Astelehen eta Ostegunetan EUSKARAZKO ZINEA??

Sortzailea Taichisan, 2014ko Abuztuaren 25a, 17:10:17

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Taichisan

EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

Ea egia den, eta grabagailuari hautsa kentzeko aukera ematen diguten!!!

SonGorka4

atzo "Ander" bota zuten, eta ostegunean "Gran torino" botako dutela uste dut. uda guztiko kamera ezkutuen ondoren ea programazioa ikusteko moduko film telesail edo programez betetzen duten

Taichisan

Hasi dira dagoeneko haien hitza zapuzten. Songorka4 esan bezala astelehenean ANDER filmea bota zuten, biharko GRAN TORINO dago jarrita baina.... ia, uste dudala ez direla enteratzen.... ASTELEHENEAN ATZERRIKO ZINEMA ETA OSTEGUNETAN EUSKAL ZINEMA emitituko zutela esan homen zuten, orduan ze ostiara jolasten dabiltzate??? Eta tamalgarriena da ni betatuta nautela Facebooken honelako gauzak salatzeagaitik!!

Datorren astean (8.an esan zuten behintzat) ORIGEN emitituko dute Euskaraz bikoiztuta, ia zer egiten diguten....
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

SonGorka4

Gaur asier eta biok filma 22:25 etan ETB1en ikusi nahi duenarentzat, estreinaldia uste dut...

Dirudienez Astelena bertako zinearentzat eta osteguna bikoizketentzat

Taichisan

Momentu bat.... nola demontre emititu dute ASIER ETA BIOK ETB1en Gaztelaniaz euskarazko azpitituluekin??? WTF??
Filme hau, gogoan daukat DVDan Euskarazko audio pistarekin zetorrela, orduan zer demontretara jolasten dabiltzate hauek??

Eta bai, ostegunean HASTAPENA filmea emitituko dute.
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

carlocollodi

Pelikula hori, dokumentala den heinean, bai euskaraz eta bai gazteleraz eginda dago jatorrizko bertsioan. DVDak ematen du azpitituluak aukeratzeko bidea, baina jatorrizko bertsioa dena da.

Taichisan

Orain dela 2 aste itxaroten genituen filmak ez dira emititu... zera, zergaitik esan "ASTELEHEN ETA OSTEGUNETAN ETB1EN ZINEMA NAGUSI", gero nahidutena egiteko eta "DEBATE" bat ezartzeko ordutegi horretan?? Filmerik ez botatzeko aste honetan?? Ze gertatzen da, ez dago ahin beste filme emititzeko ala?? Brometan dabiltzate??
Ez dakit nola egin ahalko geniekeen kexu baina egin beharko genieke, tamalez niri aspaldi baneatu zidaten Facebookeko horrialde guztietatik... :evil:
EUSKAL-ENCODINGS, euskaraz bizitzeko beharreko guztia!

burrundaie

#8
Izan ere, aspaldiko programaziorik negargarriena ari dira eskaintzen azken aldion ETB 1etik. Hau al da Iturbe andereak agintzen zuen aldaketa? Irudimenik, kalitaterik eta seriotasunik gabeko programazio eskas hau? Egunak joan, egunak etorri, eta errepikapenak, kirola eta saio txatxuak besterik ez dago ikusgai. Ez filmerik, ez telelesailik.... ZE KAKA KLASE DA HAU DENA?  :threat: