ETBri berreskuratzeko falta zaizkion serie/pelikulak

Sortzailea Aju, 2012ko Otsailaren 20a, 20:50:30

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

baronluigi

Ba bai. 80garren eta 90garren hamarkadetan, gu orain pairatzen hari garen politika neoliberal nazkagarriak aplikatu zituen Britania Handiko gobernuak (Margaret Tacher buru zutela), eta horren kritika sakona da film hau.

baronluigi

Zerrendara aurten 20 eta 25 urte betetzen dituzten filmak gehitu ditut. Jurassic Park eta Deabruzko Panpina (Childs Play bezala ezagutua ingelesez). Bata 1993 an estreinatu zen ( eta urte pare bat geroago euskeraz bota zuten ETB1en). Bestea 1988 an, eta badakit euskeratua izan zela. Panpin putarekin izugarrizko trauma geratu zitzaidan txikitan, EITBek ia ordu oro filmaren euskarazko iragarkia botatzen zuelako telebistan...baita haurrentzako ordutegian ere xD.

Ati_1000

Aipamenaren egilea: pixput  Noiz: 2012ko Urriaren 07a, 20:27:05
Zerrenda horretan Izarretako gerlariak (Space Battleship Yamato, edo Starblazers izenez ere ezagutua) falta zaizue marrazki bizidun serie bezela.

Txikitako nire serie maitatuenetako bat. Oraindik baditut nik txikitan egindako marrazkiak Yamato uin canioia botazen.

Hau, Arturo Errege, Dr Slump, eta Dotakon botatzen ditut nik faltan. Edozer emango nuke hauek euskeraz edukitzeagatik.

Dotakon italieraz badago sarean, baina ez dut beste hizkuntzetan aurkitu...

Eskuminak denoi!

Guztiz ados!!!!!
Ez nuen gogoratzen seriearen izenburua. Eskerrik batzuek ni baina memoria hobea duzuenez

Artadi

Oso ideia ona zerrenda hau osatzea (Olentzerori gutuna).

Irudi errealeko telesailetan SPACE: ABOVE& BEYOND sartu behar  da zerrendan. Ez dira atal asko, baina kalitate handiko telesaila izan zen, eta duela 8-10 urte emititu zuten.

thortxu

One Piece!!
Dragoi Bola ona izan zen eta ona da, askoren haurtzaroan eragina izan du baina ONE PIECE askoz hobea da inongo dudarik gabe! 

jonnydbz

Aipamenaren egilea: thortxu  Noiz: 2013ko Urriaren 02a, 23:27:08
Dragoi Bola ona izan zen eta ona da, askoren haurtzaroan eragina izan du baina ONE PIECE askoz hobea da inongo dudarik gabe! 
Hori esateagatik baneoa merezi duzu :goku:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

anbotoko.mari

Esan bezala asko gustatuko litzaidake Arturo Errege, Dr Slump, eta Dotakon berriro emotea baina bazegoen ere plaztilinaz egindako bi panpinen abenturak ibilteko bola egiten zirenak. ez badot txarto gogoratzen bata gorria zen eta bestea urdina eta ez zuten ia txintik esaten. Eta asko gogoratzen dudan beste bat mister hicup da jajajaja ze politak ziren nik uste hauetatik ez dute bat ere ez berreskuratu

Ati_1000

Nik Arale eta Dotakon nituen maite (bai eta idatzitako beste hainbat) baina nire amak gogoan dut nola SANDIBELI zuen erabateko gogoko.

deathlok