Eraso Titana - Shingeki no Kyojin (2013-2023) [720p|MEGA] [ONLINE]

Sortzailea Koslow Jenerala, 2022ko Abenduaren 24a, 17:33:18

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Koslow Jenerala

ERASO TITANA  -  SHINGEKI NO KYOJIN (進撃の巨人) (2013-2023)




Telesailaren Ezaugarriak:

Herrialdea: Japonia
Generoa: Fantasia
Urtea: 2013-2023
Denboraldiak: 4
Atalak: 89 + 8 OVA (2 OVA ez dauzkat oraindik)
Zuzendaria: Tetsurō Araki (1-3. denboraldiak), Masashi Koizuka (2-3. denboraldiak) eta Yuichiro Hayashi (4. denboraldia)
Gidoia: Yasuko Kobayashi (1-3. denboraldiak) eta Hiroshi Seko (4. denboraldia)
Musika: Hiroyuki Sawano (1-4. denboraldiak) eta Kohta Yamamoto (4. denboraldia)
Sinopsia: Harresiz inguratutako hiri bateko bizilagun talde bat da telesaileko protagonista. Harresiek hiria babesten dute erraldoi gizajaleen erasoengandik, baina egun tamalgarri batean sartzea lortzen dute. Izen bereko mangan oinarritutako telesaila.
Nota Filmaffinityn: 7,8



1. releasea:

Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Japoniera (euskaraz azpititulatua)
Iraupena: 22 minutu atal bakoitzeko
Kolorea: Koloreduna
Pisua: 300MB inguru ataleko (guztira 32,74 GB)
Erresoluzioa: 1280x720 (1-3. denboraldiak) eta 1920x1080 (4. denboraldia)
Estekak:
1-3. denboraldiak (MEGA - ONLINE)
4. denboraldia (MEGA - ONLINE)
*Nahiz eta online ikus daitekeen, atalaren erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta atala eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*



2. releasea:

Bideoaren ezaugarriak:

Hizkuntza: Japoniera (euskaraz azpititulatua)
Gauzatzea: BDrip
Iraupena: 22 minutu atal bakoitzeko
Kolorea: Koloreduna
Pisua: Batazbestean 1.1GBeko atalak, guztira 110GB. Atal asko ez dira 1GBra iristen, baina gero atal gutxi batzuk, mugimendu handiagoa dutenak, batazbestekotik gora doaz (pisutsuenak 2GB, hirugarren pisutsuenak 1.6GB)
Erresoluzioa: 1920x1080
Estekak:
Megarako esteka (ONLINE)
Estekak banan-banan ikusteko esteka
*Nahiz eta online ikus daitekeen, atalaren erdian MEGAren datu muga gainditu duzunaren abisua agertu eta atala eten daiteke, beraz jaistea gomendatzen da*


Aju


arrakala

Eskerrik asko!!! Sinopsia gehitu diot fitxari. Lan ederra egin duzu, eskerrik asko ekarpen eder honengatik!  :ospatzen2:

egoninobi

Hau bai lan titanikoa, MILA ESKER!! Zuen baimenarekin Euskomangan ere anime honen fitxak sortu ditut: 1. denboraldia, OVAk, 2. denboraldia, 3. denboraldia, 4. denboraldia. Eguberri on!!  :pozarren:

Koslow Jenerala

Aipamenaren egilea: egoninobi  Noiz: 2022ko Abenduaren 25a, 19:36:16Hau bai lan titanikoa, MILA ESKER!! Zuen baimenarekin Euskomangan ere anime honen fitxak sortu ditut: 1. denboraldia, OVAk, 2. denboraldia, 3. denboraldia, 4. denboraldia. Eguberri on!!  :pozarren:

Ederki! Eguberri on zuri ere bai!

baronluigi

Mila mila esker, telesail osoa euskeratzeko lana hartzeagatik!

Arsenicum

Lehenengo eta behin eskerrak eman gura dizkizut telesail honen azpidatziak egitearren. Eta horrez gain, zoriondu egin gura zaitut. Hori da lana egin duzuna! Kuriositatez, egin duzu sartutako orduen kalkulua?
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

Koslow Jenerala

Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2023ko Urtarrilaren 12a, 00:10:29Lehenengo eta behin eskerrak eman gura dizkizut telesail honen azpidatziak egitearren. Eta horrez gain, zoriondu egin gura zaitut. Hori da lana egin duzuna! Kuriositatez, egin duzu sartutako orduen kalkulua?
Eskerrik asko, nire lanaren harrerak benetan poztu nau.

Sartutako orduak 250 inguru izan direla esango nuke. Ez ditut zehazki neurtu, baina atal bakoitzarekin 2-3 ordu inguru pasa ditudala uste dut, eta amaieran guztiak berrikusten beste 10 bat ordu. Hori bai, ingelesezko azpititulu fitxategiak deskargatu eta bertan berridazteko aukera izan dudalako da hori. Neure kabuz azpititulu bakoitza sortu behar banu (lehenengo 2 atalekin egin nuen bezala), azkar amore emango nukeen, ziur.

Aju

Nik bihar bukatuko dut segur aski dena ikusten :kaixo2: Oso lan ona, eskerrik asko :olatua:

Koslow Jenerala

Eguneratzea: Estreinatu den azken atala gehitu dut, eta beste batzuei konponketak egin dizkiet (akats ortografiko batzuk eta hobetu zitezkeen itzulpenak topatu ditut errepaso bat eman ondoren).

Aju

#10
Eskerrik asko :olatua:

Zeintzuk dira zuzenduak? Denak ez jaisteko berriro.

Ikusten dudanagatik, 3 datatan daude igota fitxategiak: abenduan, otsailean eta martxoan.

Koslow Jenerala

#11
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2023ko Martxoaren 19a, 22:44:19Eskerrik asko :olatua:

Zeintzuk dira zuzenduak? Denak ez jaisteko berriro.

Ikusten dudanagatik, 3 datatan daude igota fitxategiak: abenduan, otsailean eta martxoan.

Otsailean eta martxoan berriro igotako guztiak dira zuzenduak, baina gehienetan hitzen bat baino ez dut aldatu. Aldaketa nabariena hitanoa dela esango nuke (hizkera berezia duten pertsonaiei esaldi batzuk bakarrik jarri nizkien hikaz, baina orain guztiz hikaz mintzatzen dira). 2. denboraldiko 2.a, 3. denboraldiko 1, 2, 3, 6, 7, 8, 9, 10, 18 eta 4. denboraldiko 3, 9, 11, 12, 13, 16, 18, 22 eta 23 dira hitanoa daukatenak.

arrakala

Bueno, atzo bukatu nuen anime osoa ikustez, ez neukan ikusia eta hemendik ikusi dut oso-osorik. Zorionak eta eskerrik asko hartutako lanagatik Koslow Jenerala, hagitz ongi daude azpitituluak eta luxu bat izan da dena jarraian online ikusi ahal izatea Megatik.

Hala ere, azken atala faltako litzake igotzeko, uste dut azaroan edo estreinatu zela. Pena da telesaila osorik edukitzea baina justu azken atala faltan.. animatuko zinake hau ere igotzera? Kristona litzake animea oso-osoa edukitzea eta. Zerbaitetan lagundu badezaket, ni prest laguntzeko behintzat  :garagardoa:

Eskerrik asko eta errango diguzu.

Besarkada bat!

Koslow Jenerala

Aipamenaren egilea: arrakala  Noiz: 2023ko Abenduaren 26a, 14:04:03Bueno, atzo bukatu nuen anime osoa ikustez, ez neukan ikusia eta hemendik ikusi dut oso-osorik. Zorionak eta eskerrik asko hartutako lanagatik Koslow Jenerala, hagitz ongi daude azpitituluak eta luxu bat izan da dena jarraian online ikusi ahal izatea Megatik.

Hala ere, azken atala faltako litzake igotzeko, uste dut azaroan edo estreinatu zela. Pena da telesaila osorik edukitzea baina justu azken atala faltan.. animatuko zinake hau ere igotzera? Kristona litzake animea oso-osoa edukitzea eta. Zerbaitetan lagundu badezaket, ni prest laguntzeko behintzat  :garagardoa:

Eskerrik asko eta errango diguzu.

Besarkada bat!

ENE! Ez duzu sinetsiko, baina azaroaren 5ean estreinatu bezain laster itzuli nuen, eta ZIUR nengoen igo izanaz  :konorte:  ! Orain igota dago benetan  :jotzen:

Eta bide batez, gainontzeko atal guztiak berriro igo ditut (minutu batzuk barru kargatuko dira) konponketa batzuekin eta ending abestiak azpititulatuta, horiek ere eginda neuzkan eta.

Aju

Epa.

Azpitituluak pasatzen badizkidazu, 7000 kbps-ko bitrateko bertsio bat egin dezaket :pirata: