be Jackie Chan-en bat emon zeurien, Tipo Jatorra.
Eta goizaldean, aspalditik serie ezberdinak emoten dabiltzez. Bi eta Bat emoten dabiltzez aspaldian, 1993ko serie bat, 26 atalekoa. Gaur uste dot 22.na emoten dala eta danak grabatu dotaz orainarte. Egun batekoa txarto dau ETBkoei zinta ataskatu edo zeozer gertatu jakelako. Imagena banda berde horizontal batzukaz agertuten zan. Hau amaitzen danean Jaun Ta Jabe hasiko direz emoten. Ia oingoan kapitulo danak hartzeko kapaz nazen.
Pilotari serie barrie be emon beharko deurie egunetariko baten. Irakurri dotenez, pilotari afizionatu bat da eta hego ameriketara doa esku pilotako mundiala jolastera. Bueltan aireportuan norbaitek droga sartzen dotzo maletan (tipikoa) eta sei urtez gartzelan egoten da. Urtetzen danean berriz lehen izandako pelotari bikaina izatera bueltatu nahi du, baina ez da hain erreza izango.
Eta gaur ETB2ko aurkezpena egon da. Hor egon direz dana "Heroes" telesaileko kamisetagaz, anuntzioa be emon deurie zelan amerikako estatu batuetako telesailik arrakastatsuena ETB2en emongo dan... baie euskerazko emisio horren aipamenik bez. Nik ondino ikusi, edo hobeto esanda, Heroes euskeraz emoten dabilzela entzun arte, ez dot sinestuko.
Pilotari telesailarez gain, THE NINE telesaila emititzea espero da(justizia euskaraz eman badute m,hau fijo justizia ostean emangu dutela). eta gero BETIZU kontenedorean espero direzenak: Conan Detektibea, Galactick Football, Keroro Sargentua, Megaman Star Force, One piece denboraldi berria, Ueki.ren legea, eta horaidik esan ez direnak(esan dudan azkena ez dakit Fortarena dan ,baino autronomika guztietan emititu dute dagoeneko, bakarrik galiziarrek ta euskaldinek gea ikusi ez dugun bakarra).
Eta orain, aipatu diren telesaileei buruz erantzungo ditut gauza batzuk:
Suposatzen dut Doremiren magia asteburuetarako soilik geratuko dela ,asike lasai lehengo denboraldia osoa egingo dugu ta. Krokodilo ehiztariarekin beti egin dutena eging0o dute, hutsune bat dagoenean dokumentalen saioan sartu, eeeeeedo ta ere asteburuetarako dokumentalentzako utzi. Dena den Krokodilo Ehiztariaren egunerokoak saio berria emititu dute, lehendik ere emititu ez dena ,ta 3 denboraldi ditu, nik uste aski amaitu dituztela edo bestela atal gutxi geldituko zaiela(Oriona, pasatzen didazunean material guztia berbegiratu ta egingo dut atal gida).
Tintinen abenturak lehengo ataletik hasiko da bai, ta horain ezin dugu galdu, entzun bait dut ZONADVD.com-en SELECTA VISIONek telesailaren erredizio digitala aterako duela urtea amaitu baino lehen(HD formatuko bideoa masterretzat hartuz edo horrelako zerbait), ta ondo loegoke muntaia egitea hauekin edo, euskara ez bait dute sartuko oraingoan ere.
Lucky luke, Dinosauroak, Hatori ninja, dragoi bola z, kochikame eta Pokemon telesailak amaitzen diren einean telesail berriak sartzen jungo direz,..... zihuasko keroro sargentua kiteretsu segoen ordutegian jarriko dutela(18:20 aldera), ta Conan detektibea Dragoi bola zren ordez. beste hirurekin seguru beste telesail batzuk jarriko dituztela baino berririk ez(badakizue telesail berriak aaaaaaaaaasko dosifikatzen dituztela etbkoek).
Eta filmeak,amaitzeko, espero dugu aurten horrela gelditzea gauzok ta behintzat astean 4 filme eukitea ikusgai,+telesail 2+kalaka eta antzeko programa 1rekin, gaueko programazioa bereziki ona izango litzake.... :starwars
one piece ez zen esan ez zutela jarraituko? :whistling
Heroes noiz emango dute?
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2007ko Irailaren 08a, 14:34:24
one piece ez zen esan ez zutela jarraituko? :whistling
Nik hala izan zitekeela esan nuen, inork ez bait zekien ezer one piece-en etorkizunari buruz.
Dena den, nondik atera duzu info hori, taichisan?
Aipamenaren egilea: Jotake[EH] Noiz: 2007ko Irailaren 08a, 16:02:59
Heroes noiz emango dute?
"Muy Pronto en ETB2".
Euskeraz ez dakit nik azkenean emongo dan...
Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Irailaren 08a, 17:09:17
Aipamenaren egilea: Jotake[EH] Noiz: 2007ko Irailaren 08a, 16:02:59
Heroes noiz emango dute?
"Muy Pronto en ETB2".
Euskeraz ez dakit nik azkenean emongo dan...
Puta mierda. Nik gaztelaniaz ez dut ikusi nahi.
Bi hizkuntzetan ematea baina aste bat lehenago hastea ETB-1 eta horrela jende gehiago ikusiko lukeen euskaraz.
Betiko arazoa: Euskal Telebista ez da EUSKAL Telebista eta euskaldunok izorratu egin behar. Ea Heroes itzultzen den.
Balbemendiren bigarren denboraldia ahaztu zaizue, "udazkenerako" iragarri zuten.
One piecen informazioa ez dut inondik ataratzen, beste telesaiekin esaten dudan bezala, nire suposizioak izaten dira beti(megaman izan ezik), eta egia esan ia inoiz ez naz erratu, oso oso gutxiiiitan :irak
Dena den Berri ofizialak zure esku daude 0717^^ gure informatzailerik bereziena. :angelno
jajajaja Nik momentuz ez dakit ofizialik ezer. Baina Heroiak Edertracken hari zirela grabatzen esan zidaten, eta uskeraz suposatzen det...
DVdan sartuko dala uste dot konfirmatuta dauela, baie etbk euskeraz emoteana... ikusi arte ez dot sinestuko.
orduan zertarako hainbesteko presa? Azkeneko momentuan kikildu al dira?
Presa DVD edizioan sartzeko. Kaleratze eguna ez zan hain urrun.
Azkenean konfirmatu dute DVDaren irteera data (Urriaren 10a) eta euskarazko bikoizketa dakar. Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen (http://www.heroes-spain.com/index.php/2007/09/12/dvds-de-heroes-en-espa-241-a-10-de-octubre.html) aurki daiteke. Erostekotan edizio berezia erosiko dut baina, diru gehiegitxo denez (64.95?), ez dakit erosterik izango dudan.
:vueltasss Datorren hilean!! Aurrezte hasi beharko da. Eguneroko Coca-cola kendu ta hile baten edizio berezirako diferentzia aurreztuta. :lol
:cryy :cryynolaaaaa
orain ere ez dute dragoi bola osorik emango?
ez dut euskaraz oraindik freezer en heriotza baten ere ikusi
jope eta arritu nau kerororenak :xD
Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Irailaren 08a, 02:11:45
Pilotari serie barrie be emon beharko deurie egunetariko baten. Irakurri dotenez, pilotari afizionatu bat da eta hego ameriketara doa esku pilotako mundiala jolastera. Bueltan aireportuan norbaitek droga sartzen dotzo maletan (tipikoa) eta sei urtez gartzelan egoten da. Urtetzen danean berriz lehen izandako pelotari bikaina izatera bueltatu nahi du, baina ez da hain erreza izango.
Eitb-ko web orrian dakarrenez, irailaren 23an estreinatuko da telesail hau eta 13 atalez osaturik dago.
AipatuFikzioaren aldeko apustu sendoak ?Pilotari? telesail berriaren estreinaldia dakar datorren irailaren 23an. Bertan, I?igo Aranbarri protagonista nagusiarekin batera punta-puntako aktoreak ikusiko ditugu: Joseba Apaolaza, Lierni Fresnedo, Asier Hormaza, Koldo Losada eta I?aki Beraetxe, besteak beste. 13 ataleko ekoizpen honek Julen Gortari pilotari gaztearen bizipenak dakartza.
ETB1-eko denboraldi berriko zehetasun gehiago hemen (http://www.eitb.com/euskara/albisteak/albistea.asp?id=393631). Heroes-i buruzko ezertxo ere ez da aipatzen. ETB2-an dualean emititzen ez badute euskaraz entzun ahal izateko DVDa erosi beharko da :dead.
Domekan Vickie Vikingoa ematen hasiko direz. Uste dot guztire 76 atal zirela. Nik 33tik aurrera 5 izan ezik danak dekotaz, 512x384an ta batzuk VHSRip. Saiatuko naz danak grabatzen, hasierakoak badirez ba gero ta gehiago eukiko dotaz.
Igande honetan hasiko dira heroes telesaila emititzen eta ez dakit beti horrela egingo duten, baina igande honetan 3 atal emitituko dituzte 22:10-etan hasita. Ea azkenean dualean botatzen duten eta euskaraz entzun dezakegun.
Heroes-i buruzko informazio gehiago http://www.eitb.com/heroes (http://www.eitb.com/heroes) orrian duzue.
Zoritxarrez, DVDaren irteera atzeratu egin dute urriaren 17ra :brickwall.