Dragoi Bola Z [Emule] [291/291] [Xvid] [480p]

Sortzailea Aju, 2006ko Maiatzaren 07a, 17:27:36

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 4 Bisitariak erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

Aju

Gauza batek moskeatzen nau. Lehen goizean jarri ditut atalak, eta bilatzailean begiratzearren eman dit, eta hau agertzen da 'Dragoi Bola Z' jarrita:







Baina kontua da atal gehienak oraindik eskaera bat bera ere ez daukatela, eta hor iturri bezala neu agertzen naiz bakarrik, suposatuz 1 hori neu naizela XD Baina nik artxiboak ez dauzkat izen honekin, honela baizik:







Baten batek aldatu dituela pentsatzerik ere ez dago, fuente bakarra bainaiz eta 3 atalek bakarrik izan baitute eskaeraren bat eta ni ez naiz izena aldatu dien hori. Baten batek jakingo luke azalpen logikoren bat ematen??

FHarlock

Izena aldatzea badago, artxiboa jeitsi gabe.



Emule, artxiboa, duen izena duela, hash-bidez identifikatzen du, ez izenagaitik. Artxibo bera, dozenaka izen desberdinekin egon daiteke, jeitsi ez baditu ere.



Imaginatzen dudanez, bada norbait artxiboak jeisten jarri dituena. Emulen sartu, eta izena aldatu die nola gorde nahi dituen artxiboak bezala identifikatzeko.



Bilaketan, izen hori agertzen zaizu, zu iturri zarela.



Egin behar dena, artxiboak konpartitzeari usten zaienean, edo grabatzera zoazenean, izena aldatzea, obe ez egitea, baina egitekotan, orduan.



Gauzak horrela, nik egingo nuke, artxiboak horiek konpartitzeari utzi, jeisten jarri ez duzu ezer jeitsiko , iturritik kendu zarelako, eta komentarioak jartzea.



Bestetik, bideoak berriz kodifikatuko nituzke artxibo bera ez izateko, virtualdub-en logo filtroari emango nioke. Eta igoera berriari ekin, hau kantzelatuz.



Lastima horrela ibili behar izatea. Zihur justu jeitsi, eta zenbat konpartitu gabe kontuan eduki gabe grabatu eta artxiboak borratzen dituen horietako bat dela.

Aju

Baina hor 17 atal daude oraindik inork ez didanik eskatu, 'peticiones 0' dakar. Horrela posible da aldatzea??



Baten batek aldatu baditu izenak, tristeena 5 ordu inguru bakarrik daramatela da  :?



EDIT: Oraintxe egon naiz begira kolan eta artxiboak jaisten jar daitezke eta eskaeretan figuratu ez, fuenteek ez badizute ezer pasatu. Beraz, baten batek jarri eta izena aldatu ditu... 5 ordu baino lehen... ez dakit sekula horrenbeste kabreatu naizen.



Hurrengoan ager dadila post bat galdetzen ea hurrengo dvda noizko den... Nik ya badauzkat atalak eta konfidantzazko jendeari edo eskura edo correosetik bidaltzeko aukera izanda... agian haria itxita agertzen da horrela, sin mas. Benetan, oso ba?a oso kabreatuta nago, 5 ordu ba?o lehen, joder!!!



Momentuz 3 pertsona bakarrik dauzkat kolan, eta horietatik bi eskatzen ari diren bideoek eskaera izan duela dakar, por deskarte 3. horrek aldatu behar izan ditu. Badakit nor den. Espero dut erratuta egotea eta momentuz ez noa erruduntzat hartzen, baina...

Aju

Badakit asko rallatzen nabilela arazo honekin, baina ya 'euskal-encodings' jartzearren eman dit eta:







Ez da ikusten baina 27 artxibo bakarrik aurkitu ditu; gutxi garenez ezer asko izan da egon, baina 27 gauza baino gehiago aspaldidanik dauzkagu. Azpimarragarria GTren 33garren atalarena, ya barre eta dena egin dut, 27 artxibo, eta tartean ofizialki atera ez dugun bideo bat, nik ogm formatuan egin bainituen.



Esaidazue, edo nire bilatzailea mierda bat da edo zuei ere berdina aurkitzen dizue?? Ze uste dut post honetan komentatzen dudana datu esanguratsua dela, asko moskeatzeko beste bai behintzat.

ShiTJu

Ba niri bakarrik 23 artxiboak...



Nire ustez emuleko bilaketa ez da oso ona. Ez da normala bakarrik 23 edo 27 artxiboak bilatzea.



Eta Dragoi Bola Z buruz, berdin agertzen zait. Euskal-Encodings ez da agertzen izenan. Ze gentuza.

darko

Ulertzen dut benetan kabreatua egotea, Aju. Niri ere euskal-encodings-en 24 artxibo bakarrik agertu zaizkit. Arrazoi osoa duzu.



Nik ez dakit nor aritzen den "grazia" hauek egiten, baina Aju... faborez ez itxi haria. Badakit puteatu egiten zaituztela, baina ergel batengatik ez dezagun errugabe askok ordaindu.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, inperialistek eurena inposatzen dutelako baizik

FHarlock

AipatuBaten batek aldatu baditu izenak, tristeena 5 ordu inguru bakarrik daramatela da Confused



Egin nik esandakoa, azkenean justos por pekadorez. Azkenean bideo osoan izena ez aldatu jartzen duen letrero batekin igo beharko dituzu.



Bestetik, gogoratu emulek konektatuak dauden artxiboeen artean bila dezakeela. Zubia dela eta, badiduri jende asko ez dabilena hemendik.



Bestetik, lau metodo daude bilatzeko:

1 Kad iturrietan: Kad-en dauden artxiboetan bilatzen du.

2 Serbitzailean: konektatuta zauden zerbitzailean begiratzen du.

3 Globala, serbitzaile ezagun guztiei deitzen die galdetzeko, uste dut. Hau aurrekoa baino gomendagarria.

4 Web bidezko bilaketa.



Ni, 1 eta 3 erabiltzea gomendatzen dizuet, erantzun oberen ematen dutenak dira. Eta gero bost minutura edo, berriro bilaketa berria egiteko, artxibo gehio agertzen dira. Serbitzaileek hitz klabeak zenbater erabiltzen duten eta abarrengatik geroago, gehio agertzea da.



Ni orain ez nago kad-en bidez konektatua, ez dakit zergatik, baina nabigatzea hiltzen dik horrek jarrita edukitzeak, baina euskal-encodings eta arkadia izenarekin artxibo gehio agertu behar zaizkizu. Ni orindik mp3 artxibo guztiak konpartitzen nago. Irailekoa hor dago oraindik.



Gero badago afektatu dezakeen beste gauza bat. Nik zuk nahi dituzun 100 artxibo izan ditzaket, zuk banan banan jaitsiko dituzula, emulek ez du onartzen artxibo konezio bat baino gehio klientekaz.











Gauzak horrela, eta nik izan ditudanak ere kontuan edukita, nik konfigurazio hau jarri dut:



- Artxiboaren kopia bat igo arte, powersharen. Norbait jeitsten ari bada, zuzenean jeitsiko du eta ahal den abiadura gorenean, etenik gabe.



- Kopia bat igo ondoren, powershare kendu, eta prioridad de subida, muy baja. Nire bizkarretik ez da edonola jeitsiko. Gutxika gutxika igotzen jarraituko dut banaketa obe dadin. Kontuan eduki, nik kopia bat igo badut, hor norbait kopia bat igotzeke duela. Jeitsiko duzue zati bat, eta berriro kolaren azpira. Zenbat eta kreditu zor gehio eduki, gero eta gehiago kostako zaizue nik igotzea. Beste bati igotzen badiozue, kreditu aldaketa egongo da.



- Compartici?n de archivos selectiva eta spread bar (historial de partes subidas) aktibatuta eduki, gutxika igoko dut, baina gehien behar diren zatiak igoko ditut. Gutxi, baina efikaz.



- Konfidantzakoek, slot erreserbatua duzue. Nahi duzuena zuzenean jeitsiko duzue, ahal den azakarren, etenik gabe.



- Dar primero aktibatuta eduki mega bateko diferentzian aktibatuz. Norbaitengana zorra badut, eta behar duen artxiboren bat osorik badu, zorre kitatu arte, zuzenean igoko diot, abiadura gorenean etenik gabe.







Nik, interesatzen ez zaizkidan gauzak jeisten nabil, kopia bat baino gehio igotzeko, konpartizioa obeagoa izan dadin. Gero, diska gogorren espazioa behar badut, horiek izango dira grabatu gabe borratuko ditudanak. Pilotakoak dira horietako batzuk, horietako artxiboren bat osorik dudana, giga eta piku igo dut. Kopia gehio konpartituak egon daitezen lagundu dut.







Geldo igotzen bazaio jendeari, lagun dezatela, artxiboak mantendu, prioritatea eman iturriekiko zorra ez edukitzeko, kopia bat baino askoz gehio igo iturriak lana kenduz zure oberako.





Soberan nabil kredituz eta konfidantzaz, ez dut geldo jeitsiko eta artxibo osoa lortzeko ez dut arazorik izango.



Hor bakoitzak nahi duena.

Arsenicum

Nire ustez ez zaie atalei ezer egin behar, ez birkodifikatu ez ezer. Horrekin gertatuko den bakarra bertsio pilo bat egotea da. Izena aldatzearena izan leike baten batek aldatzea edo emulek berak bakarrik egitea. Izenak Garbitzeko metodo bat dgo emulen, www. eta horrelakoak edo  [By Aju] eta holangoak automaikoki kentzen dituenak. Izan daiteke batan batek jaitsiera listan jartzerakoan emulek berak izena garbitzea, edo bilatzerakoan garbiketa hori egitea.



Beti gabilz tema bardinagaz, norbait konpirazioan ibiliko bazan moduen gure aurka. Hobeto ondo banatzen badu eta beste gauzetaz ahaztu, ze azken finean DBZko link guztiak foroo honean dauz, eta www.euskal-encodings.tk euki zein ez, hemengoak dira. DBZ ko kapituluak ere errezean eta ordnatuan jaitsi nahi dituenak, hemen sartu beharko da, eta horregaitik gauza guzti hauek ni ez naute kezkatzen.



Beste foro handi batzuetan, sharerip.com edo tusseries.com hor ere horrelako gauzak gertatzen dira. Seguruenik ez da hori konpontzeko ezer egongo.
Geuk egin ezean, gureak egin dau.

FHarlock

AipatuNire ustez ez zaie atalei ezer egin behar, ez birkodifikatu ez ezer. Horrekin gertatuko den bakarra bertsio pilo bat egotea da.

Nik nioen hori egiteko, mega eskasak igo dituenean eta artxiboa osorik ez dagoenean. Ez dira bertsio gehio egongo, baizik eta bertsio hori inongo iturririk gabekoa tipoak emuletik ez baditu kentzen.



Bertsio berriak balioko du, eta zaharra, ez duenez igo, izenak bakarrik egongo dira, inongo iturririk gabe.



Egin leikeena da, bideo aurretik mezu bar agertaraztea, banatzaileen logoen antzera, filmeen aurretik ikusten dugu metroko leoia, horrelako zerbait mezu bat igorriz. Ea norbaitek badakien horiek nola egiten diren.



Eta bestetik, foroaren moska bat bideoan ezartzean.











AipatuIzenak Garbitzeko metodo bat dgo emulen, www. eta horrelakoak edo [By Aju] eta holangoak automaikoki kentzen dituenak.

Ez nekien horrelakorik bazegoenik. Mezu pribatuz esan diezaidakezu non ikusi duzu metodoa?







AipatuIzan daiteke batan batek jaitsiera listan jartzerakoan emulek berak izena garbitzea, edo bilatzerakoan garbiketa hori egitea.

Ez dut ezagutzen horrelakorik egiten duen emulerik.



Horrelako bat badago, zein den jakitea ongi legoke, jendeak erabil ez dezan. Agian egin duenak ez daki... baina harrituko ninduke ez dakiela.



Agian bago hutsa da, nahigo du emulek egiteak, gero renombrador masibo bat erabiltzea baino.

jonnydbz

Ieup!!



Beno, lehenik eta behin, eskerrak eman Ajuri atal guzti hauengatik. Gaur emulerik ez dut jarri zer bittorrenteko beste gauza batzurekin nabil, baina hau ikustean bilaketa batzuk egitea pentsatu dut. Esan duten moduan bilaketak egiteko hainbat era daude eta horrela egin dut.



Metodoa - Bilaketaren hitzak - Fitxategi zenbatekoa - komentarioak



Globala (Zerbitzaria) - euskal-encodings.tk - 11 - DBZko bat bera ere ez

Zerbitzaria (EdonkeyServer No2-n konektatuta) - euskal-encodings.tk - 0 - De katxondeo ala??? :shock:

Kad Sarea - euskal encodings tk - 118 - Post honetako atal denak daude, azken 20ak kenduta, Attori Ninjaren 6 atal (guztira 18 atal), Sakuraren 6 atal, esku pilotako bat (Retegi II - Titin III), mp3 batzuk eta txt 1.

Kad Sarea - dragoi bola - 393 - Post honetako atal guztiak daude, azken 20ak kenduta. Zuzenean izena aldatuta 8 agertu dira, horietatik batek ez du beste izenik. Beste 17k izena ere aldatuta dute, baina euskal-encodings.tk-rekin agertu dira.



Ikusi daitekeenez Kad Sareko bilaketak dira hoberenak, egia da izenak aldatzen duen norbait dagoela. Neuk atal eta pelikula guztiak ari naiz konpartitzen eta ez dut izenik aldatu, baina batzuk parentesiekin dauzkat eta besteak kortxeteekin. Konpartitu berriak bazala dauden fitxategi bakarrak dira, besteak Oso baxuan daude.



Aju, zer egin erabaki beharko duzu, zeu zara heme "el ke tiene la sarten por el mango". Releasea gelditu edo "propaganda" jarri bideoan, zeuk ikusi. Izen aldatzeak beti egon dira eta jarraitu egingo dute. Baliteke jendea egotea bilaketak egiten dituena egunero ikusteko ea atal berririk agertu den baina forora sartzen ez dena nahi ez duelako. Agian kastellanoparlanteren bat da, txikitan DB euskaraz ikusi zuena eta justu-justu euskara ulertzen duela (agian horregatik ez du foroa irakurtzen). Mila gauza izan daitezke, baina azken erabakia zure esku dago.



Oraindik ez naiz atal berriak jeisten hasi, datorren asterako utzi nahi ditut, orain beste hainbat gauzarekin ari naiz eta. Gau hontan emule piztuta utziko dut, norbait bilaketaren bat egin nahi badu, EdonkeyServer No2-n atal guztiak agertu beharko lirateke, horrela ez bada bilaketak "de puto kulo" doaz.



PD: zapatu gauean bilaketa egingo duen norbait egongo al da?? XDD (humore on pixkat behintzat).
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

FHarlock

AipatuIkusi daitekeenez Kad Sareko bilaketak dira hoberenak, egia da izenak aldatzen duen norbait dagoela.



Ikusi duzue diferentzia, najua. Suposatzen da denborarekin, serbitzaileak ibiliko ez balira, polizi gauzak eta horrelakoak direla, Kad bakarrik erabilita jarrai genezakeela. Torrentean DHT izango litzateke alternatiba.







AipatuPD: zapatu gauean bilaketa egingo duen norbait egongo al da??

Noiz da oinetakoen gaua. Kristan apurtuena, arimen gaua eta antzekoak ezagutzen ditut, baina oinetakoekin erlazionatuta, bat ez. (Bizkaitarrok, ze morala, asteko egunei izena aldatuz :P )

Aju

Aipamenaren egilea: "FHarlock"Ni orain ez nago kad-en bidez konektatua, ez dakit zergatik, baina nabigatzea hiltzen dik horrek jarrita edukitzeak



Azkenean baten batek motiboa aurkitu dio enigma honi!!!!!!!!!!! Emulea eta MSN bai, baina internet explorer ta mozilla konexio gabe gelditzen ziren, banengoen ba!!!!



Aipamenaren egilea: "Arsenicum"Izena aldatzearena izan leike baten batek aldatzea edo emulek berak bakarrik egitea. Izenak Garbitzeko metodo bat dgo emulen, www. eta horrelakoak edo [By Aju] eta holangoak automaikoki kentzen dituenak



Horixe pentsatzen nabil arratsalde guztia, ze txorrada bat da foroaren helbidea ezabatu eta gidoia bertan uztea. Pertsona batek ez du hori egiten espresamente joditzeko ez bada, izen itsusiagoa gelditzen da azkenean gidoi bat sin mas jarrita. Dena den, 6 atal edo agertu dira izen originalarekin ([www.euskal-encodings.tk]'rekin) eta horrek nauka deskolokatuta pixkat, ez dakit emuleak berak ezabatzen duen edo ez. Pentsatzen nabil [Euskal-Encodings] bakarrik jarrita probatzea.



Aipamenaren egilea: "Arsenicum"Beti gabilz tema bardinagaz, norbait konpirazioan ibiliko bazan moduen gure aurka



Honekin ez nago hain konforme, nik 'norbait' horri sekula ez dotzat izenik jarri konspirazio moduko bat dala pentsatzeko, jende desagradezitua dagoela bai pentsatu dut; gaur kandidato posible bat agertu da baina ez dut uste horrek aldatu dituenik. Onartu beharra daukat neu ere emuleak berak aldatzen dituela pentsatzen nabilela, horregatik esan dut lehen ez dudala tipo hori erruduntzat hartzen fijo. Foro guztietan artxiboei izena aldatzen zaiela diozu, ta bai, egia da, ba?a Shareripi ez zaio ardurako 1000 usuariok izena aldatzea, ze beste 9000ak dagoen bestean utziko du izena eta ez du asko eragiten, gure kasuan hain zirkulu murritza izanda nahiko eragiten du.



Aipamenaren egilea: "Arsenicum"Hobeto ondo banatzen badu eta beste gauzetaz ahaztu, ze azken finean DBZko link guztiak foroo honean dauz, eta www.euskal-encodings.tk euki zein ez, hemengoak dira. DBZko kapituluak era errezean eta ordnatuan jaitsi nahi dituenak, hemen sartu beharko da, eta horregaitik gauza guzti hauek ni ez naute kezkatzen.



Ez dut ikusten motiborik foroan sartu behar izateko, nik sarritan jaitsi ditut serieak foroetan sartu behar izan gabe. Nik behintzat atalak montatuta daukadan helburuetariko bat jendea forora erakartzea da, batez ere ikusteko ez garela DB/Z egitetik bakarrik bizi; kontu horrek ere ez dit grazi handirik egiten, afizio gutxi dago Euskal Herrian horrelako gauzetarako antza.

txatxiedu

eskerrik asko kapituloengatik, nik hor nago jeisten izena kedu gabe esan bezala.



Beste aldetik emuletik jeitzi ditut dragoi bola 1.ataletil 57.atalera, ?ez daude inondik Dragoi bolaren kapitulo gehiago?



Segi aurrera horrela, zarete unos cracks!!! :D

Aju

Emulean dauden DBko atalak ez dira gureak. Zkoak gustatzen bazaizkizu, ba pozten naiz. Laster 4 pelikula gehiago  :)

knohibi

:o Atal berriak! Eskerrik asko!



Galdera bat, audio berrien kontua nola egingo da azkenean? Audioak bakarrik jarri eta bakoitzat montatu? Noiz jarriko dira audioak jeisteko?