Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: orionatk Noiz: 2007ko Apirilaren 23a, 14:33:36

Izenburua: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: orionatk Noiz: 2007ko Apirilaren 23a, 14:33:36
Ba hori, post hau irekitzen dut komentatzeko ea nola aukeratu genuen gure nick-a, zer dela eta, nondik dator... Hor doa nirea:

Internetetik nabigatzen hasi nintzenean, duela 7 urte edo, nick baten beharra ikusi nuen gauza askotarako. Printzipioz zeozer mitologikoa edo izatea nahi nuen. Pentsatzen ibili nintzen nahiko denbora luzez, eta azkenean "orion" otu zitzaidan (konstelazioa, orion "el cazador", etabar...). Baina hau oso extenditua zegoen. Zerbait behar zuen bakarra izateko, errepikatuta ez izateko. Horregatik, "orion attach", eta laburtuta, "orionatk".

Zuen txanda orain^^
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Apirilaren 23a, 14:42:18

Nire inizialak As direz, eta elementuen taula periodikoan letra hauen elementua Artsenikoa da. :wacko
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Apirilaren 23a, 14:47:20
mmmm, nirea zergatik izango ote da?  :xD

arsenicum, zurea ez zen klaseko baten plagioa ere bai?  :huhh platinum edo holakoren bat zeukala batek
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Apirilaren 23a, 15:11:17

Jaja bai. Nire gelakoak Argentum jarri zuen ta nik Arsenicum.
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: MikelEiza Noiz: 2007ko Apirilaren 23a, 21:09:25
Nirea puntazo bat izan zen, aurrerago beste nick batzuk pasatu nituen, baina batek ere ez zidan konbentzitzen eta justu El cuervo pelikulak ikusi nituenez eta euskerazko nick bat nahi nuenez, Belea otu zitzaidan, baina BeleBeltz gehiago gustatzen zitzaidanez hau jarri nuen. Ez dauka beste arrazoirik.
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Apirilaren 23a, 22:06:10
Foro batean erregistratzeko behar nuen. Nire izenarekin zerikusia du, baina ez nuen nire izena jarri nahi eta yankiegia ez izateko 'h' kendu nion, hala ere jonny hartuta zegoen. Momentu horretan proiektua egiten nenbilen, jota aspertuta interneten egun guztian (horregatik foroetan erregistratze hori). Garai horretan proiektukide batek Dragoi Bolako lehen 29 atalak pasa zizkidan eta jonnydb etorri zitzaidan burura, baina hori ikustean "jonny datu baseak" ikusten nuen. Aaaaa!!! Nire amesgaiztoetatik txarrena :weirdsmiley, informatikoek agian ulertuko dute... Orduan 'z' bat jarri nion DBZgatik, horrek nire onera ekarri ninduen, eta emaitza badakizue zein den.

Ea Ronbinek bere istorioa kontatzen duen... :xD
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: darko Noiz: 2007ko Apirilaren 25a, 22:13:36
Badakizue nor den espainiar ligan inoiz jokatu duen aurrelaririk onenetakoa. Si Darko gol no problem (http://www.youtube.com/watch?v=tk8ofoIXUY0)
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Apirilaren 25a, 23:05:39
si darko gol no problem hori nondik atera duzue? ze realeko guztiek esaten duzue  :xD
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Apirilaren 25a, 23:36:22

Hori Bernd Krauss entrenatzaileak esan zuen duela urte batzuk. Si darko gol, no problem. Eta si darko se va, yo el siguiente (botako zutelako).
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: darko Noiz: 2007ko Apirilaren 25a, 23:46:28
Ez, Darkok berak esan zuen etorri zenean, gazteleraz ere ia ezer ez zekienean.

Italiatik itzuli zenetik, berak golak sartu dituen guztietan (40 partidu) Realak puntuatu egin du, 27 irabaziz. Taldea nola ibili den ikusita, harrigarria.
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: getxoztarra Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 05:05:33
Getxokoa naz eta getxokoari getxoztarra esaten jako, errez errez, burua apurtu barik jeje
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 09:28:00
Aipamenaren egilea: darko  Noiz: 2007ko Apirilaren 25a, 23:46:28
Ez, Darkok berak esan zuen etorri zenean, gazteleraz ere ia ezer ez zekienean.

Italiatik itzuli zenetik, berak golak sartu dituen guztietan (40 partidu) Realak puntuatu egin du, 27 irabaziz. Taldea nola ibili den ikusita, harrigarria.

Ah, ba orduan gero Kraussek bere esaldia kopiatu egin zion, ze berari ere entzun nion.
Aipamenaren egilea: getxoztarra  Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 05:05:33
Getxokoa naz eta getxokoari getxoztarra esaten jako, errez errez, burua apurtu barik jeje

Jaja, ez. Kontaizu beste nick horrena.
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 13:08:22
Aipamenaren egilea: Arsenicum  Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 09:28:00
Aipamenaren egilea: getxoztarra  Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 05:05:33
Getxokoa naz eta getxokoari getxoztarra esaten jako, errez errez, burua apurtu barik jeje
Jaja, ez. Kontaizu beste nick horrena.
Bai, bestea itzela da
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: getxoztarra Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 22:50:33
Toce-rena?
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 23:09:06
 :whistling :lol
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: getxoztarra Noiz: 2007ko Apirilaren 26a, 23:45:06
13 edo 14 urtegaz Gaztelaniako asignaturan aditzak lantzen ibili ginan eta zuzentzerako orduan bakoitzari aditz bat tokatzen jakon idaztea arbelan. Nik tocar aditza, 1.pertsonan eta iraganeko denboran idatzi behar neban ( toqu?) ta hori jarri beharrean toce idatzi neban.
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: Arsenicum Noiz: 2007ko Apirilaren 27a, 00:56:48
 :lol :ring
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: Ronbin Noiz: 2007ko Apirilaren 28a, 12:49:21
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2007ko Apirilaren 23a, 22:06:10
Ea Ronbinek bere istorioa kontatzen duen... :xD
Bueno, hor doa:
Duela 6 o 7 urte nire herriko jaietan taberna batetan geundela, kamareroek ez ziguten kasorik egiten, taberna jendez gainezka baitzegoen. Beraz, haien atentzioa deitzeko, kuadrilako bati batman-en 60. hamarkadako abestia (http://www.youtube.com/watch?v=wN8_y3nbCmY) kantatzea otu zitzaion, batman esan ordez "barman" esanez (berez, abesti hori txoznetan lan egiten zuen lagun bati abesten genion, adarra jotzeko). Beraz denok hasi ginen:

"na nana nana nana BARMAN!"
"na nana nana nana BARMAN!"
"na nana nana nana BARMAN!"

Eta harrigarria bada ere, kamareroak segituan etortzen ziren guregana! Tabernatik ahalik eta lasterren alde egiteko seguruena XD

Gauak aurrera egin zuen, eta guk gure "trukoa" erabiltzen jarraitu genuen. Baina taberna batetako kamareroa ez zegoen oso humore onez, eta gurekin haserretu egin zen. Orduan, kuadrilako batek bromatan esan zuen "zer pasatzen zaio barman-i?" eta beste batek erantzun "fijo hau ez dela benetako barman, roNbin izango da". Kriston barreak bota genituen ateraldi horrekin. Izena gustatu zitzaidan, eta IRC-an sartzen nintzen kanaletan erabiltzen hasi nintzen (kanal gehienak lagunek sortutakoak ziren, eta bertan sartzen ginen guztiak ezagunak ginen). Izen hori erabiltzera ohitu nintzen, eta orain foro batetan sartzen naizen bakoitzean erabiltzen dut.

Uf, menudo toston XD

PD:Duela 2 urte edo, nick-a aldatzeko ordua zela erabaki nuen, eta Rasec erabiltzen hasi nintzen (dragoibola.com-en izen hori erabili nuen), baina ez zitzaidan gehiegi gustatu eta Ronbin-era itzuli nintzen.
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2007ko Apirilaren 28a, 13:56:49
Aipamenaren egilea: Ronbin  Noiz: 2007ko Apirilaren 28a, 12:49:21
"na nana nana nana BARMAN!"
"na nana nana nana BARMAN!"
"na nana nana nana BARMAN!"
Lerro bakoitzean 8 "nana" dute  :xD
Izenburua: Re: Nola aukeratu genuen gure nick-a?
Egilea: Barbadil Noiz: 2007ko Maiatzaren 07a, 18:46:34
Nik abizenarekin jokatu dut, beno klaseko batek. Egun batean Barbax esatez aspertu zen (Hau ere abizena laburtuta da. familiko gazte denei deitzen digute horrela) eta El se?or de los anilloseko Tom Bombadil-ekin nahastu zuen
Ion Barbadil -Tom Bombadil

Aurreko nick-a utzi ta hauxe hartu nuen, ta egia esan ez zait batere gustatzen iada.