Zer gertatzen da 2SHAREDekin?

Sortzailea burrundaie, 2012ko Urriaren 02a, 22:28:46

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

burrundaie

Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2012ko Urriaren 05a, 22:09:06
Bide batez, agian hemendik aurrera nire kanpoko zerbitzariaren bitartez ezingo ditut fitxero gehiago mediafire ra igo. Bertatik konektatu naizen kontu guztiak segituan blokeatu dizkidate. IP helbidea harrapatu didatela uste dut eta bertatik igoerak nabaritu ezkero kontua inongo zalantzarik gabe ezabatzen didate.

Hau duk hau! Bata bestearen atzetik...

zumarra

Hamaika aldiz esan dut: nekatuta nago gauzak berrigotzen eta ezabatzen ez diren bitartean, dohainik deskargatzeko aukera duenak, ba, lan pixka bat gehiago hartu dezala (lan pixka bat bakarrik: ezin da konparatu uploaded.to edo bitshare.com-ekin -hauek bai kaka ustela!!!-)

Baina ezagutzen zaitut pixka bat, bai eta, egia esan, zure etengabeko probaketa horiek gabe ere ez geundeke gauden bezala (bezain ondo?, bai, horixe!)

Segi horrela! Burrundaie forever!!!!  :baibai:

burrundaie

Zumarra, marrazkiak eta igotzeko zer iruditzen Streamcloud?
http://streamcloud.eu

zumarra

streamcloud.eu pixka bat begiratu dut eta, FAQ irakurrita, dena oso polita badirudi ere, gauza txar batzuk ere ikusi dizkiot:

1. Garrantzitsuena: .7z artxiboak ez dira onartzen; ez eta .rar ere; bakarrik hauek onartzen dira:

avi,flv,mpg,mp4,mp4x,wmv,mpeg,mov,mkv

Modu honetan zailagoa da eskutatzea barruan dagoena; propio egingo dute gurea bezalako materiala ez jasotzeko.

2. Propaganda desegokia: probatu dudan artxiboak helbide hau sortu du: http://streamcloud.eu/xsw31x6jg4w5/Etxe.avi.html . Bertan sakatuta honera pasatzen zara: 10 segundu itxoin behar da eta gero botoi urdina sakatzeko aukera agertzen da. Bitartean, ez zait oso egokia holako propaganda ikusi behar izatea; zuei?



3. 15 minutu pasa dira eta botoi urdina sakatzean oraindik mezu hau agertzen da: Bideoa kodifikatzen ari dira oraindik (????):




Barkatu atrebentzia baina, zuk probatu duzu eta hobeto joan zaizu?

burrundaie

Ea azkenean euskal encodings beste gauza bat bihurtzen zaigun  :barre: Nik behin probatu nian, orain dela pare bat aste, uste diat, eta erantzuna txukuna izandu huan; horrelako propagandarik ez zitzaidan atera, ziur, bestela gogoratuko ninduan... Berriro probatu eta zerbait esango diat.

burrundaie

Niri berdintsu atera zaidak, baina iragarki pornoak aldatu egin dituk... artxiboaren irudia azaltzen duk ipurdiz eta txortaldiz inguratua, eta gero "el archivo de esta codificando". Martxa honetan Euskal Encodings-i laster erronboak jarri beharko zizkioagu. Iragarkiak euskaraz egongo balira, sikiera, agian jende berria inguratuko litzaigukek... :giveup:

zumarra

Bai, segun noiz saiatzen zaren, inguruko irudi pornoak aldatzen dira.

2 ordu dira artxiboa igo nuela eta kodifikatzen segitzen du. Hau timoa da ea norbaitek sakatzen duen irudi porno horietako batean.

Jarri zerbitzari hau "Kaka" izeneko karpetan....

burrundaie

Iruzur galanta, besterik ez da!  :haserre: Hala ere nik eskua surtan jarriko nikek lehen zerbitzari hau ez zela holakoa. Krisiarekin beste baliabide batzuk bilatu beharrean ote daude hauek ere???

burrundaie

#23
Zerbitzari "pornoaren" afera alde batera utzita, eta aise amore ematekoa ez naizenez, hona natorkizute beste zerbitzari batekin: 180 upload.

Lehengo eta behin hona hemen abantailak:

- 2 GB arteko artxiboak igotzea onartzen du.
- Kontua ireki, eta artxiboak karpetetan jasotzeko aukera.
- -rar eta -Zip motako artxiboak onartzen ditu.
- Deskargak j. downloaderren bidez egin litezke.
- File Uploader programaren bidez artxiboak norberaren kontura igotzeko aukera.
- Jaso daitezkeen artxiboen kopurua: ez du aipatzen (edo nik, behintzat, ez dut ikusi).
- Zenbat denbora artxiboak ezabatu gabe: ez du aipatzen (edo nik, behintzat, ez dut ikusi).
- Estekak deskargatzeko itxaron denborarik ez.
- Estekak deskargatzeko Kaptcharik ez.

DESABANTAILAK

- Deskargak banaka-banaka egiten dira.
- Web orriaren bidez deskargak egiteko era guztiz nahasia (nik hiru edo lau aldiz saiatu behar izan dut deskargatzeko modua aurkitu arte).
- Propaganda gehiegi artxiboak deskargatzeko lekuan, (oraingoan pornorik ez ) bat-bateko propaganda irudiak barne.
- Jaisteko abiadura: Beste batzuekin konparatatuta motel samar aukeran, eta gora-behera dexentekoa (nire kasuan bataz beste 200-300 k. ingurukoa, batzuetan 700-800eraino igotzen bada ere, 10-era behin baino gehiagotan jaitsi izan zait).


ONDORIOAK

- Artxiboen iraupena ez badakigu ere, eta egundoko zerbitzaria izan gabe, agian noizean behin probatzea merezi lezakeen zerbitzaria.
- Deskarga askoz txukunago egiten dira j. downloader erabiliz.
- Artxibo handiak igotzeko balio dezake...

Zuen iritzien naiz gelditzen naiz. Helbidea hauxe: http://180upload.com


zumarra

Bai. Dena ezin da eskatu eta honek eskeintzen duena kontutan hartu beharrekoa da. Probatzea da eta emaitza ikustea da kontua.

zumarra

2Shared lehengora bueltatu egin da.

Jdownloader-a berriz badabil eta 16 atal batera jeisten jarri ditut (Marco 16x190 mb. = 3,04 gb. batera).

Zuzenean saiatuz gero "Limitea gaindituta" jartzen du (jdownloader-a martxan dagoelako).

burrundaie

Berri ona dakarkit. 2Sharedeko DLC edukiontziak berriz ere deskargatzeko moduan daude inongo arazorik gabe.