eFilm, Eliburutegiak Filmak mailegatzeko jarritako zerbitzu berria

Sortzailea Arsenicum, 2018ko Abenduaren 07a, 09:29:08

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Arsenicum

Udal liburutegietako webgunean sartu eta hauxe ikusi dut:

Filmak
Zer da eFILM?
eFILM da zinema, dokumentalak, kontzertuak, sailak eta laburmetraiak on line mailegatzeko lehendabiziko plataforma.

Nola erabiliko dut?
Erabiltzaile bakoitzak bi ikus-entzunezko mailegatu ahal izango ditu astero, 72 orduko epearen barruan nahi haina alditan ikusteko aukera izanik.

eFILMen sartzeko nahitaezkoa da erabiltzaileak posta elektronikoa eta jaiotze-data beteta izatea.

Zure liburutegiarekin harremanetan jar zaitezke edo zure datuak bete hemen.

Oraindik ez dakit guztiz martxan dabilen, baina ea zer igotzen duten. Interesgarria izan daiteke.

EDIT. AURKITU DUT ESTEKA: https://eliburutegia.efilm.info/es/eliburutegia/
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Aju

#1
Plataforma horrek jatorriz formatu digitala daukan materiala bakarrik zintzilikatzeko itxura dauka, eta material mota horren gehienak igota bukatzen du bestela ere.

Dena den haria irakurri ostean gauza interesgarri batetaz gogoratu naiz.

Herri liburutegiek akordio bat daukate aspaldidanik beraien artean materiala mailegatzeko. Beste herri batean dagoen materiala eskatuz gero, mezulari bidez zure herriko liburutegira bidaltzen dute eskatutakoa. Hemen Euskadiko liburutegien katalogo osoa kontsulta dezakegu. Hor euskarazko VHS zaharrak egon daitezke. Baliteke horrela galdutzat eman diren hainbat film eskuratzea. Halaxe eskuratu nituen Arturo Erregearen audio berriak; Bakio, Arrasate eta Tolosako zinten artean zinta guztiak zeuden.