[TUTORIAL] X-vid nola konfiguratu kalitate oberena lortzeko

Sortzailea FHarlock, 2007ko Urtarrilaren 23a, 17:10:12

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 2 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

FHarlock

Idazten nagoenean, azken kodekaden azkeneko bertsioa darabilkit, 1.1.2.

X-vid beta bertsioek, menu oso desberdina dute, askoz konplexuagoa, ezkeneko bertsioak konfigurazioa asko erreztu dute.

Kalitatea lortu nahi bada, ezin bestekoa da bi pasado modua erabiltzea. Bitratearen banaketa ongi egiteko modu bakarra da. Beste metodoak, behar denean hust egingo dute ez denean behar espazioa galtzen dabiltzatelako.

Esan behar da, xvid bitrate aldakorra erabatekoa dela. Adibide bat, Spirit-en bada toma hurruneko bat ekaitz baten erdian (forterantz doazenean). Guztizko iluntasuna dago, segundu batzuero tximista bat egonik. Pantaila beltz dagoen bitartean, Xvid ez du erabili bitraterik bideoan eszenarako. Espazio hori behar denerako beste momentu baterako gorde du.

Beste kasu bat, Irla (Seom) kodifikatzeko zaila da, laino eta euriz betea. Eszena konplexu bat heldu zen, lehen planoan ikusten dugu euria laku gainazalean erortzen uhinak sortzen. Bitrateak kristonen igoera izan zuen eszenak eskatzen zuelako. Irudikatu zenbat aldaketa ain jarraiak, itzalak eta uhinak sortzen, bilakatzen, eta bata bestearen kontra apurtzen. Grafika 100k-etara heldu zen, jeitsiera gabe, urdin kolore lodiz, alboko eszenak errazagoak, eta 10k-etan zeuden lerro finekin.

Nire konfigurazioa erabili ahal izateko, lehendabizi default konfigurazioa kargatu.

Profile leven editatuko dugu. Packet bitstream desaktibatu, pasada bakarra egin behar baduzue bakarrik merezi du. Bitrate dexentea izan badezakezue, Mpeg jarriko dugu h263-ren ordez. Horrien arabera 950-tik gora edo 1200-dik gora izan beharko zenukete. Filmaren eta erresoluzioaren arabera dago. Test de comprensibilidad egin ahal baduzue (nik ez dut lortu nire lan metodoarekin, goardin knot erabili behar da edo beste bat), 70% gorako emaitzarekin, mpeg. Kasu gehienetan, h263 erabiliko dugu, bestela makroblokeak agertuko dira. H263 irudia suabizatzeko joera du.

Hemen badira bi aukera ez direnak inoiz aukeratu behar: Quarter pixel, emaitzak obeagoak zein txarragoak izan daitezke nahiko aleatoria da jakiteko irudiari zer egingo dion, eta aparatu askok ez dute jasaten, eta global motion search, berdinagaitik.

Adaptive cuantitacion ez da gomendatzen ere. Teorikoki, begiak desberdintzeko gai ez dena kentzen du, baina idealki ez badoa, makroblokeen sortzaile da.

Encoding tipe, lehenengo pasadarentzako, full quality first pass aukeratu. Bigarren pasadarako datu zehatzagoak lortzen ditu.

Qualited preset-era joango gara, eta user defined aukeratuko dugu. Bertan sartu eta hurrengokoak konfiguratuko ditugu:

Motion search presition eta VHQ mode ahal den gorenen erabiliko dugu. Ez jarri inoiz Turbo (kalkuluak sinplifikatzen ditu azkarrago joateko, kalitate txarragoa beraz)

Kalkulagailuan avi egitera bagoaz, open-dml aukeratuko dugu. Save as old mode erabili behar badugu, ez erabili avi open-dml.

Kalkulagailuari buruzko beste aholko batzuk, ez dira zenbakiak megatan, baizik KB, beraz gogoratu batetik bestera psatzeko 1024 dela K informatikan. Tamainian 4 daude aurrez aukeratzeko, 650M-ko cdea, gero 700M, eta gero, aurrekoen bikoitza bi cd erabili behar baditugu filmako. Filma bi cd-tan zatitzekotan, bi filme desberdin bezala egingo nuke, ez justu zehatz bananduz, baizik eszena aldaketa baten, beraz justu justu erditik ez denez izango, bitrate kalkulua filma osorako ez du balio.

Azkenik, sartu zone options. Aukeratu Crhoma optimizer enabled eta begin with keyframe.

Txuri beltzeko filmetan greyscale encoding aukeratu, baina guztiz txuribeltzekoak badira, tintatuak badira, tinte kolorea pikutara bidaliko du.

Cartoon mode, ez dut nabaritu erabili edo ez erabililtzearen arteko desberdintasunik. Ez nuke erabiliko oso zihur ez bagaude koloreak konstanteak direla, eta hau oso gutxitan agertzen da. Gijao ikusi besterik ez, zelen markak edonon. Gehitu koloreak eskuz jartzen zirela, eta beti berdin berdina ez da antzekoa baizik. Ordenagailuz eginikoetan erabiliko nuke nik bakarrik, eta ala ere, ez nago zihur, baina kolore degradazioak badaude (Spirit da adibide bikaina), ez nago nik zihur ongi ibiliko litekeenik. South Park-en antzeko kolore mota dituenentzat gomendatzen dela irakurri dut, ordenagailuz eta kolore sinpleak degradazio gabekoak.

Eta orain: BITRATEAREN BANAKETA OPTIMIZAIO MANUALA

Xvid oso ongi banatzen du bitratea, eta aurreko aukerak erabilita, emaitzak onak dira, baino zertxobait forza genezake. Filmaren kredituetan bitrate gutxiago erabil dezan lor dezakegu beste momentu baten erabil dezan. Spirit-en kredituak 7-8 minutu inguruan dabiltza. Tokatuko zitzioan bitratea, ajustatua berez, erdira jeitsi dut, duen luzapena dela, mega batzu, hamarretik gora aurreztea posible da, eta mega hauek eszena zailetara joango direnez, makroblokeak ez daitezen agertu lagunduko du. Kredituak diren motatakoak izanda, jeitsiera ez dute pairatu, eta filmari mesede egin zaio.

Hau egiteko, Zone options desberdinak sortu behar ditugu. Esaten diogun frametik aurreragoko guztietara aplikatuko ditu baldintzak, hurrengo zona heltzen den arte. Beraz hasierako zonen frameak bakarrik esan behar zaizkio. Zonak definituta ditugunean, bakoitzean satuko gara Wiegth parametroarekin definitzeko berez edukiko lukeen kaudaletik zenbat erabil dezan nahi dugun.

Wight, nahi duzun portzentaia zati 100 da. 1=100%, 0,5=50%... Nire gomendioa, amerikarrrek darabiltzaten filmeetako kreditu tipikoa behetik gora beltz gainean zuri koloreko letrekin, 50% jeitsi daiteke (zihurrenez gehio, baina ez naiz ausartu), irudi estatikoak aldatuz badoaz, berdin egin litekeela uste dut. Hasierako logoentzako, 90% erabiliko nuke.

Animaturik badaude, edo bideo irudiak badaramatzate... nolako animazioa eta irudian zenbat aldaketa ikusten diren arabera erabaki beharko litzateke. Tipo bat ibilka bada, atzekaldea aldatu gabe, asko jeitsi liteke, bestela, gutxiago.

Guzti hau, atzeko kreditoekin bezain baliozkoa da aurrekoekin, eta bideo erdian dagoen edozerrekin, japoniar kortinatxoak % jeitsi daitekeen beste momentu bat da. Motz metraizko filmeetan, motz metrai bakoitzaren aurkezpenekoak jeisteko beste zerbait badira.

Kontuz, alderantziz ere egin daiteke, eszena zail bati 100% gora eman. Batzutan interesgarri gerta liteke, behin kodifikatu eta makroblokeak agertzen direnetan % gehitzea komeniko litzateke. Arazoa, ez pasatu, gehitzeko, beste filmaren zatitik atera beharko bai du espazioa. Toki bat konpondu dezakezu beste bat desastre utzita.


VIRTUALDUB Filtroak: Oso kontuz ibili filto ordena aukeratzeko, orden desegokia, kalitate txarragoa emango luke. Konfiguratu ongi filtroak kalitatea oberena lortzeko.

VIRTUALDUBMODEN FILTROAK, ERRESIZE: Filtro hau oso erabilia da, oso baliagarria delako. Berez Nearest neightbor du aukeratua. Kalitate oberena (eta denbora gehio behar duena) azkenekoa da: Lanczos 3.


Guzti hauek erabilita, kodekari ahal duen guztia eskatzen zabiltza, noski, kodifikazio denbora igoko da. Nire kasuan, pasada bakoitzak 2 eta 3 bideoaren iraupena kostatzen zaio.





OSO GARRANTZITSUA: Hau guztia eginda, kalitate ona lortzen ez baduzu, bi arrazoi daude:
- Iturria kaka bat da. Ez dagoenetik ezin da atera, eta txarra izateaz gain, zine kopiako hautsa, edo animazioan cell markak badaude, kodifikazioa asko zailtzen da, zenbat eta hauts gehaigo, are eta okerrago. Gogoratu, marka hauek, fotograma bakoitzean direla, eta kodekak irudi erreferentzi baten nabaritzen dituzten aldaketak darabiltela. Aldaketak zenbat eta ugariagoan, toki batetik kentzen dena bestetik jarri behar da, erreferentzi irudia espazio gutxiago edukiko du.
- Bitrate txikiegia. Gura genuke, baina 4 ordu ezin dira ongi 100 megatan sartu. Konponketa bakarra dugu, bitratea igo eta tamainia finala igo dadila.
: Enero 09, 2007, 04:50:46
GEHIGARRIA: XVID kalkulagailuaren erabilera.

Target Size: Artxibo osoa, audioak+bideo+azpitituloak izan nahi duguna, Kb-an esanda. Megatik Kb bihurtzeko, x1024 informatikan gabiltzalako, ez bider 1000. 4 daude predefinituak, 650 cd-koa, 700 cd-koa, eta hauen bikoitzak.

Subtile: Azpitituloen tamainia. Azpititulo bakarra baduzu, esaiozu zein den tamainia zehatza jakin dezan.

Format: Zein formatutan gordeko fugun guztia. AVIopenDML erabiliko dugu gehienbat, AVI lehen definizioak baino obeago darabilelago. Gogoratu gero gordetzerakoan avi 1.1 bezala gordetzea eta ez 1.0 bezala.

Overhead: Faktore desberdinak direla eta, gehiegiozko izan dezakeen tamainia. Oso justu bagabiltza cd baten gordetzeko, zenbaki hau nahi dugun tamainiari kendu behar zaio. Gogoratu, margin bat badela oraindik, 700megako cd deitzen ditugunak 703 megakoak dira benetan. Ala ere, obe zihurtatzea ez zaretela pasatuko.

Bideo luzapena: Borobilketa egin beti gorantz, zihurtatzeko tamainiatik ez zaretela pasako.

Audioa: Esan zein formatuan dagoen eta zein bitratetan, luzapena dakienez, tamainia calcula dezake. Ala ere, zehaztasun obeagoa izateko, tamainia jartzea obe, audio bakarra bada, errestasun gehiagorako, karga dezakezu tamainia zehatza har dezan.

Ikusiko zenuten bi kasilla edita ezinak direla: Size eta Average Bitrate. Size bideoak izan dezakeen tamainia da, nahi den tamainairi kendu zaio azpitituloak eta audioak behar duten tamainia, eta tamainiaren arabera, bideoarentzako bitratea kalkulatzen du. Average bitrate 900-tik beherakoa bada, gomendatzen dute tamainia igotzen pentsatzea.

Zenbaki hauek informatiboak dira, zuzenean kodek konfigurazio pantaila nagusira doaz.

Gogoratu, bitratea jarri zaio, eta audiorik gabe kodifikatuta ere, bideoak tamaini zehatz horretara joango dela, target size dena delakoa izanik. Beraz, aparte kodifikatuta ere, eta gero direct copy-rekin itsatsita, kalkula daiteke zehaztasunes artxibo finalaren tamainia.


717

galdera bat... nola konfigura dezakezu bigarren pasada?
6.477 millones de personas. ?De verdad piensas que si cada uno de nosotros pondr?amos un poco de nuestra parte nada cambiar?a?