DRAGOI BOLA GT
(http://www.quecomic.com/wp-content/uploads/2013/11/dragon-ball-gt.jpg)
FITXA TEKNIKOA Izenburu Originala: Dragon Ball GT
Kapituluak: 64
Egoera: Bukatuta
Nazionalitatea: Japonia
PUBLIKAZIOAREN EZAUGARRIAK Gauzatzea: Dragon Box japoniarreko bideoa x264rekin konprimituta eta ETBko LTD audioa
Arduradunak: Aju
Iraupena: 24:38
Tamaina: 383 MB inguru
Audioa: Dual, Euskara/Japoniera.
Zerbitzariak: Mega
AZALPENAK
- Zeintzuk dira bertsio honen hobekuntzak?
- Audioa. Bertsio zaharreko audio asko analogikotik hartuak izan ziren, eta digitalizatzean konprimituak eta filtratuak izan ziren, kalitatea galduz. Bertsio berri honen audioa LTDko ETB3 katetik hartua izan da, hau da, ETBk digitalizatua, eta ez du filtraziorik jasan. Gainera oraingoan euskarazko bikoizketari zentsura kendu zaio beste eszena batzuetako bikoizketa jarrita (61. atala).
- Bideoa. Bertsio zaharraren bideoa konpresio baten konpresioa zen (jaitsi zirenean Windows Media Video formatuan konprimituta zeuden eta gero Xvid codec-arekin berriko konprimitu ziren), kalitate asko galduz. Gainera 640x480 erresoluziora txikituta zeuden. Bertsio berriaren bideoa egiteko Japoniako Dragon Boxaren ISO kopia zehatzak jaitsi dira, gero belaunaldi berriko x264 codec-arekin zuzenean konprimitzeko, 720x540 erresoluzioko bideoak atereaz.
- Behin atalak jaitsitakoan berrizendatu itzazue, mesedez, batez ere emulen jartzen badituzue. Proposatzen dudan izen estandarra "Dragoi Bola GT - XX - [Euskal-Encodings][x264]" da, XX-en lekuan atalaren zenbakia jarrita. Izena aldatu badiet MEGAren zentsura ekiditeko izan da, inoiz gertatu izan baitzait "Dragoi Bola GT" izenarekin zerbait igo eta haiek, copyrighta dela eta, ezabatu izana.
- Atalen batek akatsen bat badauka abisatu eta ahal den arinen konponduko da.
ATALAKSerie osoa biltzen duen DLCa JDownloaderrekin jaisteko (https://mega.co.nz/#!xZoHFQhb!5aOQrW7pjmOJXOwTzWWcpODDcn4IAWX9KbLdZBnqcjI)
Post erreserbatua
Nola erreserbatua?
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Martxoaren 15a, 13:30:57
Nola erreserbatua?
Badaezpada niretzat hartzen dut lehen mezuan espazio nahikoa ez bada geratzen; postek X karaktereko muga daukate, ezin dute nahi hainako luzera izan.
Hau jetsiko dut, baina aurrerago, eta bilduma oso edukitzeagatik, ze DBGT... Oraingoz nahikoa daukat DBZrekin. Eskerrik asko denagatik!
ieeee eskerrik asko Aju! gañera dualian...! :goku:
Pasa da denboria azkeneko aldiz sartu nintzanetikan foruan, oinguan ibiliko nai gehixo hemendikan gauza barri asko ikusten nabil eta!
topera!
Mila Esker!!
hau ere jeisten jarriko dut! Jdownloader lan ta lan daukat egun hauetan... eta DBZ osorik jesten jartzea gehitxo izango zen... hurrengoan jeitxiko ditut hoiek
milesker Aju! bertxio hobetua gaiñera!
Aupa hi, Aju! DBZrekin nahikoa ez eta oraindik gehiago. Hau da hau! Itzela! :rock:
Uste dut bere garaian ez nuela seriea osorik ikusi (ETBren ordutegi aldrebesak :giveup:).
Mila esker! :txistu:
Linkak berriro igo ahal dituzu?
Mila esker :P
Kaixo, berria naiz eta ematen diot linkari baina "Pelikulak.dlc" jeisten du eta ez Dragoi Bola GT ren dlc, zerbait gaizki egiten ari naiz edo ...
:orden2: :shrug:
Zuzenduta.
Bai orain bai, mila esker
Aju = :goku:
:olatu2:
Kaixo !
Ez dago Dragon ball gt edo ez dut ondo egiten jaitseko ?
Jeitsi beste hari honetatik:
Dragoi Bola / Z / GT / Pelikulak [x264][MEGA] (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4957.0)
Saga bakoitzak bere linka dauka.
berriro jddowlloader jaitsiko dut, aldatu dut ordenagailua eta. milesker