Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: bitxibat Noiz: 2007ko Abenduaren 31a, 22:13:20

Izenburua: Norbere pelota egin?????
Egilea: bitxibat Noiz: 2007ko Abenduaren 31a, 22:13:20
http://www.youtube.com/watch?v=9ACdmVgW1LM&feature=related

hau da egia ala gezurra??????

erraza da a la saia da????

pilota bat 20 euro balio inguru
Izenburua: Re: hacer tu propia pelota?????
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Abenduaren 31a, 23:35:43
Nik eginda daukat bat, eta mas o menos horrela da. Baina guk egindakoaren barruko pelota kanika handi bat zen.
Izenburua: Re: hacer tu propia pelota?????
Egilea: jonnydbz Noiz: 2008ko Urtarrilaren 01a, 13:16:17
Ba bai, egia da, neuk ere egin nuen bere garaian ikastolan.
Izenburua: Re: hacer tu propia pelota?????
Egilea: barraplaust Noiz: 2008ko Urtarrilaren 01a, 18:58:34
Ez dut bideoa ikusi baina harri kozkor batekin egitea ere badago, nik pilota-eskolan hasi nintzenean halaxe egin nuen bat. Orain penaturik nago utzi izanaz...  ;tximuzoro (hau da afizioa tximuarekin!  :xD)
Izenburua: Re: Norbere pelota egin?????
Egilea: Arsenicum Noiz: 2008ko Urtarrilaren 02a, 02:30:11

Nire pelota amaitu dut!! Bideoa ikusi eta pikatu egin naiz.

65 gramoko pelota bigun bat egin dut. Ez daukadanez larrurik esparadrapoa jarri diot kanpotik. Bihar probatzera joango naiz, ea zelan irten zaidan, baina behintzat itxura ona dauka.

Erdian jartzen den gomazko pilota horren ordez, potro bat jarri diot. Potroak lortzeko erarik errazena zuen txakurrarik golfeko pilota bat ematea da. Ez dakit denek berdina daukaten barruan, baina nire txakurrak (Jai) duela pare bat urte golfeko pilota bat lapurtu zidan eta apurtu egin zuen. Kendu nionean, barruan esku pilotako pelotak daukaten potroa zeukala ikusi nuen. :blink


Pelota ondo badago, desafiatzen zaitut Getxoztarra!!  Oraingoan nik irabaziko dot!!  ;tximuzoro
Izenburua: Re: Norbere pelota egin?????
Egilea: getxoztarra Noiz: 2008ko Urtarrilaren 02a, 14:58:30
Desafio gehiegitxo dekodaz aspaldian ba?a onartzen dot. Gaur ondino ajeagaz nago ta bihar edo etzi izan beharko da.
Ondo hasi 2008a danok!