Tutoriala - Audio bat fps-z aldatu

Sortzailea Aju, 2012ko Urtarrilaren 07a, 15:23:42

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Sarritan gertatu ohi da bideoa eta audioa abiadura desberdinetara joatea (fps, frame per second).

Ohiko abiadurak honakoak dira:

  • 25 fps. PALeko estandarra.
  • 23'976 fps. NTFSko estandarra.
  • 29'97 fps. Hau ere NTFS da baina Japonian bakarrik erabiltzen dela uste dut.

Gu PAL eremuan bizi garenez suposatzen da hemengo guztia 25 fps-ra doala. Antzina hala zen. Dragoi Bola adibidez 25 fps-tara egin zen. Gaur egun, ordea, abiadurak originalak mantentzeko joera dago, eta ETBk adibidez One Piece 23'976 fps-tara emititzen du.

Azpimarratu behar da abiadura batetik beste batera aldatzean bideoaren/audioaren iraupena ere aldatu egiten dela.

Beraz, bideo bat abiadura batetara badaukagu (adibidez 25 fps) eta audioa beste batetara (adibidez 23'976 fps), zer egin?. Ba edo bata edo bestea aldatu beharko dugu bestearen abiadurara. Egoera honen aurrean onena bideoa aldatzea da, audioa aldatuta igarri egiten baita (23'976->25 egiten baduzu agudoago entzuten dira ahotsak, eta 25->23'976 eginda grabeago). Dragoi Bola berez japoniarra da, eta hala izanda 23'976 fps da bere abiadura naturala, baina guk 25 fps-tara daukagu eta ondo entzuten da. Nola da posible hori?, ba banda sonora aldatu zutelako 25 fps-tara eta gero horrela egin ahotsen grabazioak. Baina One Piece adibidez 23'976 fps-tara grabatu dira ahotsak.

Nire gomendioa ahotsen grabazioko abiadura mantentzea da, eta zerbait aldatu behar bada, bideoa izan dadila.

Gauzak horrela, tutorial honek ez dauka zentzu asko. Asko ez, baina badauka. Demagun Dragoi Bola dualean egin nahi dugula: euskara eta japoniera. 25 fps-tara egingo dugunez, bideoa 25 fps-tara jarriko dugu. Eta ez hori bakarrik: bigarren audioa, japoniarra, ere bai. Berez audio japoniarra 23'976 fps-tara litzake, baina guztia 25 fps-ra joan behar denez... Azeleratuago entzuten da, baina horrelaxe dira gauzak. Tutorial hau audio hori behar den moduan jartzeko litzake (23'976->25).

Bideotutoriala - Audio bat fps-z aldatu.

Beharrezko programak
-meGUI

TUTORIALEAN EGITEN DENA LABURKI AZALDUZ

1) Abiaduraz aldatu behar den audioa zabaldu.
2) Aukeratu profil bat eta harek aukeretara sartu.
3) Pesta