Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: urtzi Noiz: 2017ko Otsailaren 01a, 14:41:14

Izenburua: Bideoak deskargatu Hiru3-tik
Egilea: urtzi Noiz: 2017ko Otsailaren 01a, 14:41:14
Forum-ean aurkitu daitezkeen metodoak ez dirudi funtzionaten dutenik. Norbaitek ezagutzen al du moduren bat Hiru3-tik bideoak deskargatu ahal izateko?

Milesker
Izenburua: Re: Bideoak deskargatu Hiru3-tik
Egilea: egoninobi Noiz: 2017ko Otsailaren 01a, 15:33:55
Aupa Urtzi!

Nik dakidala Hiru3 webgunetik ezin daiteke ezer deskargatu zuzenean, bai ordea EiTB Nahieranetik.

Zoaz hona: http://www.eitb.tv/eu/ (http://www.eitb.tv/eu/). Bertan sakatu ezkerreko menuan ageri den "Azken 7 egunak" botoi berdea. Azken asteko egutegia/ordutegia agertuko zaizu. Sakatu goian ETB3 eta aukeratu ikusgai dagoen nahi duzun bideoa. Bideo horren URLa webgune honetan itsatsi: http://www.descargavideos.tv/ (http://www.descargavideos.tv/). Ta listo!  :txistu:
Izenburua: Re: Bideoak deskargatu Hiru3-tik
Egilea: Aju Noiz: 2017ko Otsailaren 01a, 17:29:33
Chromeko extensio batekin posible da. Flash Video Player deitzen da eta oraindik funtzionatzen jarraitzen du (eta honek kale egiten duenean beste bat aurkitu beharko da).
Izenburua: Re: Bideoak deskargatu Hiru3-tik
Egilea: urtzi Noiz: 2017ko Otsailaren 01a, 19:50:40
Milesker bioi, oso aholku onak biak. Nahieratik jaisteko trukoa oso oso praktikoa da.