Lamu (124/218) [1080p][Mega]

Sortzailea Taichisan, 2009ko Urtarrilaren 28a, 10:28:11

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

LAMU


SINOPSIA
Ataru zorigaiztoko mutikoa da, denek berataz barre eta iseka egiten dute. Baina egun batean estralurtarrak lurrerako mehatxu bihurtzen dira ta lurraren etorkizuna lurtar bategan utziko dute, Ataruren gain. Maratoi antzeko bat irabazi beharko du lurraren mehatxua desagerrarazteko eta bere aurkaria Lamu neska estralurtarra izango da. Lamu Ataruz maitemintzen da eta horrela hasiko dira Ataruren buruhausteak.

FITXA TEKNIKOA

Izenburu Originala: Urusei Yatsura
Produkzio Urtea: 1988
Denboraldiak: 10
Atal kopurua: 25 minutuko 195 atal. Lehen 23 atalak bikoitzak dira, beraz, 218 bezala ere zenbatu daitezke (hemen hala dago eginda).
Egoera: Bukaturik
Produktora: Tv Tokyo/shopro
Nazionalitatea: Japonia
Emisioa Euskal Herrian: Etb1/Betizu kanala

Aktoreen Banaketa:

Ataru--Jon Goiri
Lamu--Monica Erdozia

PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK

Gauzatzea: BDripak (10 biteko kolorazioarekin, segur aski telebistek ezingo dute erreproduzitu)
Arduraduna: Aju
Audio hornitzailea: Taichisan
Denboraldia: 4
Iraupena: 25 Minutu
Atalak: ETBk 127 (25 minutuko 104 atal). 70, 109 eta 121 atalak falta zaizkigu.
Tamaina: 1 GB inguru
Bideoa: x264 CRF17.5 1920x1080 4:3
Audioa 1: AC3 TVrip 256 Kbps/Estereoa/Euskera
Audioa 2: AC3 BDrip 256 Kbps/Estereoa/Japoniera
Oharra: Badirudi atal batzuk ETBtik grabatzean kate aldaketak egon zirela eta segundu batzutan beste kate batzuen audioa entzuten dela. Ez dut apuntatuta zeintzuk diren atalok.

ATALAK

Esteka (YouTube - ONLINE)

Atalen estekak biltzen dituen DLC fitxategia JDownloaderrerako

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

shanks_op

aupa! igotzen dituzuen einean nik jaitsiko ditut  :cool:  :holas:
pepito tolejo ataca de nuevo!!!! EITB no tokes los cojones espa?ol!!

Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Mila esker Taichisan, bittorrenta kentzen dudanean jeitsiko dut.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

shanks_op

#4
mila esker!  :vueltasss :vueltasss :vueltasss :vueltasss
dios dios jaisten!!!
pepito tolejo ataca de nuevo!!!! EITB no tokes los cojones espa?ol!!

Taichisan

Badirudi atala txarto igota zegoela, Justiziaren atal bat igo du antza lamuren izenarekin, eskerrik asko AKET-i esateagati, ta barkatu eragozpenak beste guztiei, berigotzen nabil ointxe berton astebururako eukiko duzue prest.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Taichisan

Horain bai, baduzue jaisteko prest lehen atala, bi gehiago asteburuan zehar :silba:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

shanks_op

#7
ba jeitsiko dut, oraingoan bai  ::Vudu
:holas:
eduit: 72 kapitulu emango dituzte? ez dituzte gehiago bikoiztu?
eitb  ;tximuzoro  :osvaisacagar:
pepito tolejo ataca de nuevo!!!! EITB no tokes los cojones espa?ol!!

Taichisan

Ten iritsi da, ta honekin 2.atala ;tximuzoro
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

#9
Raw bat aurrikusi dut oraintxe, eta esan behar dut askoz hobeto ikusten direla ETBko bideoak baino (hori denok espero genuen). Muntaiaren zailtasuna ikusi beharko da...

Lehen 2 atalak jaitsita, mila esker taichisan.

EDIT: Galdera bat. ETBk 78 atal dauzkala diogu, baina nola zenbatuta? Ze raw bakoitzak 25 minutu dauzka eta binaka doaz zenbatuta (Doraemonen estilora daude banatuta azpiatalak).

78 binana zenbatuta (25 minutuko 39 atal) edo banaka zenbatuta (25 minutuko 78) dira?

Taichisan

25 minutuko 78 dira, kontuan izanda euskaraz ez dutela diferentziatzen bi atal horiek, ikusten baduzu gainera titulu bakarra deko atal bakoitza 25 minutukoa.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

Aju

#11
Une honetan lehen atala nago igotzen bideo dvdrip batekin. DVDrip izan arren, seriea nahiko zaharra da, eta apenas garbitu zuten DVDan ateratzeko, beraz ez da hain ona ere. WMV bertsio batekoa da igotzen nabilena, eta orain DVD ISOak nabil jaisten, gero alderatzeko. Aldea nabarmena bada, ISOak jaitsiko ditut, bestela, WMVekin egingo dut.

Muntaiari dagokionez, OSO erraza da. DBZ bezala, hau ere 25fps-ra pasa behar da eta 3 puntu dauzka sinkronizatzeko:
-1. Hasieran. Openinga hemen ez dute eman, eta horren jarraian zentsuratua izan zen titulu japoniarra dator.
-2. Azpiataletik azpiatalera dagoen kortinilla eta honen jarraian datorren bigarren azpiatalaren titulua.
-3. Amaieran hurrengo atalaren aurrerapena eta honen jarraian endinga datoz.

Putada bakarra dauka, tituluak, eta kapituluaren arabera handia izan daiteke ala ez. Oso zaila da azaltzeko eta irakurrita ulertzeko, baina kasua azaldu eta nola montatuko zenuten planteatuta ziur arazoa ikusiko duzuela. Taichisani gertatu izan zaio Conanekin.

Esan dudan bezala, tituluak zentsuratuta daude. Beraz, tituluak irauten zituen 5 segunduak falta dira bai bideoan bai audioan. Euskerazko audioan titulua hasieran esaten dute, baina konturatzen bazarete, zentsura dela eta, bideo originalean titulua eta gero datorren audio zatiaren gainean dago grabatuta. Nire asmoa titulua aipatzen duen audio zati hori hartu eta bideo originalean titulua agertzen den puntuan kokatzea da, eta gero audio japoniarra konbinatuz tapatu falta diren 5 segunduak.

Zein da putada? Titulua atala hasita esaten duenez, litekeena da atzetik beste zarataren bat entzutea, adibidez bigarren atalean uste dut fondotik tximista bat entzuten dela. Titulu hori aurrera pasata (titulu japoniarraren puntura), tximista hori kanjien puntuan entzungo da, eta gero berriro entzungo da zegokion puntuan, hutsunea tapatzeko erabili behar den audio japoniarrean ere entzun egiten baita.

Eta are putada handiagoa da pertsonaiaren bat hitz egiten badago titulua aipatzen duen bitartean, ze titulua aurrera botatzen duzu bere komentario eta guzti, gero pista japoniarrean ere pertsonaia hori japonieraz hitz egiten entzungo zen, eta gero berriro euskerazko audioa sartzean, komentarioaren jarraipena etorriko da eta arraro geldituko da.


Nahi baduzue ni prest nago seriea montatzeko. GT eta Lamu eramango nituzke batera, eta One Piece egia esan nahiago dut gerorako utzi.

PD: Bihar goizerako edo egongo da igota megauploadera lehen atala.

Taichisan

Ba nigatik perfekto, dena den bi bertsio egiten doguz, nik DBV-ripekin segituko naiz astero ta hortik zuk audioak hartu ta patsadaz hartu DVD rip bertsioa egiteko, ados?
Kontua da, DBZ bezalakoa bada, Release berria Duala eramateko aukera deko? ala soilik euskaraz jungo litzake?. Ta tituluena nik uste hoberena dela azpititulatutak jarri japoniarrak, nahiz ta gero euskaraz esan, ez bait dute inolango zerikusia, beno ba, lanera noie, geroarte!
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

shanks_op

 :serie1_wall: :serie1_wall: :serie1_wall: one piece gerorako  :serie1_wall:
ni 150. kapituluan hasiko nintzen hemendik jaisten
lasai Aju zu animo lamurekin eta DBGTrekin
pepito tolejo ataca de nuevo!!!! EITB no tokes los cojones espa?ol!!

Aju

Lehen atala

Audio bakarra dauka. Bideoa ez denez kristona, bitrate nahiko ona behar du, eta horregatik gehiago pisatzen du. Begira egon nintzen eta audio bakarrarekin ya 230mb dira, eta ya 250mb jartzea...

Ahal baduzu Lamuren audioak gorde itzazu aparte, ze zure releasean ya 128kbps-ra egongo dira, eta beste konpresio bat eginda kalitate dezente galduko dute (kalitatearekin obsesionatuta nago, bai :silba:)