Chihiroren Bidaia-Sen To Chihiro No Kamikakushi (2001)(H.Miyazaki)[1080p|ONLINE]

Sortzailea r522, 2011ko Urriaren 14a, 16:44:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Xoxobon

Iepe, esteka honetan Ghibliren lan gehienak topa ditzakezu 1080p resoluzioan.
http://forum.animelliure.net/search.php?keywords=GHIBLI&terms=all&author=HoT.FuN&sc=1&sf=titleonly&sr=topics&sk=t&sd=d&st=0&ch=300&t=0&submit=Buscar
Batzuk euskarazko audioa ta guzti dute txertatuta (Chihirok zoritxarrez ez). Syncroa egitera animatzen bazara badakizu  :keinu:
Mundu berri baten hazia gure bihotzetan daramagulako.

Josu Etx


jonnydbz

Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Josu Etx

Baii, xoxobonek emandako estekarekin. Euskarazko bertsioa webgune horretan erantsi nahi baduzu sinkronizatuta egon beharko litzateke, animelliure-ren bideoa erreferentzia gisa hartu bainuen eta euskarazko audioa izan zen editatu nuena (bertsio zaharrean paroi txiki pare bat zeuden telebistako bertsioa baitzen eta iragarkietako pausak zirela ziruditen)

jonnydbz

Kontua da hemen eskatu zenean, animelliuren galdetu nuela euskarazko audioa zuten. Joan zen astera arte ez naiz konturatu, baina opor aurretik batek DVDko audioak igo zituen eta hemen idatzi behar nuen, baina gero konturatu naiz igota zenuela. Horretaz aparte, euskarazko subak ere atera ditu DVDtik, agian interesgarria litzateke filmari txertatzea, askotan eskatu baitute horrelako zerbait entzuten dena idatzita irakurtzeko.
Norbait suba hartu eta sinkronizatzen animatzen bada, materiala mezu honetan dago:
http://forum.animelliure.net/viewtopic.php?f=11&t=19783&start=45#p359904

Horretaz aparte h265 10bit bertsio bat ere igo dute, dezente gutxiago pixatzen duena, 4GB gutxiago. Interesatuentzat hemen uzten dut:
http://forum.animelliure.net/viewtopic.php?f=11&t=21820

Beno horixe da dena XD
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Josu Etx

Bale milesker, seguraski sinkronizatuta egongo dira eta txertatu besterik ez da egin beharko, hori bai, online egotean, aparte beste bertsio bat jarri beharko litzateke, mkv eran ez baitago online jartzerik Megan.

Pisuaren aldera, pisua kalitatea da, beraz 1080p den heinean naiz eta 10 bit edo 8 izan nik pisutsuena aukeratuko nuke, alderatuta bestea hobe ikusten bada aldatu daiteke baina ez dakit pena merezi duen.