[ESKAERA] Miragarri: Ladybug eta Cat Noirren abenturak (TDT Audioa)

Sortzailea khansabrina, 2026ko Otsailaren 20a, 16:36:04

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

khansabrina

Kaixo denoi!

Gaur egun ETB1 eta ETB3 kateetan emititzen ari diren "Miragarri: Ladybug eta Cat Noirren abenturak" telesailaren inguruko laguntza eske nator.

Dakizuenez, Makusi plataforman igotzen duten audioaren kalitatea nahiko penagarria da. Horregatik, norbaitek telesaila TDTtik zuzenean grabatzeko aukera balu, asko eskertuko nuke. Kalitatezko audioa lortzeaz gain, posible balitz, audiodeskribapenaren pista ere lortu nahiko nuke.

Niri audioak pasatzearekin nahikoa nuke. Behin horiek ditudala, telesaila muntatzeaz eta forora igotzeaz arduratuko nintzateke, kalitate onenean denok gozatu ahal izateko.

Mila esker aldez aurretik!

Aju

Kaixo eta ongi etorri.

Plataforman zintzilikatzen duten audioak kalitate aldetik gabeziak dituela argi dugu, baina egia esan harrituko ninduke norbait grabatzen ibili bada. Ziur zaude TDTko audioa hobea dela? Ez dut egiaztatu, egia esan. Eta harritu naiz audiodeskribapenarekin... Enekien existitzen zenik ere.

khansabrina

Makusik 128 kbps-ko muga du gehienez, baina TDTko seinalea 192 kbps-ra iristen da; konpresio baxuagoa duenez, aldea nabaria da soinuaren sakontasunean

Aju

Aipamenaren egilea: khansabrina  Noiz: 2026ko Otsailaren 20a, 19:38:40Makusik 128 kbps-ko muga du gehienez, baina TDTko seinalea 192 kbps-ra iristen da; konpresio baxuagoa duenez, aldea nabaria da soinuaren sakontasunean
Ez, Makusi eta Primeranek 256kbps-ko audio pistak dituzte. Hasieran 64kbps-koak ziren baina zuzendu zuten. Eta ziur-ziur nago esaten ari naizenaz. Baina hala ere prozesuan zerbait gaizki dago eta ahotsak gaizki entzuten dira, bitrate faltarekin.