Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2014ko Urtarrilaren 29a, 00:06:38

Izenburua: uploadrive 1000 GBeko espazioa doan?
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Urtarrilaren 29a, 00:06:38
Hala agintzen digute zerbitzari honetan http://uploadrive.com/ eta hau gutxi izango balitz, egundoko abiadura hartzen du deskargetan. Gainera, fileupload eta J.Downloaderrekin erabil daiteke. Non ote dago tranpa? Iraupenean akaso? Hala ere, probatzea merezi duelakoan nago... :ahozabal:

Artxiboak jaisten priobatu nahi izatera:  http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2219.msg17137#msg17137

Izenburua: Er: uploadrive 1000 GBeko espazioa doan?
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Urtarrilaren 29a, 09:43:43
Ba Baronluigik ikusten duenean eta esaten digunean ikusiko dugu XD Zeren nik beharrezko daukat Mega baino hobeagoa den zerbait ez soilik Euskal Encodingseko materiala igotzeko, baizik eta Japan Encodingekoa igotzeko ere (Euskal Encodings bezala baina japoniarrez bikoiztutako materialarekin)... Oso ondo etorriko litzaidake ;)
Izenburua: Er: uploadrive 1000 GBeko espazioa doan?
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Urtarrilaren 29a, 13:17:14
Proba bat egin dut eta azkar igo eta jaisten du, tera bateko espazioa eskaintzeaz aparte. Hemen zerbait ez doa ondo, onegia da :barre: Erregistratzean ordaintzeko datuak eskatzen ditu; hutsik utzi dut eta ez dit arazorik eman. Orain nire profilean "Request payout" botoi bat agertzen da eta $0 dakar, ez dakit nik...
Izenburua: Er: uploadrive 1000 GBeko espazioa doan?
Egilea: baronluigi Noiz: 2014ko Urtarrilaren 29a, 15:14:22
Oraingoz itxura ona dauka. Denborak esango du ze gertatuko den zerbitzari honekin. Ispilu bezala erabiliko nuke nik.

Eskerrik asko aurkikuntzarengaitik.
Izenburua: Er: uploadrive 1000 GBeko espazioa doan?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2014ko Urtarrilaren 29a, 18:20:40
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Urtarrilaren 29a, 09:43:43
...baizik eta Japan Encodingekoa igotzeko ere (Euskal Encodings bezala baina japoniarrez bikoiztutako materialarekin)...
Ez nuen honen berririk XD
Begirada bat bota diot, baina... Filmal japonieraz azpidatzi gabe ikusten dituzu ala? :wow:
Izenburua: Er: uploadrive 1000 GBeko espazioa doan?
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Urtarrilaren 29a, 20:38:40
Baaaaaai orixe ;) Dena den azpitituluak bakoitzak jaitsi dezake, ikusita nire lana soilik bikoizketak aurkitzea dela, eta mundu osoko gendea jaisten ditu filmeok, orduan, bakoitza bere hizkuntz azpitituluak jaitsi ditzake.
Uploadriveari bueltan, tera horrekin material dexente igo ahalko genuke bakoitzak egia esan, zeren nik datorren hilabetean euskal encodingsentzako proiektu berria hasiko dut, DOREMIREN MAGIA denboraldi guztiak ripeatu eta igotzea.... zaila izango da baina horrek funtzionatzen badu, megara igo eta horrekin ispilua egin genezake Baronluigik esan bezala....
Izenburua: Er: uploadrive 1000 GBeko espazioa doan?
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Urtarrilaren 29a, 22:25:20
Itxura ona du eta, beti bezala, tentuz hartu beharko dugu. Hala ere eta nire ustez beti ere, gaur gaurkoz dagoen zerbitzaririk onena Google Drive da. Noiz arte iraungo duen orain dagoen bezala... hor ziok ba koxka!!