Itzulpen zalantza

Sortzailea jonnydbz, 2012ko Martxoaren 21a, 22:45:53

« Aurrekoa - Hurrengoa »

0 erabiltzaile guztira eta 1 Bisitari erabiltzaile gai hau ikusten ari dira.

jonnydbz

Patuak "película guarra" esamoldea euskaratzera eraman nau. Horrelakoak beti erderaz esan ditut eta ez dakit zer jarri.

Google-ren itzultzailearen arabera "movie slut" da. Bai, del español al euskara jarri dut. Ikusi zuen begiekin. Zoritxarrez, Opentrad-ek ez du euskarara itzultzeko aukera ematen. Pena da, ze barre ederrak botako genituzke. Cervantes-en itzultzaileak "Guarro filma" itzuli dit. Itzultzaile onenak "film zerri" eman dit (benetan itzultzailerik onena izan liteke?).

Zuek nola egiten zenuten peli guarrei buruz hitz egiteko? Orain ez esan zuek inoiz ez duzuela horrelakorik ikusi!! :evil:
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa

burrundaie

Guk beti peli pornua esan izan dugu lagun artean. Era jasoago batean film likitsa edo, izango litzateke. 

Aju

Pelikula pornua, de toda la vida oyes :barre: Nik holako zeozer jarriko nuke, ze beste ezer... Pelikula lizuna?.

jonnydbz

Ba egia da, betiko peli pornoa jarri dudala uste dut.
Euskal-Encodings aurrera jarraitzerik nahi? Web orriaren gastuetarako diru bilketa