FUTURAMA [Fandub] (1999-2024) [1080p|DRIVE-MEGA|ONLINE]

Sortzailea Espidermander, 2024ko Ekainaren 25a, 17:33:40

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Espidermander

FUTURAMA [Fandub] (1999-2024)

Telesailaren Ezaugarriak:

Herrialdea: AEB
Generoa: Komedia / Zi-Fi
Urtea: 1999
Denboraldiak: 8
Atalak: 1/150
Zuzendaria: Matt Groening (Sortzailea), Peter Avanzino, Bret Haaland, Gregg Vanzo, Ron Hughart, Brian Sheesley, Crystal Chesney, Frank Marino, Raymie Muzquiz, Stephen Sandoval, Susie Dietter, Mark Ervin, Dwayne Carey-Hill
Gidoia: David X. Cohen, Matt Groening, Jeff Westbrook, Kristin Gore, Aaron Ehasz, Ken Keeler, Eric Horsted, Lewis Morton, Patric M. Verrone, J. Stewart Burns, Eric Kaplan, Dan Vebber, Bill Odenkirk, Ron Weiner, Michael Rowe, Josh Weinstein, Eric Rogers, Maiya Williams, Michael Saikin, Neil Mukhopadhyay, Carolyn Premish, Evan Gore, Brian Kelley, Heather Lombard, Darin Henry, David A. Goodman
Musika: Christopher Tyng
Sinopsia: Philip Fry, New Yorkeko pizza banatzaile gazte bat, 1999eko abenduaren 31an, banaketa bat egiten ari zen unean kapsula kriogeniko batean izozturik geratu da. Bertan 1000 urte igaro ondoren, 3000. urteko New New York hirian esnatu da. Lehen egunean Leela begi bakarreko neska eta Bender robota ezagutuko ditu eta eurekin, bere senideren baten bila hasiko da, azkenik belaunaldi askoren ondorengo biloba bat topatuz: Hubert Farnsworth irakasle zaharra. Hiru lagunak, honen Planet Express mezularitza enpresan lanean hasiko dira, handik aurrera hainbat abentura biziz etorkizuneko lurrean eta baita unibertso zabalean.
Nota Filmaffinityn: 7,8

Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Euskara [FANDUB]
Iraupena: 21 min ataleko
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 1 GB inguru ataleko
Erresoluzioa: 1080p

Esteka (DRIVE - ONLINE)

Esteka (MEGA - ONLINE)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, atalaren erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta atala eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*

Aju

Atal osoa ikusi dut. Oso lan ona. Ikusten dut gaztelerazko Bender hartu duzula eredu bezala; dena "s"-ekin esate horrek ez nau konbentzitu. Etorkizuneko neskek trabesti ahotsa zuten jatorrian, ala ez diezu filtrorik aplikatu?

Espidermander

Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2024ko Ekainaren 25a, 18:53:51Atal osoa ikusi dut. Oso lan ona. Ikusten dut gaztelerazko Bender hartu duzula eredu bezala; dena "s"-ekin esate horrek ez nau konbentzitu. Etorkizuneko neskek trabesti ahotsa zuten jatorrian, ala ez diezu filtrorik aplikatu?
Aupa! Benderrena oso zaila izan da egia esan. Gaztelerazkoan Abraham Aguilarrek KRISTON pila bereganatu zuen pertsonaia eta hain ezaguna denez ahots hori apur bat "imitatzen" saiatu naiz. Baina egia da "osagarri" berek euskaraz ez dutela ondoegi futzionatzen... Hasieran musikalidade bera mantenduz Sak kentzen saiatu nintzen ikluso, baina HAIN sartuta daukadanez buruan nahi gabe satzen nituen xddd.
Nesken ahotsa nire asmakizun bat izan da. Baina ezta ez nuen "travesti" itxura egin nahi. Nire ahotsa dena da, beraz bai ala bai gazki geratuko zela jakinda OSO parodikoa egin nahi izan dut. Ta hola de paso gero Benderrek esaten duen "Egia da oso ahots sexya zeukatela" txistea asmatu dut.
Ala eta guztiz ere asko eskertzen dizut osorik ikusi izana, kontziente baitnaiz ahotsrenbat pegatzen ez duela ikustean zaila egiten dela arreta jartzea.

Aju

Aipamenaren egilea: Espidermander  Noiz: 2024ko Ekainaren 25a, 19:09:25

Beste nesketan ahotsa aldatzeko saiakera zegoenez eta gero txiste horo zegoenez, pentsatu dut bertsio originalean ere horrela izango zela. Hori bai, ugaltzeko, jodido.

katukinabarra

txarroalde

Itzela egin duzun lana Espidermander eta niri asko gustatu zait pertsonaiei jarri dizkiezun ahotsak, Fryrena bereziki ondo gelditu zaizu!! Mila esker!!