Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: egoninobi Noiz: 2012ko Martxoaren 02a, 22:54:20

Izenburua: A ze zortea, zozketa bat irabazi dut
Egilea: egoninobi Noiz: 2012ko Martxoaren 02a, 22:54:20
Lehen aldiz hartu dut parte hiru3ko zozketa batean eta irabazi egin dut.
A ze poza!!!!!!! :osopozik: :osopozik: :osopozik:
Doraemonen motxila eta DVDa irabazi ditut.
Pena da DVDa euskeraz ez egotea, baina motxila oso polita da.
EITBko Bilboko egitzara joan behar dut jasotzera eta horrela egoitza ikusteko aukera izango dut.
Crack bat naiz!!! Iuju  :goku:

Gainera zortea izan dut zeren hiru3ko zozketak 15 urte bete arte bakarrik dira eta nik apirilaren betetzen ditut.
Hauxe izan da nire hiru3ko lehen zozketa eta azkena.
Izenburua: Er: A ze zortea, zozketa bat irabazi dut
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Martxoaren 02a, 23:29:18
Delitua dauka DVDak euskera ez izatea XDDDD
Izenburua: Er: A ze zortea, zozketa bat irabazi dut
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Martxoaren 03a, 01:12:55
Bai, ikusi dutXD Filme hori sosketatzen zeundela esan nien, zelan sosketatu zuten eta euskara ez dakarren dvd bat, jakinda 10 bat doraemonen dvd atera direla... Dena den zorionak Nitrome8, aski gaztea zera oraindik orduan, ta ni pentsatzen 21 edo holan edukiko zenduzelaXD
Ikusten da be gende gaztia dakagula geure forutan, geure etorkizunaXD
Izenburua: Er: A ze zortea, zozketa bat irabazi dut
Egilea: egoninobi Noiz: 2012ko Martxoaren 03a, 09:18:31
Mila esker  :bow:
Izenburua: Er: A ze zortea, zozketa bat irabazi dut
Egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Martxoaren 03a, 15:12:46
Nik be 15 badekotaz! Baie aspaldi aspaldi eginda!
Izenburua: Er: A ze zortea, zozketa bat irabazi dut
Egilea: Godelet Noiz: 2012ko Martxoaren 03a, 15:22:11
Bai, bai... Nik ere hamabost daukadaz... Benetan!
Badaramat hogeitabost urte hababostak betetzen...  :rock:
Garrantzitsua espiritua da... (zahar guztiek diotenez)  :triste:
Izenburua: Er: A ze zortea, zozketa bat irabazi dut
Egilea: Egotaku-san Noiz: 2012ko Martxoaren 05a, 11:12:50
Zorionak Nitrome!.
Azkenean gai bat ireki behar izango dugu foruko kideen datak zehazteko eta horrela pixka bat gehiago ezagutzeko, jaja.
Izenburua: Er: A ze zortea, zozketa bat irabazi dut
Egilea: Euskadiman Noiz: 2012ko Martxoaren 15a, 21:47:44
kontxo nitrome8 zeu ere apirileko zara?? nik 13 an betetzen ditut  :osopozik: :osopozik: :rock: