[TUTORIALA] RESICE FILTROAREN ERABILPEN ONA

Sortzailea FHarlock, 2007ko Apirilaren 04a, 23:24:38

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Resice oso filtro erabilgarria da eta oso erabilia, baina agian gehienez, erabiltzen den gauza batzuetarako metodo obeagoak bai daude, bestetik, resice da irudiari eragin dakioken filtro kaltegarrienetakoa gaizki erabiltzen badugu, eta hau, gehiegitan gertatzen dela uste dut.

Irudi batek duen formatua, parametro desbezdinez osatua dago, berauek naiko erlazionatuak heuren artean: Aspect Ratio, Erresoluzioa eta pixel itxura.

ASPECT RATIO: Parametro kritiko nagusia, sakrosantoa, errespetatu beharrekoa nola edo nola, ezin aldatu dena inoiz. Erraz defini daiteke, altuera eta zabalera arteko erlazioa. Izendapen errazean hauek ditugu erabilenak, 1:33 (Karratua, 4/3, Standar Flat academy...), 1:66 (Panoramiko europerra), 1:78 (Telebista panoramikoa, erdi panoramikoa), 1:85 (Amerikar panoramikoa), 2:35 (Scope).

Printzipioz, lortuko dugun lanerako irudia formatu zunena edukiko du, baina ez beti. Kasu gehinetan ezin konpondukoa da, mozketa bidez egin bai da formatu aldakuntza, baina ez da beti horrela gertatzen, askotan gehiegizko irudia grabatu dute, eta hori sartzen dute formatua modifikatzeko. Horrelako kasu baten aurrean, loteria tokatu zaigu, guk mozketa eginda bere benetako formatua eman bai diezaiokegu.

PAN &SCAN deituriko metodoa, irudia mozten zuen, kristoren sarraskia egiten zuen. Pertsonaiak alboetan mozturik agertuz, hori dela eta, panoramika faltsuak egiten ziren detaileak ez galtzeko. Gogoan dut nola behin ETB1-ek Camelot-eko film bat horrela eman zuten, kamara panoramika egiten zalditegiari segika, mozketak, kontrako panoramika eta panoramika azeleratuak egiten... Lotsagarria.

Super35 formatua, adibidez, scopetik telebistara pasatzen ziren filmetan ez mozteko, 1:33an errrodatzen zen, scope buruan izanda, eta hortik moztu zine bertsio egiteko, formatu zuzena, telebistan 1:33a sartzen zen, irudi gehio edukita, eta PAN&SCAN egin gabe. Horrelako bertsio bat izanda, ba guk moztu eta kito.

Gutxigorabehera, erreferentziaz, film mutu guztiak, 1:17 eta 1:19 artean egon beharko lukete, baina ez dira egongo, sonorizatu ziren kopietatik ateratzen ari direlako. Kasu honetan, mozketa dago, eta ezin konpondu. Beraz 1:33an aurkituko dituzue. Bestelako baten aurkituz, ez dira pasa behar 1:33ra.

1950 aurreko pelikula guztiak, 1:33 dira, salbuespen berezi batzuk kenduta. Cineramako 9 tituloak 3 kopia bata bestearen segidan pasatzen ziren irudi luzeago edukitzeko. 1950 aurrera, scopea sartzen da.

1960tik aurrera, scopea garestegia zelako kasu batzuentzat, panoramikoak sartzen dira, 1:66 europan eta 1:85 ameriketan. Film hauetako gehienak tolerantziak dituzte, eta erraz da ikusteak editaturik 1:78 telebista berriak guztiz erabiltzeko.

1960-80 artean gutxigorabehera, 70mm-ko formatuan eginikoak, 2:55 eta 2:70 artean dabiltz. Ez harritu horrelako zenbakiak ikusterakoan. Metroscope, ahaztu, originala 35mm-tan da eta ez 70mm.

Hori zineman, telebistarako eta bideorako, 95 arte, ohikoena 1:33 izan da, baina 2010 ingurutik aurrera dena egingo da 1:78an.

Datu zehatzago jakin nahi izanda, spanish.imdb.com joan, tituloa bilatu, especificaciones tecnicas klikatu.



ERRESOLUZIOA: zenbat puntu informazio ditu. Gehinetan biderkaketa bezala adierazten da (640x480, 720x576, 1024x800...), zenbat lerro altueran eta zabaleran, bien arteko biderkaketa puntu kopuru osoa izango litzateke. Printzipioz, bi zenbakien arteko zatiketak, aspect ratioa litzateke, beti pixela edo puntua borobila balitz, baina ez du zertan izan behar. Adibidez, dvd formatuaren erresoluzioa PAL sisteman 720x576 da, pixelaren formaren arabera, bere bi formatuak irudi osoarentzat 1:33 eta 1:78 dira, baina zatiketa 1,25 da. Esan genezake scopearen anamorfikoaren antzekoa dena funtzionamenduan, pixel itxuraren akordioaren araberekoa deformazioa haundiago edo txikiago litzateke.



PIXEL ITXURA: Jendeak orain arte ulertzen zuen pixelak puntuak direla, ala izan daiteke pantailan, baina ez kodifikaziorako. Karratuak, laukizunak, eta uste dut baita izan daitezkeela erronbikoak. Jendea ez da konturatzen hontaz, erreproduktoreak erresoluzioa eta pixel itxura artuta aspect ratio zuzena ematen duelako.

Hau erabiltzailearekiko era gardenean egiten da.

Hirugarren parametro hau, ezezaguna askorentzat, garrantzi osokoa da, bereziki dvd iturri bat erabili behar baduzu. Ongi kontrolatzen ez badugu, deformazioak sor ditzakegu irudian (ez larregiak kasuaren arabera), eta gauza arraroak agertarazi, bereziki pantailara moldatzeko barra lateralak izango dira, pantaila osoa bete gabe.

Informatikan, eta interneten dabiltzan bideo gehientsuetan, pixel proportzionatuak edukiko ditu, borobilak gehienetan. Beti 1x1 proportzioarekin. Ez dute deformaziorik behar behar bezala ikusteko.

DVD-eak ez du pixel karraturik bere bi estandarretan, hortaz, dvd batetik lan egiterakoan kontuz ibili beharko gara.

Printzipioz, pixel itxura mantentzera joko dugu, lana eta kalkuluak errazten dituelako.




RECISE NOLA BADILEN ETA EGITEN DUEN KALTEA
Resice ematen diozun materiala hartzen du, eta esaten diozun erresoluzio berriari egokitzen dio, ez dio ardura ez aspec ratio ez pixel itxura. Pixel itxura kodekak jartzen du eta zuk jarritako erresoluziorekin aspect ratioa sortzen da.

Aspect ratio mantendu behar duzu, horretarako bi zenbakien arteko zatikeren emaitza hasieran zenuenarekin berdina izan behar du, gero pixel borobilarekin kodifikatu behar baduzu. Behin resice erabilita, pixel borobiletara joango gara, edo zoro bukatuko dugu kalkulagailuarekin.

Resice, da filtro kaltegarrienatako bat, erresoluzio batetik bestera pasatzeko, lerroak bidertuz eta zatituz doa, interpolazioak eginez. Beraz, informazioa era prediktiboan lortzen du, ahal duen gertuen eginez. Hemen koxka, badira metodo desberdinak horretarako, Lanczos3 erabili, gehien kalkulatzen duena, eta emaitza oberenak ematen dituena da.

Imagina dezakezuenez, errazen duena, bi erresoluzioak beraien artean proportzionalak badira. 640x480, erresoluzio txarrenetakoa da, PAL sistemak 625 lerro darabil, dvd-eak 720 (deformazioa aplikatuz 625-era doala uste dut). Esan zein biderkaketa erraz aurkitzen duzuen 640 eta 625 artean.

Eta zergatik erabili izan da orduan hainbeste erresoluzio hori? Divx agertu zenean, ordenagailuetan ikusi behar zen, erresoluzio natiboak erabiltzen ditu pantailak, horietara moldatzen du beti, ordungo konputagailuak nahikoa zuten bideori eragiten, beraz bideoa prestatzerakoan moldatzen zen.

Oraingo ordenagailuek, bideoak eta erresoluzio moldaketa hori arazo gabe egin dezakete, beti kodifikazioarena izango da oberena ala ere, baina lehen ez bezala, orain jendeak bideoak saloian ikusten ditu, eta moldaketa egin bada 640-ra, honek PAL-eko 625-era pasa beharko ditu, momentuko bihurketarekin bihurketa bat gehio gehituz, kalte gehio sortuz ordenagailuetan irabazten dearekin konparatuz.

Beraz, erabili, guztiz kritikoa bada erabilpen beharra, bestela kalitatea izorratzen da, eta beti obe beheruntz goruntz baino.

Noiz ez da erabili behar resice:
- DVD batetik lan egiten ari garenean, hortarako beste metodo zuzenagoak badira.
- Telebistatik lan egiten ari garenean, dvd grabatzailea erabilita, edo disko gogorra erabilita, kasu horretan gaude. VHS-tik bagabiltz, erresoluzio zehatza ez dakit, baina obe ez ikutzea.

Ikus dezakezuenez, ia ez dago inoiz erabili behar. Lehenago askoz behar zegoen, VCD prestatzen bazenuen, jeitsi behar zenuen erresoluzioa.

Eta gogoratu, erresoluzioa igotzen diogun einean, bideoak tamaina gehio behar du, edo azkarrago pixelatuko du. Hor 625-tik 640 ez igotzeko beste arrazoi bat.





Eta txapa guzti hori, bi txorrada aukeratuta konpon daitekeen gauza batentzako, baina garrantsitsua da jakitea nondik datorren eta zertarako erabiltzeko orduan.

PRAKTIKARA RESICE ERABILPEN GOMENDATU BAKARRA, CROPINGEKIN ERABILITA
Alde teorikoa ikusita eta ondorioak aterata, nola lan egin behar dugun ikusiko dugu.

Resice-ren erabilpena ezinbesteko bada erabiliko du, kasu horretan Lanzcos3 erabilita. Beharrezko izan daiteke kasu bakanetakoa, irudiari cropping egin badiogu da. Croppin, alboetatik lerroak moztea da. Telebistatik datorren material asko, bereziki zaharra bada, lehenengo telebistek overscan egiten zuten, irudia jan, hortaz, erabiltzen ez zen irudia zegoen, eta hor gauza arraroak ageri izan ohi dira.

Telebista berriek eta ordenagailuek, pantaila osoa erabiltzen dute, orain ageriko dira gauza horiek. Irudia aztertuko dugu, ageri badira, ahal den gutzien moztuz eta KONTUZ, mozketaren erresoluzio emaitza zenbaki bikoitua behar izan altueran eta zabaleran. Eta berriz ere KONTUZ, mozketa lau aldetara behar du izan proportzionala, baina aspect ratioaren arabera. Mozketa egina, begira zein erresoluzio ateratzen den, egin zatiketak edo biderkaketak aspect ratio kometan adierazita (1,33, adibidez), zabalean moztu bada, altueran moztuko dugu, edo alderantziz, eta mozketa hau, lortu dugun emaitzaren eta jatorrizkoaren arteko kenketa behar du izan, bi alboetan berdin banatuz.

Lortuko dugun emaitza, ez da izango erresoluzio standar bat, inola ere. Horrela utzi genezake, ordenagailuak edo saloiko erreproduktoreak moldatuko dira, baina obe resice erabili standar batera heltzeko, saloikoak lan egin ezdezan (aaldu da ordenagailura prestatuz, saloikoak bihurketa extra egingo duela). Mozketa gehiegizkoa izango ez denez, jatorrizko erresoluzioa jarriko dugu helburutzat, beste erresoluzio bat aukeratu ordez.

Pare bat lerro bakarrik badira, obe resice faltsuaren metodoa erabiltzea, ondoren azalduko duguna.





RESICE FALTSUAK EGIN ALBOETAKO ZIKINKERIAK KENTZEKO
Lerro gutxi batzu badira gauza itsusiak dituztenak, croping egin daitezke ezabatuz, eta resice era berezian, aurreko erresoluzioa manten daiteke, lerro beltzak gehituz, lupa efetua (erresolozioa haunditzea hori da azken finean) egin ez dezan.

Oso erreza da, demagun 720x576 PAL dvd bat dugula, askotan gertatzen da lehen eta azken lerro horizontalak erditik asten direla, niri desatsegin zait detaile hau. Hau dator telebista irudia generatzen metodoarengatik, ikusten ez zen lerro bat zen, baina orain ikus ohi da. Null transforn filtroa ezarriko diogu, eta honetan cropping egin, llero bat goitik eta bat behetik.

Orain erresoluzio ez standar bat dugu, 720x754 gainera, proprortzioa galdu izan ahal duena (lerro bi lerro ez dira hainbesterako, deformazioak sortzen hasteko).

Resice filtroa jarriko diogu ondoren, eta honela konfiguratu, new widht (720), new height (574), beraz, tamaina bera, ez du transformaziorik. Baieztatu expand frame and letterboxed image, eta hemen erresoluzio standarra jarriko diogu, gehitzen diren lerroak, jartzen diogun kolorekoak gehituko ditu.

Honela, lerro beltzez zapaldu ditugu erdizkako lerro itsusiok, benetan transformaziorik egin gabe. Markoa txikia bada, ez da nabaritu egingo ere.

Ez nuke gomendatuko alde bakoitzetik 4 lerro baino gehio moztea eta lerro batetik pasata, saiatu mozketa proportzionala egitea, alde bakarrean egiten dela ikus ez dadin.



PIXEL ITXURA EZARTZEN (BEREZIKI DVD-TIK LANEAN BAZAUDE)
Esango duzue, nik ez dut pixel itxurarik ezartzen inoiz, baina ezinbestean bat erabili behar, eta default Xvidentzako borobila da.

Obe pixel itxura ongi zehaztea, resice erabili beharrean irudia errekodifikatzerakoan aspect ratioa mantenduko duela. Material jatorrizkoarena jarri behar zaio, bihurketa arraroetan sar dadin ekidin dezagun, kalitatea obetuz.

Hortarako joan xvid kodekaren kodifikazioara, profile@level sartu more-n, aspect ratio pestainian sartuko gara. Bi zati ikusiko ditugu, pixel aspect ratio batetik, eta bestea Display aspec ratio.

Lehen zatia, kritikoa da, bigarrena, erreproduktoreentzako informazio bat, gehienek kontuan ez dutena.

DVD-ea 4/3 bada, pixel aspect ratio 4:3 aukeratu, PAL edo NTSC materiala duzun arabera. Display aspect ratio 4:3 izan beharko luke.

DVD 16/9 bada, pixel aspect ratio 16:9 aukeratu, PAL edo NTSC materiala duzun arabera. Display aspect ratio 16:9 beharko luke (BAINA FROGAK EGIN NAHI DITUT EA ONGI DETEKTATZEN DEN, HORREN ARABERA, EZ BADA DETEKTATZEN, OBEKUNTZA ANAMORFIKOA RESICEREKIN BIHURTU BEHARKO DA. EGUN BATZU BARRU ESANGO DUT JAKITEN DUDANEAN).

Etas display aspect ratio 2:35, bakarrik edukiko luke zentsua, 35mm fotograma eskaneatu batekin lan egin behar badugu, eta hori ez da inoiz gure kasua izango.




NOLA JAKIN ZEIN PIXEL MOTA DAKARREN ERABILTZEN ARI GAREN MATERIALA
Ikertu behar dut, baina dvd-a ez bada, ia zihur borobila dela 1x1. Resice egin zihur ez bazaudete aspect ratio zihurtatzeko pixel borobila jarriz.
Hortik informazio programak daude.