Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: bexoan Noiz: 2014ko Apirilaren 11a, 12:14:17

Izenburua: Lauaxeta-Lau haizetara (1987)
Egilea: bexoan Noiz: 2014ko Apirilaren 11a, 12:14:17
Aupa Euskal-Encodings zale guztioi; galdera bat egin nahi nuke.... Lauaxeta-Lau haizetara (1987) José A. Zorrilla'ren filma, norbaitek ba dauka? Filma honen atzetik nabil denbora pillo bat eta ez dut iñon aurkitzen. Interesgarria iruditzen zait filma hau, eta harritu egin naiz hemen ere ez aurkitzea. Mil esker aldez aurretik......
Izenburua: Er: Lauaxeta-Lau haizetara (1987)
Egilea: GS Noiz: 2014ko Apirilaren 11a, 12:39:32
Emulen daukazu. Idatz ezazu "lauaxeta" edo "sutanberoa" eta hor daukazu VHS zinta batetik ateratako bertsio bat, 853 mb duena.
Izenburua: Er: Lauaxeta-Lau haizetara (1987)
Egilea: bexoan Noiz: 2014ko Apirilaren 11a, 13:03:18
Buf.... Ordenagailua erre zitzaidenetik, ez dut erabiltzen Emule (egia esan "katxarroa" zaharra zen)... eta geroztik gorrotoa hartu nion Emuleri je, je, je.. Mil esker erantzuteagatik...
Izenburua: Er: Lauaxeta-Lau haizetara (1987)
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Apirilaren 11a, 14:03:54
Egia esan neu ere aspalditxotik nabil film horren atzetik. Ea nondik edo handik lortzen dugun.
Izenburua: Er: Lauaxeta-Lau haizetara (1987)
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Apirilaren 14a, 22:21:35
Aipamenaren egilea: GS  Noiz: 2014ko Apirilaren 11a, 12:39:32
Emulen daukazu. Idatz ezazu "lauaxeta" edo "sutanberoa" eta hor daukazu VHS zinta batetik ateratako bertsio bat, 853 mb duena.

Kaka zaharra, horixe! Pelikula hiru egun Emuletik deskargatzen eduki ondoren, erdarazko bertsioa atera ez da ba!!!   :threat:
Izenburua: Er: Lauaxeta-Lau haizetara (1987)
Egilea: GS Noiz: 2014ko Apirilaren 15a, 17:10:05
Bai, you tuben pelikula osoa dago eta hor ere gaztelaniaz. Nahiz eta aktore batzu euskaldunak izan - Xabier Elorriaga esate baterako - ziur asko filmea erderaz grabatu zuten eta agian ez dute inoiz euzkeraz bikoiztu.