Zergatik ez du ETBk HD kanala martxan jartzen?

Sortzailea Aju, 2011ko Uztailaren 21a, 19:46:30

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Ez da galdera hau egiten naizen lehen aldia.

Nazional guztiek daukate aspalditik berea (Cuatro ez da kontatzen T5rena delako), eta baita beste autonomika batzuek (Telemadrid, TV3, TPA...) baina ETB geldirik dago.

Denbora daramat pentsatzen zergatik izan daitekeen, eta agian kanalaren aukeraketaren desadostasuna izango da. Hautagaiak ETB1 eta ETB2 dira. ETB1 euskeraz izanda berak izan behar luke, baina ETB2 da berez audientzia handiena daukana, eta dezentegatik gainera. Uste dut oraingo agiantari PSOEroengatik balitz ETB2a izango litzakeela, baina beldur dira jendearen erreakzioagatik, hori eginda euskalduntasun falta dela esango litzaiekelako. Denbora aurrera doa eta berdin jarraitzen dugu.

Taichisan

Hitz gutxitan esango dizut zergaitia:

Azken 2 urteetan EITBk PSOE eta PPren gestioa dela eta audientzi guztiak brutalki jausi egin dira, hau da, ETB2ko audientzia 60%an jausi egin da bi urte hauetan, eta mantentzen den kate bakarra ETB3 da eta umeengatik soilik.
Esanak esan beti hegan, eta hauek egiten hari direna literalki, EITB hiltzea da. Gogora dezagun ETB4 hura, non azkenean proiektua zakarrera bota zutela diru gehiago ez gastatzeko. Horregatik, hurrengo legislaziorarte itxaron beharko dugu etbren bi kate nagusiek HD bertsio bat edukitzeko.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

ETBk HD emititzeko asko falta delakoan nago. Esan den bezala, audientziak beherantz egin du nabarmen, eta hori izan beharko da lehentasuna (hurrengo legislazioan ere). Kate berriak sortzea ez dauka zentzurik daudenak ikusten ez badira.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2011ko Uztailaren 24a, 04:32:25
Hitz gutxitan esango dizut zergaitia:

Azken 2 urteetan EITBk PSOE eta PPren gestioa dela eta audientzi guztiak brutalki jausi egin dira, hau da, ETB2ko audientzia 60%an jausi egin da bi urte hauetan, eta mantentzen den kate bakarra ETB3 da eta umeengatik soilik.
Esanak esan beti hegan, eta hauek egiten hari direna literalki, EITB hiltzea da. Gogora dezagun ETB4 hura, non azkenean proiektua zakarrera bota zutela diru gehiago ez gastatzeko. Horregatik, hurrengo legislaziorarte itxaron beharko dugu etbren bi kate nagusiek HD bertsio bat edukitzeko.
Baina bi HD izan ditzake?

Taichisan

Ba datorren legizlazioan ondo egiten badituzte gauzok ta audientziak asko igo, baliteke baietz, badakizuenez eta ETB4rako utsunea hor dute eta (Euskalteleko EGURALDIA24 katea).
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

jonnydbz

Behin irakurri nuen HD kate batek 4 kate normalen haina behar duela, beraz, ETB4ren hutsuneak ez luke asko lagunduko ere. Orain bertan kate autonomikoetarako zenbat lizentzia dauden ez dakit, baina HDa etortzen asko kostako da.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Aju

Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2011ko Uztailaren 25a, 16:16:17
Behin irakurri nuen HD kate batek 4 kate normalen haina behar duela, beraz, ETB4ren hutsuneak ez luke asko lagunduko ere. Orain bertan kate autonomikoetarako zenbat lizentzia dauden ez dakit, baina HDa etortzen asko kostako da.
Horrexegatik galdetzen nuen. Lehen analogiko bat kabitzen zen lekuan orain 4 digital SD kabitzen dira, eta HD batek 4 SDren beste okupatzen du, hau da, lehengo analogiko baten berdin. ETBk 2 analogiko zeuzkalez, 8 digital SD, HD bat eta 4 SD, edo 2 HD kabitzen dira.

Gogoratzen naiz Pekineko olinpiadetan TVEk TDP HDn emateko kanal baten emisioa kendu behar izaten zuela haren banda-zabalera erabiltzeko. 2 HD izatea kriston kostua da, eta hau ez doa diruaren arabera bakarrik, estatuak ere baimena eman behar baitizu.

HD jartzekotan, zein?. Niretzako horrek ere zerikusia dauka, ETB1 inoiz baino flojoago dago-eta.