Dragoi Bola [MG/SF/LIB] [153/153] [Xvid][480p]

Sortzailea orionatk, 2007ko Ekainaren 09a, 18:55:07

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

runner

Kaixo! Lehenengoz mila esker lan honegatik. Kezka bat daukat. Atal berriak jartzen dituzunean emulean ere jarriko dituzu ez? Nire ustez emulean hobeto, horrela kompartituko dira. Asko falta da atal berriak jartzeko? Ez dakat presarik, kuriositatea bakarrik da  :egiptooo.
Mila eskera lanagatik. Paregabea da :)

orionatk

Bai, lehenengo emuletik jarriko ditut, eta gero norbaitek igoera zuzenera igo nahi baditu link horiek ere jarriko ditut.

Xalba

Kaixo denoi. Berria naizenez eskertuko nizueke laguntza pixka bat emango bazenidate DBren atalak jaisterakoan ditudan arazoekin.
Lehenengo 40 atalak badauzkat eta jakin nahiko nuke aber norbaitek 72. ataletik aurrera badauzkan igotzea besteok jaisteko (jaitsiera zuzenaren bidez ahal bada).
Eskerrik asko

Aju

#198
Gabon eta ongi etorri, Xalba.

72 dauzkagu 72 daramatzalako arduradunak, gehiago ez dauzka inork, ez dituzu inon aurkituko. orionatk da arduraduna, eta ahal duen heinean igoko ditu ;) Baina izazula argi hementxe aurkituko dituzula inon baino lehen (propaganda!) XD

orionatk


Xalba

Eskerrik asko. Ta aber noizko igotzen diren nahiz eta presa asko ez izan
Hurrengora arte

Xalba

Beste gauza bat, norbaitek esango al lidake non aurki ditzazkedan DBZko atalak daskarga zuzenaren bidez jaisteko?

Aju

Guk dakigula ez daude. Agian egongo dira, baina guri behintzat inork ez digu abisatu.

jonnydbz

Aipamenaren egilea: Xalba  Noiz: 2008ko Irailaren 12a, 09:42:15
Beste gauza bat, norbaitek esango al lidake non aurki ditzazkedan DBZko atalak daskarga zuzenaren bidez jaisteko?
Zeozer googleatzen baduzu aurkituko duzu zerbait.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Xalba

Kaixo berriz ere. Atalak jaisten ari naizela, ohartu naiz 54. atala ezin dudala ikusi. Norbaitek lagunduko balidake arazo hau konpontzen eskertuko nioke

jonnydbz

Ba ez dakit zer daukan berezirik 54. atalak, bere garaian ikusi nuen inongo arazorik gabe. Ikusteko Media Player Classic erabiltzen dut Combined Community Codec Pack-arekin zetorren. Saiatu honekin, hori bai instalatu baino lehen pasaiozu Insurgent delakoa (orri berberean dago), eta codec guztiak desintalatu paketea jarri baino lehen.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

Xalba

Saiatu naiz media player classic programarekin baina hala ere ezin izan det ikusi. Posible al litzake zuetako norbaitek atal hori berriro igotzea berriz jaisteko?

orionatk


Xalba

VLC-rekin ere ez, esaten didate programa guztietan ez dutela arxiboa errekonozitzen.

Artxiboaren ikonora joatean clip de video dela eta 203 MB okupatzen duela bakarrik jartzen dit eta ez zenbat minutu irauten duen, transmisioaren abiadura eta dimentsioak...

runner

Aipamenaren egilea: Xalba  Noiz: 2008ko Irailaren 15a, 14:11:31
VLC-rekin ere ez, esaten didate programa guztietan ez dutela arxiboa errekonozitzen.

Artxiboaren ikonora joatean clip de video dela eta 203 MB okupatzen duela bakarrik jartzen dit eta ez zenbat minutu irauten duen, transmisioaren abiadura eta dimentsioak...

Megaupload-etik jaitsi duzu? Agian deskarga korronpituta dago. Saiatu zaitez atal bera jaisten emuletik. Ea hori den arazoa.