Heroes telesaiarek subtituloak euskaratzerik nahi???

Sortzailea JGabiMark, 2007ko Urriaren 03a, 15:00:42

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

JGabiMark

Aupa Jente!

Heroes telesaia nik hasieratik jarraitzen dut, estatu batuetan irten zenetik.Beraz, audioa inglesez eta subtituluak gazteleraz ikusten dut. Orain bigarren tenporadan dabiltza, eta atzo 2x02 ikusten ari nintzela zera okurritu zitzaidan: zergatik ez subtituluak euskaraz?

Bigarren tenpodaratik hastea pentsatu dut. Nahiz eta ETBk azkenean euskaraz ez emititu(suspenso ETBrentzat, berriz ere), urriaren erdialdera DVDak aterako dituzte eta orduan lehenengo tenporadako audioa euskaraz izango dugu.

Astelehenetan emititzen dute Estatu Batuetan, NBCn, Heroes. Nik astearte arratsaldean nire etxean ikusten dut gaztelerazko subtitutuluekin :tv_happy .Asteazken lenengo orduetarako izan genezake euskarazko subtituloak lan taldetxo bat eginez gero (lan taldean gehiago bagaude astearte ilunkararako ere izan genezake!!). Ez dakit nola egiten duten gazteleraz egiten dituztenak, baina, nik hurrengo pentsatu nuen: gaudenen artea banatu  subtituloak eta bukatzerakoan berriz elkartu eta nonbaiten jarri deskargatzeko. Aukera dago inglesezko subtituloetatik euskararatzea, baina niri ez zait errexa egiten.

Ni ez naiz sekula testuan euskararatzen ibili, eta egia esan pixkat motela naiz(gaur hasi naiz proba bezala 2x02 euskararatzen), baina denborarekin hobetuko dudala uste dut.

Bueno, ba hau da nire proposamena, orain zuen txanda. Norbait interesaturik al dago???????????


JGabiMark   :thumbsup

Taichisan

Ba idea hori aspaldi on euki neban baino denborarik ez dekodanez....
Oso ideia hona iruditzen zait, baino HEROIAK gain baita ere askok itxaroten deguna....LOST(GALDUAK) euskaratzea, hasi ahalko zinateke, azpitituluak gazteleraz bait daude ta itzultzea besterik ez zan izango ta(ze denborak ta guzti jarrita daude)...
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Arsenicum


Prison Break edo Stargate be ondo egongo zan... baie nik be ez dekot denborarik ezer itzultzen ibilteko  :no
Grabatzen doten gauza piloagaz denbora nahiko "galduten" dot.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

MikelEiza

 :lmaosmiley3 :lmaosmiley3
Azpidatziak euskararatzen badituzu, nik fijo jaitsiko ditut, baina itzultzen ez naizenez oso ona ezingo dizut lagundu. Hala ere espero dut proiektu hau aurrera eramatea eta gutxienez atalen bat edo beste euskerazko azpidatziekin ikusi ahal izatea, nire telesail gogokoena baita.

JGabiMark

Nik, egin egingo nuen. Baina bakarrik ezin dut egin. Ez daukat denborarik dena euskararatzeko. Pe?a animatuz gero eta 3-4 elkartuz gero errezagoa izango zen.

Kiogo

Ni animatzen naiz, euskararatzen ohitura pixkat badaukat... Ea jende gehio lortzen degun!