txikitako marrazkiak informazio bila

Sortzailea biotiko, 2015ko Martxoaren 07a, 00:26:59

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

biotiko

Aspaldi ikusitako marrazkien inguruko informazioa norbaitek ematea nahi nuke.
1. sator bat agertzen zan, baina ez daukat ideia gehiago.
2. hiru mutil, bixkiak izango ziran, oso berdinak, ez dakit gehiago.
3. barazkiak, ez da los fruittis, panpinak ziren eta abesten zuten ponch ponch aldooney.
4. landare estralurtarra ume batzuek zaintzen dute eta gaiztoak amona batzuk dira, larunbat arratsaldetan botatzen zutela uste det.
5. tren bat agertzen zan, ume bat, bi edo hiru, tunel batetik pasatzen ziren eta ez naiz gehiago akordatzen.
6. marioneta bat kebelkio uste dut zuela izena.
7. aingerutxo beltza beti besteei laguntzen.
8. zotinka aritzen zan eta salto egiten zuen zotin bakoitzean.
9. neska bat eta hartza (edo txakur handi) zuri bat.
10. krimenak (zotindunaren segidan botatzen zuten), detektibe istorioak, baina marrazkiak ziren.
11. hauek ez dira marrazkiak, ume bat, txakur bat eta errobot bat.
12. ume batzuk amerikan espainiako konkistatzaileen aurka.
13. panpina batek esaten zuen "bota bota pilota".
14. gaztelu batean, panpinak ziren, ez ziren marrazki bizidunak.
15. ume bat eta kotxe hiztun bat.
16. ume moro bat eta bele bat.
17. gimnasia egiten zuten ume batzuk.
18. katu batzuk eta txakurrek gaiztoak harrapatzen zituzten.
19. katu karateka bat, kanpamentua etabar.
20. arrantzale bat zegoen, eta arrainek burla egiten zioten eta ez zuen bat bera ere harrapatzen.
21. magia egiten zuen neska bat, bi mutilen artean maiteminduta zegoen eta ez zekien zein aukeratu.
22. sheriff bat animalia bihurtzen zen arranoa, katua eta hartza.
23. panpin batzuek fabrika batean lan egiten zuten.
24. Hasierako kredituetan , hartz bat ohetik jaikitzen zen eta bukaerako kredituetan, ohean sartzen zen, eskolara joaten zen, ez dira marrazkiak, panpinak dira.
25. hartz bat agertzen zen, sarrera edo introdukzioa egiten zuen, eta ondoren ipuinak ematen zituzten. Ipuin gehienak animaliek protagonizatzen zituzten, baina gogoratzen dut behin hegan egiten zuen gizon bati buruzkoa zen.
25. sagu bat, partxea zeukan eta laguntzaile koldarra zeukan, gaiztoak dordoka bat eta bele bat ziren.
26. umetxo bat, bere anaia nagusiak astronomia klaseak ematen zizkion.
27. txori karpintari bat agertzen zen hasieran, eta eskolako lekzioak ematen zituzten. Oso laburra zen, eta kapituluak bata bestearen segidan ematen zituzten.
28. ornitorrinko bat eta suge bat elkarren aurka aritzen ziren. Kanta asko gustatzen zitzaiten eta berriro entzun nahiko nuke
Beste batzuk ere galdetu nahi nituen, baina orain ez naiz haietaz akordatzen.

jonnydbz

Bat gutxienez badakit zein den, 22.a Bravestarr dela suposatzen dut, "hartzaren indarra" eta "arranoaren begirada" esaten zuen. Asmatu dut?



Begiratu link hau, komentarioetan hainbat telesail aipatzen dira, agian besteren bat topatuko duzu:
http://zuzeu.eus/2011/11/09/txikitako-marrazki-mitikoak/
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

biotiko

#2
Milesker jonnydbz.
Bai, halaxe da bai, ez nintzen bere zaldiaz akordatzen. Oso serie polita zen, indio txaman bat ere bazegoela uste dut. Kanta asko gustatzen zitzaiten, bravestar tarari tarara tarari tarara, bravestar....
Zuk gomendatutako tokia bisitatu det, eta Arturo erregea eta beste apur batzuk kenduta, nik esan dudan garaikoak baino berriagoak dira.
Heidi eta Vicky oso zaharrak dira, baina etbren emisioen historia kontuan hartzen badugu nahiko berriak dira.

biotiko

Aipamenaren egilea: biotiko  Noiz: 2015ko Martxoaren 07a, 15:45:04
Milesker jonnydbz.
Bai, halaxe da bai, ez nintzen bere zaldiaz akordatzen. Oso serie polita zen, indio txaman bat ere bazegoela uste dut. Kanta asko gustatzen zitzaiten, bravestar tarari tarara tarari tarara, bravestar....

Zuk gomendatutako tokia bisitatu det, eta Arturo erregea eta beste apur batzuk kenduta, nik esan dudan garaikoak baino berriagoak dira.
Heidi eta Vicky oso zaharrak dira, baina etbren emisioen historia kontuan hartzen badugu nahiko berriak dira.

Ronbin

#4
25a Danger mouse da


17 MrT izan daiteke
https://www.youtube.com/watch?v=W4WAG0z-hDo

19 ez dakit baina youtuben "Karate cat" bilatu ta hau atera zait
https://www.youtube.com/watch?v=M-BQdOs2At4

biotiko

Mila esker Ronbin.
Aspaldian hemendik azaldu gabe nengoen.
Denak zuk esandakoak dira. Baina, 19. ez zen saio independiente bat, beste baten barruan zegoen. Monstruitoen kanpamentu edo udaleku bat ere bazegoen eta familia bitxi bat ere bai.
Adibide bat, "El inspector", "La hormiga y el oso hormiguero" El show de la Pantera Rosa-ren barruan zeuden.
Eta 1.goarekin oker nengoela iruditzen zait, eta Mamorro mamu txikiarekin nahastu det.