Aspaldion gauza zaharrekin gogoratu besterik ez naiz egiten.
Berreskuratzeko falta den materialaren zerrenda hau egitea erabaki dut, gero agian ETBri ere idazteko interesgarria litzakeelakoan. Nahiz eta ni anime kontuarekin bakarrik gogoratzen naizen, edozein motatako serie/pelikulak balio dute.
Marrazkiak - Serieak
-Arturo erregea
-Bihurkorrak
-Bill eta Ted
-Borroka Taldea
-Bravestarr
-Cadillacak eta dinosauroak
-Candy Candy
-Dinodunak
-Diplodoak
-Dotakon
-Dr Slump (Arale)
-Dragoi basatia
-Flyren abenturak
-Godzilla
-James Bond gaztea
-Jim Zizare
-Harlock Kapitaina
-Heman eta unibertsoko jaunak
-Hulk izugarria
-Kong
-Lau izugarriak
-Max miresgarria
-Niminoak
-Pigmalion
-Rambo
-Robocop
-Spiderman eta bere lagun harrigarriak
-Trumoi txoriak
-X Taldea (serie zaharra)
-Ziegak eta herensugeak
-Zikin Biltzaile (Toxic Crusaders)
Marrazkiak - Pelikulak
-Asterix
-Dragoi Bola (bikoiz ditzatela falta direnak behingoan)
-Fievel
-Gazteak
-Harlock Kapitaina
-Lucky Luke
-Mortadelo eta Filemon
-Yoma
Irudi erreala - Pelikulak
-Arma Hilgarria 1
-Bakarrik etxean
-Beirazko ohiana
-Brassed off
-Flash Gordon
-Haragia eta odola
-Indiana Jones
-Printzesa ezkongabea
-Star Wars
-Terminator
-Willow
- Jurassic Park
-Deabruzko Panpina
Irudi erreala - Serieak
-Allo, Allo
-Bai, lehen ministroa
-Batman (1970)
-Beakmanen mundua
-Black Adder
-Borroka librea
-Buck Rogers
-Dallas
-Emakume bionikoa
-Fawlty dorreak
-Geogre eta Hendersondarrak
-Guillem Tell
-Ilunabar aldea
-Ipuin harrigarriak
-Jetman
-Magnum
-Mike Hammer
-Parker Lewisek ez du sekula galtzen
-Robin Hood
-Roxanne
-Star Trek
Joan idazten bururatzen zaizkizuenak idazten eta editatzeko baimena daukazuenok joan lehen mezua editatzen. ALFABETIKOKI, MESEDEZ.
Irudi Errealeko Serieak
Giza Aberea! (Manimal)
http://www.youtube.com/watch?v=Ugb_TIpPoWA
PD: Hartzaren indarra!!!
Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 23:57:44
Irudi Errealeko Serieak
Giza Aberea! (Manimal)
http://www.youtube.com/watch?v=Ugb_TIpPoWA
PD: Hartzaren indarra!!!
Benetan zabiz? :barre: :barre: :barre:
PD: Bravestarr da.
Benetan nabil bai. Hau euskeraz eman zuten. Ziur nago.
PD: badakit Bravestar dala, baie esan beharra neukan!
Irudi errealeko pelikulak:
Haragia eta odola
Flash Gordon
Irudi errealeko serieak:
Batman (1966-68)
Buck Rogers
Dallas
Ilunabar aldea
Ipuin harrigarriak
Borroka librea
Mike Hammer
Robin Hood
Guillem Tell
Xanfarin eta king andere
Eguneratuta.
Diplodoak! Koloretako dinosauroak, eta batek burbuilak egiten ebazan, beste batek tira likati bat (uste dot likatsu deitzen zala).
Eguneratuta. Hau ETBra bidali behar da ideiak emateko. Eta beste ahri bat ere ondo legoke jartzeko ea zeintzuk serie nahiko genituzkeen erostea.
Falta diren 2 film xD
- Childs Play-Muñeco Diabolico-Deabruzko Panpina: ETBren erruz (filmaren iragarkia 24 orduetan zehar botatzen zutelako noiz nai) Chuckyrekin izagurrizko trauma eduki nuen (eta oraindik kosta egiten zait bere filmak ikustea xD)
- Jurassic Park: Hau ere euskeraz bota zuren, gaztelerazko bertsioa bota ondoren.
Nik serie hauek ditut. Zerrendatik kentzeko edo?
Arturo Erregea (1979) Osoa, jarrita dago hemen::
http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2568.0
Lau Izugarriak (1978) Osoa, igotzeko zain
Lau Izugarriak (2006) Osoa, igotzeko zain
Robocop (1988) Osoa, honera mugitzeko zain: http://marrazkiak.99k.org/Robocop.html
Ziegak eta Herensugeak (1983), 1go denboraldia, igotzeko zain.
Aipamenaren egilea: zumarra Noiz: 2012ko Otsailaren 24a, 17:29:05
Nik serie hauek ditut. Zerrendatik kentzeko edo?
Arturo Erregea (1979) Osoa, jarrita dago hemen::
http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2568.0
Lau Izugarriak (1978) Osoa, igotzeko zain
Lau Izugarriak (2006) Osoa, igotzeko zain
Robocop (1988) Osoa, honera mugitzeko zain: http://marrazkiak.99k.org/Robocop.html
Ziegak eta Herensugeak (1983), 1go denboraldia, igotzeko zain.
Badakit badauzkagula, baina berez ETBk ez ditu berreskuratu. Hariaren helburua ez da gure katalogoa handitzea (beno, pixkat bai), komentatzea baizik zer falta zaien.
Barka baina zer esan nahi du "Berreskuratzea". Ez dut ulertu gai hau.
Antzina eman zituela eta "gaur egun" oraindik ez dituela berremititu. "Gaur egun"a noiz hasten den definitu beharko litzateke, nik TDTaren hasieran kokatzen dut gutxi gorabehera.
Aaaaaah!!!
Adibide praktiko bat jartzeko: Lehengo muxuak, eztia eta erleak eta Elene eta bere lagunak, gure ume garaiko telesailak dira etb3 sortu zenean berreskuratu ahal izan genituenak (behintzat bakoitzeko 65 atal), baita ere Barkleytarrak, Foofour, Kapitain planet, Isidoro, akuaman, etab.
Tamalez ondino ez dituzte telesail asko eta asko berreskuratu, lehen aipatutakoak bezala, telebista emisiorako, hau da berriz ikusi nahiko genuke aipatu ditugun telesail eta filme guztiak Ajuren listan.
Bide batez Widget telesaila uste dut euskaraz emititu zela, baietzean nago?
Orain dala 7 urte ez nagoela Euskal Herrian bizitzen zer emoten daben jakiteko, baina Txef txikia ez badabe emon, kontuan euki daiela.
Eta bazegoen beste bat, inoiz ez dot izena gogoratzen. Mutil txiki bat, gerlari sacratu bat zela edo eta bere ama galdu ebala, edo jainko bat zala edo horrelako zeozer. Beti daukot irudi bat opening-a edo ending-a zela balada bat eta ume hori ezpata erraldoi baten gainean eserita eta amaren irudia atzekaldean. Eta abestiak amaren zeozer zioen.
Aipamenaren egilea: kutxipoo Noiz: 2012ko Otsailaren 25a, 20:57:54
Orain dala 7 urte ez nagoela Euskal Herrian bizitzen zer emoten daben jakiteko, baina Txef txikia ez badabe emon, kontuan euki daiela.
Eta bazegoen beste bat, inoiz ez dot izena gogoratzen. Mutil txiki bat, gerlari sacratu bat zela edo eta bere ama galdu ebala, edo jainko bat zala edo horrelako zeozer. Beti daukot irudi bat opening-a edo ending-a zela balada bat eta ume hori ezpata erraldoi baten gainean eserita eta amaren irudia atzekaldean. Eta abestiak amaren zeozer zioen.
Txef txikia hon dala 2-3 urte berriro emon dabe, nahiz eta ez daukagun hemen (:beldur:).
Diozun beste seriea Pigmalion (http://www.youtube.com/watch?v=Ur83BWIh9gs&feature=related) da, oker ez banabil.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2012ko Otsailaren 25a, 21:01:36
Txef txikia hon dala 2-3 urte berriro emon dabe, nahiz eta ez daukagun hemen (:beldur:).
Diozun beste seriea Pigmalion (http://www.youtube.com/watch?v=Ur83BWIh9gs&feature=related) da, oker ez banabil.
Bai! Beti konfunditzen dot Fly-ren abenturekin eta badakit ez dala, baina ez jat ateratzen. Ba hori, gogoratzen dot kapitulu batzuk ikustea baina ez denak, ze kendu egiten eben edo ordutegia aldatu edo horrelako zerbait. Azkeneko abestia kristona zan, txikitan beti egiten neban negar, igual horregatik gustatzen jatan seriea. XD
Bide batez, ze pena txef txikikiarena, oso gustoko a neban ó.ò
Ba txef txikia fijo taichisanek osorik daukola grabatuta, baina denbora atara behar ripeatzeko. Egia esan neu ere damututa nago grabatu ez izanaz, baina esaten dozu "nahiko liatuta nabil eta fijo beste batek egingo dabela", eta azkenean zuk egiteko nik egiteko...
Irudi errealeko pelikulak
-Emerald forest (ez dakit nola deitu zuten hemen, baina nik peli hau euskeraz ikusi dut)
Animazio filmak
-Eguzki ezpata (http://www.youtube.com/watch?v=jGl-boEScV8)
-VIP, nire anaia super heroia
Irudi errealeko serieak
-Motley Hall-eko mamuak
Animazio serieak
-Miserableak
Miserableak ETB3 estreinatzean errekuperatu zen.
Garfield eta lagunak (http://en.wikipedia.org/wiki/Garfield_and_Friends): Gogoan dut txikitan ikaragarri gustatzen zitzaidala serie hau.
Ea berriro emititzen duten. :omgomg:
eta non da emakume bionikoa??? ahaztu al duzue??
Aipamenaren egilea: Nitrome8 Noiz: 2012ko Otsailaren 26a, 23:13:13
Garfield eta lagunak (http://en.wikipedia.org/wiki/Garfield_and_Friends): Gogoan dut txikitan ikaragarri gustatzen zitzaidala serie hau.
Ea berriro emititzen duten. :omgomg:
Hau ETB3n eman dutela ziur ziur nago. Ez da asko ematen dutela.
Aipamenaren egilea: anbotoko.mari Noiz: 2012ko Otsailaren 26a, 23:18:25
eta non da emakume bionikoa??? ahaztu al duzue??
Badago jarrita.
Ewan Mcgregorren http://www.imdb.es/title/tt0115744/ Brassed Off
The princcess Bridge http://www.imdb.com/title/tt0093779/ Printzeza ezkongaia?? Ez nago ziur eman bazuten.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2012ko Otsailaren 26a, 23:26:26
Aipamenaren egilea: Nitrome8 Noiz: 2012ko Otsailaren 26a, 23:13:13
Garfield eta lagunak (http://en.wikipedia.org/wiki/Garfield_and_Friends): Gogoan dut txikitan ikaragarri gustatzen zitzaidala serie hau.
Ea berriro emititzen duten. :omgomg:
Hau ETB3n eman dutela ziur ziur nago. Ez da asko ematen dutela.
Ba nik ez dut gogoan etb3n ikusi izana, ea besteren batek ere gogoratzen duen ziurrago egoteko.
Beste bat zerrendarako:
Jim zizare.
Hau ziur ez dutela eman etb3n.
Ez, hori ETB3 baino lehenago izan zen, Arsenicumek grabatuta dauka. Beste bat zerrendarako.
Donkey Kong eta bere herrialdea (http://en.wikipedia.org/wiki/Donkey_Kong_Country_(TV_series))
Serie aparta, ea berriro emititzea lortzen dugun. :omgomg:
Aipamenaren egilea: Nitrome8 Noiz: 2012ko Otsailaren 27a, 17:47:25
Donkey Kong eta bere herrialdea (http://en.wikipedia.org/wiki/Donkey_Kong_Country_(TV_series))
Serie aparta, ea berriro emititzea lortzen dugun. :omgomg:
Hau ere duela ez asko berreskuratu zuten, ETB3ren hasieretan bazegoela fijo, Sherlock Hounden atzetik edo aurretik.
Oker ez banabil Taichisanek grabatuta dauka.
Uste dut gazteak telesaila ere ez dutela bota nik beti izan dut hau lostzeko gogoa ea igotzen duzuen ze ez dut lortzen emule jartzerik.
Aipamenaren egilea: JON I Noiz: 2012ko Otsailaren 27a, 21:16:32
Uste dut gazteak telesaila ere ez dutela bota nik beti izan dut hau lostzeko gogoa ea igotzen duzuen ze ez dut lortzen emule jartzerik.
Egia, Gazteak.
Igotzeko diozu, baina ez dakit inork daukan.
Nik badaukat baino ripeatu gabe...
Futboleko serie hura! Kazetari batek atal bakoitzean mundu kopa bateko istorioa kontatzen zuen, gutun batean idazten zuen bitartean. Atala amaitutakoan txakurrak gutuna korreosera eramaten zuen.
Munduko Kopa?
Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Martxoaren 05a, 23:58:02
Futboleko serie hura! Kazetari batek atal bakoitzean mundu kopa bateko istorioa kontatzen zuen, gutun batean idazten zuen bitartean. Atala amaitutakoan txakurrak gutuna korreosera eramaten zuen.
Munduko Kopa?
Hori ETB3ren sorreran egon zen.
Beste harian esandakoa diot:
Ahaztu egin zait esatea baina aurreko ostiralean bidali nuen emaila bi harien edukiarekin (zeintzuk berreskuratu eta zeintzuk erosi). Gainera jaso dut mezua esanez informazioa dagokionari pasa zaiola :barre:
Ia egie bada ta laster ikusten baduz
ea lortzen doun DOTAKON eta D.SLUMP ARALE-n serieak. Erderaz be ezinezkoak die lortzeak.
Zerrenda horretan Izarretako gerlariak (Space Battleship Yamato, edo Starblazers izenez ere ezagutua) falta zaizue marrazki bizidun serie bezela.
Txikitako nire serie maitatuenetako bat. Oraindik baditut nik txikitan egindako marrazkiak Yamato uin canioia botazen.
Hau, Arturo Errege, Dr Slump, eta Dotakon botatzen ditut nik faltan. Edozer emango nuke hauek euskeraz edukitzeagatik.
Dotakon italieraz badago sarean, baina ez dut beste hizkuntzetan aurkitu...
Eskuminak denoi!
Aipamenaren egilea: pixput Noiz: 2012ko Urriaren 07a, 20:27:05

Aipatzen duzun seriea Harlock Kapitaina (http://www.youtube.com/watch?v=-PzKjs_TAV4) da, apuntatuta dago.
Barkatu Aju baina doien telesaila BATTLESHIP YAMATO ez da Harlock Kapitaina, eta biak euskaratu ziren bai.
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Urriaren 08a, 10:57:11
Barkatu Aju baina doien telesaila BATTLESHIP YAMATO ez da Harlock Kapitaina, eta biak euskaratu ziren bai.
Joder, ba plagioa ziren :barre:
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2012ko Urriaren 08a, 13:53:53
Joder, ba plagioa ziren :barre:
Plagioa ez, biak Leiji Matsumotorenak ziren eta. Izatez, Space Battleship Yamato zaharragoa da.
1987 urrian ETB botatzen zutela argi uzten du horri honek:
http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/1987/10/18/211.html
Poli eta Loinaz saioan:
http://beasain.hitza.info/2012/02/17/loinaz-jauregi-%C2%ABgoiz-batean-hamar-programa-grabatzeko-gai-ginen%C2%BB/
Hori goroitzapenak
Aipamenaren egilea: pixput Noiz: 2012ko Urriaren 08a, 14:59:37
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2012ko Urriaren 08a, 13:53:53
Joder, ba plagioa ziren :barre:
Plagioa ez, biak Leiji Matsumotorenak ziren eta. Izatez, Space Battleship Yamato zaharragoa da.
1987 urrian ETB botatzen zutela argi uzten du horri honek:
http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/1987/10/18/211.html
Poli eta Loinaz saioan:
http://beasain.hitza.info/2012/02/17/loinaz-jauregi-%C2%ABgoiz-batean-hamar-programa-grabatzeko-gai-ginen%C2%BB/
Hori goroitzapenak
Joe, ze emisio laburrak garai hartan. 14:00 hasten ziren :barre:
Nire ustez hau berreskuratu beharko lukete. ETB1_en ematen zuten, ustez Robin Hood izena zuen, 80. hamarkadan.
Robin of Sherwood izena du saioak. BBC katekoa da.
(http://cdn100.iofferphoto.com/img/item/143/547/915/robin-of-sherwood-complete-series-free-shipping-82082.jpg)
Brassed Off
http://www.imdb.com/title/tt0115744/
Filmaxek ateratako DVDa herriko liburutegian aurkitu nuen, eta bertatik DVD osoa ripeatu nuen. Egun hauetako batean beste foro baterako igotzeko asmoa neukan. Euskerazko audioa dakarranez, hemen ere jarriko dut nahi izan ezkero.
Itxura ona zekak, gustura ikusiko nikepa!!! :txistu:
Ba bai. 80garren eta 90garren hamarkadetan, gu orain pairatzen hari garen politika neoliberal nazkagarriak aplikatu zituen Britania Handiko gobernuak (Margaret Tacher buru zutela), eta horren kritika sakona da film hau.
Zerrendara aurten 20 eta 25 urte betetzen dituzten filmak gehitu ditut. Jurassic Park eta Deabruzko Panpina (Childs Play bezala ezagutua ingelesez). Bata 1993 an estreinatu zen ( eta urte pare bat geroago euskeraz bota zuten ETB1en). Bestea 1988 an, eta badakit euskeratua izan zela. Panpin putarekin izugarrizko trauma geratu zitzaidan txikitan, EITBek ia ordu oro filmaren euskarazko iragarkia botatzen zuelako telebistan...baita haurrentzako ordutegian ere xD.
Aipamenaren egilea: pixput Noiz: 2012ko Urriaren 07a, 20:27:05
Zerrenda horretan Izarretako gerlariak (Space Battleship Yamato, edo Starblazers izenez ere ezagutua) falta zaizue marrazki bizidun serie bezela.
Txikitako nire serie maitatuenetako bat. Oraindik baditut nik txikitan egindako marrazkiak Yamato uin canioia botazen.
Hau, Arturo Errege, Dr Slump, eta Dotakon botatzen ditut nik faltan. Edozer emango nuke hauek euskeraz edukitzeagatik.
Dotakon italieraz badago sarean, baina ez dut beste hizkuntzetan aurkitu...
Eskuminak denoi!
Guztiz ados!!!!!
Ez nuen gogoratzen seriearen izenburua. Eskerrik batzuek ni baina memoria hobea duzuenez
Oso ideia ona zerrenda hau osatzea (Olentzerori gutuna).
Irudi errealeko telesailetan SPACE: ABOVE& BEYOND sartu behar da zerrendan. Ez dira atal asko, baina kalitate handiko telesaila izan zen, eta duela 8-10 urte emititu zuten.
One Piece!!
Dragoi Bola ona izan zen eta ona da, askoren haurtzaroan eragina izan du baina ONE PIECE askoz hobea da inongo dudarik gabe!
Aipamenaren egilea: thortxu Noiz: 2013ko Urriaren 02a, 23:27:08
Dragoi Bola ona izan zen eta ona da, askoren haurtzaroan eragina izan du baina ONE PIECE askoz hobea da inongo dudarik gabe!
Hori esateagatik baneoa merezi duzu :goku:
Esan bezala asko gustatuko litzaidake Arturo Errege, Dr Slump, eta Dotakon berriro emotea baina bazegoen ere plaztilinaz egindako bi panpinen abenturak ibilteko bola egiten zirenak. ez badot txarto gogoratzen bata gorria zen eta bestea urdina eta ez zuten ia txintik esaten. Eta asko gogoratzen dudan beste bat mister hicup da jajajaja ze politak ziren nik uste hauetatik ez dute bat ere ez berreskuratu
Nik Arale eta Dotakon nituen maite (bai eta idatzitako beste hainbat) baina nire amak gogoan dut nola SANDIBELI zuen erabateko gogoko.
Eta James Bond gaztea??? Hori bai klasikoa ...